Ezgaitasuna duen ume baten guraso izatearen ikuspegia

  • Ezgaitasuna duen ume azkoitiar baten aitak gutun bat bidali dio Maxixatzeni, joan den igandeko Ikaskiroleko krosean bizitakoaren harira. Ezgaitasuna duen ume baten guraso izatearen ikuspegia azaltzen du bere iritzi artikuluan: "Guri tokatzen zaigu gure umeak, nahiz eta behar bereziak izan, gizartearen parte direla eta gizartearen parte izan behar dutela aldarrikatzea, eta, ondo edo gaizki, horretan saiatzen ari gara". 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 09an - 16:24
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Honako gutun hau bidali dio ezgaitasuna duen umearen aitak Maxixatzeni:

Etxean geratzea da errazena guretzat ere...

Urtero bezala, joan den igandean umeen krosa izan zen Azkoitian, eta gure seme Lukenek lehenengo aldiz parte hartu zuen. Bere domina eta Coca-Colarekin pozik etxera bueltan gindoazela, bi amona zihoazen pauso makalean, eta, haiek aurreratzen ari ginenean, batek honela esan zion besteari:

- Han! Hor zien atxintxike azkena zijuen umie…

- Ah.. beittu, laguntzikin zijuena.

- Bai, autistie.

Buelta eman eta amonari pare bat gauza esatera nindoanean (bata, berak uste baino gertuago geundela ez entzuteko eta bestea, nire semea autistie ez zela, nire semea Luken dela eta autismoa duela), hauxe esan zuen:

- Lehen etxien sartuta ixkutaute izaten zizkinaben, eta orain behintzet hor ibiltzen ditun...

- Egixe.

Amona hark (laurogei urteren bueltan ibiliko zen) atera zuen ondorioarekin hitzik gabe utzi ninduen: arrazoi zuen. Ezer esan gabe berriro buelta eman eta etxeranzko bidea hartu genuen, gogoetan.

Gaur da amona hari eskerrak eman behar dizkiodan eguna, haren hitzek bultzatu bainaute idatzi hau egitera.

Bai, nire seme Luken zen igandean laguntzailearekin (mila esker, Mikel) irten zena erdi korrika erdi oinez eskolarteko krosean, eta bai, autismoa du. Zuen artean ginen gu ere publiko bezala, baina era ezberdinean; ibilbidean zehar puntu ezberdinetan geunden kokaturik badaezpada, badaezpada gure semeak ez bazuen bukatzen, badaezpada laguntza behar bazuen, badaezpada urduritzen bazen… Beti bezala, badaezpada.

Gure aurretik pasatu zenean, ezagutzen dutenek izugarri animatu zuten gure semea (bihotzez eskertzekoa da); ez zutenek ezagutzen, aldiz, harriduraz begiratzen zioten, eta seguru asko aldamenekoari galdetuko zioten: "Nor da ume hau?", "Zer dauka?", "Zeinena da?"… Seguru hasieran komentatu dudan amonak ere horrelako zerbait galdetu zuela, eta normala iruditzen zait. Guretzat oso momentu hunkigarria izan zen: han zegoen, “contra todo pronóstico”, gure semea, denen aurrean, ahal zuen moduan korrika, laguntzailearekin, bere intentzio guztiarekin, azkena… Geroago, etxean hirurok onartu behar izan genuen pozez hunkituta negarrari ezin eutsirik egon ginela; bai, hirurok, arreba ere bere lagunekin helmugan baitzegoen anaiari adi.

Helmugatik pasatu orduko domina zintzilikatu eta Coca-Cola eskuan jarri ziotenean gure semeak egin zuen irrifarreak ez zuen preziorik. “Luken, campeón del mundo!”, zioen, barrez.

Luken, harro, bere dominarekin.

Guretzat, amona hark komentatu zuen bezala, askoz errazagoa izango litzateke igande goiz hartan etxean egon izan bagina, hau da, gure semea etxetik ez bagenu aterako. Egia esan, batzuetan tentagarria da, errazena, eta, seguru asko, orain dela urte batzuk “derrigorra”.

Amonaren garai haietatik, zorionez, gauzak asko aldatu dira, eta behar bereziak dituzten umeentzat itxita zeuden ateak irekitzen joan dira pixkanaka-pixkanaka (Hezkuntzan, Osakidetzan, laguntza sozialak…). Gure aurrekoek beren ume “bereziak” gizarteratzeko egindako ahaleginei esker izan da, seguru. Eskerrik asko.

Orain, guri tokatzen zaigu gure umeak, nahiz eta behar bereziak izan, gizartearen parte direla eta gizartearen parte izan behar dutela aldarrikatzea, eta, ondo edo gaizki, horretan saiatzen ari gara: krosa, igeriketa ikastaroak, Uztaila Jolasean, ludoteka, musika eskola, Ikasjolas, igeri eskola… Batzuetan ateak ireki zaizkigu, eta beste batzuetan irekitzen joango gara pixkanaka.

Dudarik ez bide hau bakarka askoz zailagoa egingo zaigula, eta, horrexegatik, Maxixatzenek ematen didan aukera hau aprobetxatu nahiko nuke ezgaitasunen bat duten umeen gurasoei bide hau elkarrekin egiteko gonbita luzatzeko. Elkar gaitezen, elkar ezagutu, gure umeen beharrak aztertu eta dagokion lekuan aldarrikatu (Azkoitian 0-17 urte bitarteko umeen %2k ezgaitasuna onartua dute).

Bukatzeko, eta ez luzatzearren, eskerrak eman nahi nizkioke Xabier Munibe Ikastolari, gure semearekin egiten ari den lan paregabea azpimarratuz. Aparteko lantaldearekin bizi izan ditugu gure umearen urte “zailenak”. Mila esker zuzendaritza taldeari, Txaro, Eskarne, Nerea, Iñigo, Inma, Jaione, Maje, Itxaso, Karen, Ane, Alazne, Mikel, Marikarmen… (norbait ahaztuko dut, seguru).

Eskerrak gure semearen gelako umeen gurasoei ere. Zuen seme-alabek Luken maite duten bezala maitatzea eta errespetatzea ez da ikastolako gauza bakarrik; etxean erakutsitako balioen islada ere bada neurri handi batean.

Eta bihotzez eskerrak, nola ez, zuri, Josune: zu gabe ez genuke lortuko.

Lukenen aita.

Albiste hau Azkoitiko Maxixatzen-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haurren haziera
Erloju adimendunak, gurasoen kontrol gosea asetzeko

Udako oporrak gainean, non dagoen uneoro jakiteko erloju adimenduna erosi diozu seme-alabari? Ez duzu bakarrik uzten, arduraz jokatuko ez duen beldurrez? Egungo belaunaldi gaztea inoizko kontrolatuena dela diote The Guardianen, eta dagoeneko adinez nagusi diren heldu... [+]


“Haurren parte-hartzeak ezin du izan eserita eta hitzaren bidez bakarrik”

Zein egitura behar ditugu herrian, haurrek herriko erabakietan parte har dezaten edota beharren bat badute bideratzen jakin dezaten? Galderari tiraka esperientzia pilotua egin dute lau herritan eta emaitza ezberdina izan da lauretan. Prozesua gidatu duen Oinherri Herri... [+]


Oporretan mugikorretik deskonektatu, seme-alabek eskertuko dizute

Haur eta gazteek duten pantaila kontsumoarekiko kezka nagusi den garaiotan, fokua helduongan jarri eta familia guztiarentzako gomendio baliagarriak bidali dituzte Zurriola ikastolatik, pantailek ez ditzaten udako oporrak baldintzatu.


“Bilboko eskola-inguru asko kutsaduraz eta zarataz betetako eremuak dira”

Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan... [+]


Plano aldaketa azkar asko dituzten marrazki bizidunen eragin negatiboa aztertu dute

Denbora laburrean plano aldaketa asko dituzten marrazki bizidunek, alegia erritmo azkarreko hiperestimulazio audiobisualak eragin negatiboa du umeen arretan, hainbat ariketa mental egiteko gaitasunean eta autoerregulatzeko ahalmenean, ikerketa batek ondorioztatu duenez.


Mugikorrik gabeko nerabezaroaren alde 3.000 familia konprometitu dira jada Nafarroan

Telefono mugikorra edukitzeko adina atzeratze aldera, indarrak batu eta dagoeneko 3.000 familiaren babesa duen elkartea sortu dute Nafarroan: Mugikorrik Gabeko Nerabezaroa. 50 establezimenduk aukera emango diete gazteei, behar dutenean bertako telefono finkotik deiak egiteko... [+]


Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Pantailarik gabeko aisialdiari ekin diote 1.553 ikaslek Ipar Euskal Herrian

Hamar egunez, aisialdi orduetan telebista, bideo-joko eta smartphoneak alboratuko dituzte gutxienez 1.553 ikaslek, Ipar Euskal Herrian. Helburua lortzeko, pantailarik gabeko alternatibak diseinatu dituzte aisialdirako, denok bat eginik deskonexio digitala errazagoa dela... [+]


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


Eskolako guraso elkarteetan gizonezkoak hamarretik bi baino ez direla utzi dute agerian Katalunian

Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]


Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


Eguneraketa berriak daude