Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.
2017ko apirilaren 8a posiblea izateko, estatu frantsesak ordu arte hartutako jarrera aldatu zuen eta bake artisauei konfiantza egiteko erabaki, gizarte zibilak ETA erakundearekin adosturik haren armagabetzea bururatzeko. Epaiketak argi utzi zuena memento historiko horren garrantzia izan zen eta horretan inplikatu ziren estatuaren ordezkarien konbentzimendua, 7 urte berantago epaitegian beren lekukotasuna ematea onartu dutelako, Barne Ministro ohiak eta garaiko Prefetak ekintza positiboa izan zela eta horren atzean terrorismoa izan balitz ez zirela inplikatuko erran zutenean.
Jean Pierre Massias adituak bertan azaldu zuenez Euskal Herriko bake prozesua munduan eredu bihurtu da, estatuaren inplikazio ezaren aurrean gizarte zibilak bake prozesuaren aitzinamendua bere gain hartu eta bururatu duelako.
Luhusoko ekintzak estatuaren partetik aldaketa eragin zuela argi utzi du, ordu arte bilatutako erakundearen kapitulazioa bazterrean utzi da eta bake mugimendua laguntzeko ekintza positiboak egiteko prestutasuna erakutsi du.
Ez zaie epaileei politika egitea eskatzen, bake artisauak xuritzeko zuzenbide penalean oinarritutako erabakia hartzea baizik
Bestalde, konfiantza eta kuraia kate bati esker ere aitzina joan da, Morvan jaunak epaiketan azaldu zuen bezala, bera eta bake artisau ordezkariekin, beste marko batzuetan ezagutuak, Morvan jaunaren eta Baionako prokuradorearen arteko konfiantza, eta, jakina, Morvan eta Caseneuve lehen ministroaren arteko konfiantza, baita Morvan eta Fekl jaunen artekoa ere.
Katebegi bakar batek huts egin bazuen, dena desberdina izan zitekeen. Luhusoko ekintzak lau hilabete barne armagabetzea ahalbidetu zuen. Gizarte zibilaren nahia, azkenean, estatuak ulertu zuen memento hartan, baita justiziak ere.
2017an Baionako Prokuradoreak eta haren gibelean Pariskoak, bake artisauen kontra prozedura judizialak ireki zitzaketen. Ez egitea erabaki zuten. Politikoki, judizialki eta sozialki hori lortu zen 2017an. 7 urte berantago atzerapauso izugarria bizi izan dugu Prokuradore antiterroristak bere ikuspuntu atzerakoia plazaratu duenean. Prozedurari zilegitasuna emateko garai horretan armagabetzea bururatzen ari zela ETAko kideen atxiloketen bidez eta bide horretatik hartzen zituzten armekin!
Epaiketa anakroniko horretan egoera surrealista batean aurkitzen gara, bake artisauak epaituak dira aste batzuk berantago estatuarekin adostuak eta babestuak izan diren ekintza berdinengatik, hau da, armak eta esplosiboak garraiatzea bakea iraunkortzeko nahian.
2017an estatuaren bake interlokutore izan zirenak, 2023 eta 2024an “terrorista” bezala kontsideratzen ditu ministerio publiko antiterroristak.
Maiatzaren 16an emanen den erabakian bakezaleak direla onar dezaten itxoiten dugu. 2017an gizarte zibila, botere politikoa eta judiziala bakearen alde elkartu ziren bezala, 2024an jarrera hori berrestea. Ez zaie epaileei politika egitea eskatzen, bake artisauak xuritzeko zuzenbide penalean oinarritutako erabakia hartzea baizik.
Epaiketan azaldutako egoerari itzulpen judiziala emateko aukera bada, auzitegiak bere harria dauka eraikin honetara ekartzeko.
"Etat de nécessité" delako kontzeptu penala aplikatzea da. Kontzeptu hori delituaren elementu legalaren neutralizazioa ahalbidetzen duen mekanismoa da. Egoera berezi batzuetan delitu batek bere kalifikazio penala galtzea onartzen da oinarrizko askatasun bat edo interes nagusi bat babesteko ekintza beharrezkoa izan denean.
Egoera juridiko horren osagai guztiak baditugu Luhusoko aferan: Luhusoko afera baino lehen, bakea arrisku larrian zen. Luhusoko aferak armagabetzea ahalbidetu zuen.
Azkenean eta sinpleki, justiziak delitu baten egiteko xedea zegoela ezin du erran leporatutako gertakariak bakea iraunkortzearen xedearekin egin zirelarik.
Justiziak ezin du Prokuradoreak eskatu bezala errealitatearekin hain deskonektatua egon, justiziak aztertutako gertakariak beren testuinguruan kokatu behar ditu ondorio juridikoak ateratzeko. Haren zilegitasuna horretan ere oinarritzen da.
Itxoiten dugun erabaki judizialarekin kizkurra kizkurtua izatea da, gizarteak armagabetzearen alea definitiboki itxi ahal izateko.
Xantiana Cachenaut, abokatua
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Wikipedia.org-en arabera, Gish gallop (Gish-en lauhazka) edo falazien metrailadorea "eztabaida teknika bat da, aurkariari ahalik eta argudio gehienekin eraso egiten diona, argumentu horien zehaztasuna edo sendotasuna kontuan hartu gabe", eta albo-ondorio gisa... [+]
Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren... [+]
Wallapop aplikazioaren bidez bozgorailu kaxkar batzuk saldu nituen uda aurretik. Agian produktuaren deskribapena pixka bat puztuta zegoen, egia da. Erosleak hiru izar jarri zizkidan bostetik. Argi dago, ez nuen gehiagorik merezi.
Hurrengo astean, Irundik Bilbora eraman nuen... [+]
Lagun baten aitaren hiletan egon nintzen aurrekoan. Lagunak lore-sortetatik lore bana hartzeko esan zigun bertaratutakoei, nahi izanez gero. Loreei ezin diet ezetzik esan, askoz gutxiago arrosei, batez ere gorriei. Hala, arrosa gorri eder bat hartu nuen.
Arrosa eskuan,... [+]
Gure herri eta hiriek ez gaituzte zaintzen. Lurra falta zaigu, berdeguneak, espazio komunitarioak. Gure herria kapitalaren zerbitzura dago diseinatuta. Zaintzaren herrian, ordea, bizitza da erdigunea.
Lehen Kale Nagusia zegoen, hiria zeharkatzen zuen kale erraldoi bat... [+]
Duela zonbait egun, Bruno Retailleau Frantziako Barne ministro berria lotu da “migrazio nahasmendu” deitu duen arazo premiatsuari. Estatuko prefetei manu argiak helarazi dizkie: tolerantziarik ez etorkinekin eta haiei begira lazo edo konplize agertzen diren egitura... [+]
Urriaren 15ean, lan arloko ekonomialarien topaketetan, mahai inguru interesgarri bat egin zen. Patronalak, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eta sindikatu batek parte hartu zuten. Eztabaidagaia lan munduan gero eta oihartzun handiagoa duen absentismoa izan... [+]
Eremu ez profesionalari loturiko pertsona talde digitaletan, besteoi argudioak emateko adimen artifiziala baliatu duenik ikustea gertatu zait azken urte honetan. Partekaturikoa propioa bailitzan. Norberarena, baina ez jabetzaren zentzuari loturikoa, baizik eta norbere... [+]
Juanje Soria abokatua urriaren 26an hil da, Iruñean. Foro Sozial Iraunkorreko kide ohiek Soria oroitu dute gutun honetan.
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]
Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.
Antzokiko atarira... [+]
Bizi garen gizartea erabat oinarrituta dago menpekotasunean. Mendeetan zehar gure bizitza horren arabera eratu da, eta poliki-poliki erabakitzeko eskumena, askatasuna eta burujabe izatea murriztuz joan dira. Batzuetan bortizki kendu dizkigute; besteetan, ordea, geuk eman ditugu... [+]
Biziki ernegatzen nauen kontua da nola mintzo ohi zaion sendagile zenbait pazienteari. Minaz mintzo zaizkigu umeak bagina bezala. Dagoneko giltzurrun bi transplante egin dizkidatenez gero, badakit zertaz ari naizen: besteak beste, tutu bat zakilaren barnean jarri didate bietan... [+]
Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik. Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]
“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]