Osakidetzako administraria eta ZIU mugikorreko medikua dira Sara Ruilope eta Uruko Blanco, hurrenez hurren. Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuen egoeraren inguruan hausnartu dute Aiaraldea Komunikabidearekin.
Iragan abuztuan mediku arreta egokirik jaso gabe bihotzekoak jota zendu zen herritarraren kasuak berriro ere jarri du fokua Osakidetzako profesional gabezian.
Urko Blanco: Egoera larria da, baina egoera hau ezaguna zen aspalditik. Iaz Aiaraldeko udal guztiek mezua jaso zuten ohartaraziz udan eta opor sasoian medikurik ez zela egongo eskualdeko etengabeko arreta guneetan eta ZIU mugikorrean, eta, ondorioz, udalerriek osasun zerbitzu egokia ez zutela izango. Laudioko eta Aiarako Udalek erantzun zuten mezua soilik, gainerako udalen interes falta oso larria iruditzen zait.
Osasun arreta egokiaz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? Zein da larrialdi zerbitzuek halabeharrez eskaini beharko luketena?
U.B.: Oso sinplea da, kategoria guztietan profesionalen %100 egon beharko litzateke lanean, txanda guztietan: Etengabeko Arreta Guneetan medikua, erizaintza zerbitzua eta zeladorea; ZIU mugikorrean, aldiz, medikua, erizaintza zerbitzua eta teknikoa. Hori da herritarrek jaso behar duten arreta, eta kategoria guztien lana ezinbestekoa da larrialdi zerbitzuek ondo funtzionatzeko. Gainera, baliabideak ez dira oso ugariak.
Uda honetan, ordea, ez da beti horrela gertatu.
U.B.: Hala da bai, medikurik gabe egon dira askotan larrialdi zerbitzuak. Erizaintza zerbitzuarekin ordezkatu dute hainbatetan mediku falta, baina hori ez da prozedura egokia, erizain batek ezin du mediku baten lana egin.
Uda sasoia igarota, pentsatu nahi dut egoera zertxobait bideratuko dela. Gabonetan, ordea, antzeko egoera baten aurrean egongo gara berriz.
Noiztik bihurtu da hain ohikoa larrialdi zerbitzuetan mediku falta egotea?
U.B.: Azken bi urteetan asko areagotu den tendentzia dela esango nuke. Duela urte batzuk ez-ohiko egoera zena guztiz normala bihurtu da gaur egun. Are onartezinagoa da horrelako zerbitzu bat profesionalen ordu-estrekin eustea, hori partxe bat baino ez da, baina arazoak bertan jarraituko du.
Eta zerk eragin du egoera hori?
U.B.: Zerk? Nik argi daukat kudeaketa oso txarraren ondorio dela, OSI Barrualdeko eta Larrialdi Zerbitzuetako arduradunen kudeaketa eskasaren emaitza da honakoa.
Mediku falta larria dago Osakidetzan, profesionalak erretiratuz doaz eta ez dago horiek ordezkatzerik. Larriena da egoera hau aspalditik zela ezaguna, eta ez dela inolako erremediorik mahaigaineratu. Horrez gain, lan-baldintzak ez dira batere onak, eta jendeak egundoko malabarak egin behar ditu bizitza profesionala eta pertsonala kontziliatzeko. Ez dago inolako planifikaziorik, ez duzu kartelerarik [lan-egutegia]… Horrek esan nahi du edozein unetan sartu ahal dizkizutela txandak.
Sara Ruilope: Horrek talka egiten du guztiz kontziliazio profesional eta familiarrekin. Profesional asko kartelera gabe daude, hurrengo astean nola lan egingo duten jakin gabe.
U.B.: Ez da normala ezta ere 2018an egindako Enplegu Publikorako Eskaintza 2024an ebaztea, sei urteren ostean. Osakidetzako profesional askok eta askok ziurgabetasunean igaro dituzte sei urte.
S.R.: Hori bada Osakidetzaren gestio txarraren beste adibide argia. Langileen kudeaketan gabezia handiak daude, eta horrek profesionalak erre egiten ditu. EPEa ebatzi bitarteko denbora horretan guztian behin behineko langilea zara, ziurgabetasunean bizi zara. Ulergaitza da beste administrazio publikoetan gertatzen ez dena hemen gertatzea. Nik lan egiten dudan lekuan, nire kategorian, 50 lankide gaude, postu estrukturalak bi baino ez dira. Oso baldintza prekarioak dira horiek.
Kategoria guztietan gertatzen da hori. Larrialdi zerbitzuetan egun bakarreko kontratua duen jendea ari da lanean, horiek ez dira baldintza egokiak. Osakidetzak gaur egun Aldi Baterako Laneko enpresa bat dirudi.
Hain agerikoa izanik larrialdi eta lehen arreta zerbitzuetan dauden gabeziak, Administrazio Publikoak hartu al du horiek bideratzeko erantzukizunik?
S.R.: Nik ez dut aldaketarik ikusi azken hilabeteetan. Positibotzat jotzen dudan gauza bakarra da arduradun politikoek behingoagatik onartu egin dutela egoera ez dela ona. Urtarrilean dena ondo zihoan, baina hauteskundeak iristerakoan guztiek onartu zuten arazoa zegoela. Hori onartzea bada zerbait. Ikusiko dugu nora garamatzaten, ni ez naiz oso optimista.
U.B.: Uste dut administrazioa ez dagoela oso kezkatuta: urtarrilean pertsona bat hil zen mediku faltagatik, eta abuztuan beste pertsona bat hil da mediku faltagatik. Zortzi hilabete hauetan ez da neurri bakar bat ere hartu.
S.R.: Lotsagarria da Laudioko eta eskualdeko egoera. Zortzi hilabetetan bi pertsona zendu dira, eta egoera ez da batere aldatu. Ez zen bigarren kasurik gertatu behar, baina gertatu da; beste herritar bat zendu da mediku arreta egokia jaso gabe. Ezin duzu osasun zentro bat izan pertsonal egokirik gabe, horretarako hobe genuke pertsiana ixtea. Egoera normalizatzen ari gara, eta hori onartezina da.
U.B.: Nik jakin nahiko nuke zer ari diren egiten Aiaraldeko udalak egoera honen aurrean. Hau ez da soilik Laudioko arazoa. ZIU mugikorrean edo Etengabeko Arreta Gunean medikurik ez egotea eskualde osoaren arazoa da. Zer neurri ari dira hartzen egoerari erantzuteko?
Uste duzue paziente eta herritarron erantzuna egokia ari dela izaten?
U.B.: Nik uste herritarrak ez direla behar beste mugitzen ari, ez dakit informazio faltagatik den edo beldurragatik den. Baina manifestazio bakar batek ez du egoera hau aldatuko.
S.R.: Nik paziente guztiak gonbidatzen ditut kexak eta erreklamazioak jartzera. Kontziente naiz Osakidetzak ematen dituen erantzunak ez direla indibidualizatuak, baina, hala eta guztiz ere, erreklamazioak jartzera animatzen ditut beti. Kexak ezin dira estatistika hutsetara mugatu, bestela badirudi dena ondo dabilela, eta ez da egia. Zirrikituak zabaldu behar ditugu egoera iraultzeko.
U.B.: Adibide bat jartzearren. 2022ko gabonzahar-gauean txanda egokitu zitzaidan Laudioko EAGan eta Amurrioko EAGan ez zen medikurik egon. Amurrioko paziente guztiak Laudiora etorri behar ziren. Askok nirekin ordaintzen zuten haserrea. Guztira 98 paziente ikusi nituen 24 orduko txanda bakarrean. Kexa jartzera animatu nituen guztiak, baina bizpahiruk baino ez zuten erreklamazio orria bete.
Kalera atera behar gara, ez dago beste erremediorik. Etengabeko mobilizazioa behar da egoera iraultzeko, eta ezin gara beste ezbehar baten zain geratu.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.
Kexak eta esker onak paretsu mantendu dira, baina erreklamazioetan bada aldea. Esaterako, aurtengo ekaina iazkoarekin alderatuta, ia %30 igo dira erreklamazioak.
Aste honetan zehar egongo da AEBko auditoria Gurutzetako ospitalean; bere estandarrak betetzen dituzten osasun-zentroei akreditazioa ematen die. Osakidetzak 106.843 euro gastatu ditu bere aurrean itxurak egiteko.
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Larrialdietan bukatu ohi duena ez da 20 kilometroko lasterketa egiteko prestatuta ez dagoelako; alderantziz, kirola egitera ohituta dauden 25-35 urteko gizonak dira gehiengoa, marka egin nahian topera joateagatik. Hala ziurtatu digu Donostiako ospitaleko mediku batek... [+]
Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]
EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Sinadura bilketa abiatuko dute Aiaraldea osoan osasun sistema “publiko eta duina” aldarrikatzeko. Hala jakinarazi dute gaur goizean Urduñako Kontsultategiaren aurrean eginiko agerraldian. Aiaraldeko hainbat herritako bizilagunak bildu dira bertan, Osakidetzan... [+]
Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.
Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]
204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]
Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martínez sailburuak gidatuta ostegun honetan bildu zen Bilbon osasun publikoari buruzko mahaia. Bertan izan ziren, halaber, osasunaren sektoreko eta euskal gizarteko eragile ugari.
Astelehen arratsalde eta gauean ez zen medikurik egon Laudioko Etengabeko Arreta Gunean. Irailean ere ez da bermatuta egongo mediku baten presentzia egunero Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan, gabezia aurreko hilabeteetan bezain nabarmena izango ez den arren.