Matematika hizkera erabiliz, ezezagun bat askatu dute Nafarroako hauteskunde hauek: Navarra+ ala Navarra‒? Bigarrena atera da, edergarririk gabe. José Javier Esparzaren apustuak erreka jo du. UPNk ez du gora jo UPN-PP koalizio zaharrarekin alderatuz gero, berri honetan Ciudadanosekin bat egitean.
Izan al du zerikusirik foruzaletasunari utzi izanak, foruzaletasunaren maskara erantzi izanak? Behintzat, Ciudadanosek erantsitako boto bezain bertze galdu du UPN-PPk hauteskunde hauetan. Egon daiteke bertze eragileren bat, baina ez da bertzerik gabe baztertzekoa aipatzen dudan hau.
Gertuegi datoz hurrengo hauteskundeak, baina ezagun da hautesleen portaera ezberdina hauteskundeen arabera. Hortik datoz ezezagun matematiko berriak: zein neurrian mantendu ahal izanen ditu PSNk PSOEren arrakasta? Pedro Sanchezen hanka sartzeen gorabehera, Maria Chivite ez da Pedro Sanchez, kultura politiko zaharmindu batekoa dugu andre politikari nafar hau, eta gai da, berez, berriro ere Navarra+koekin akordioak hobesteko Foru-gobernuarentzat abertzaleekin ordez, batik-bat EH-Bilduri sarrera eman beharko balio aldaketaren aldeko gobernua osatzerakoan. Maria Chiviteren kultura politiko zaharminduan, abertzaletasuna eskuinekoa da eta kito. Ezezagun matematikoa honetan datza: berreskuratuko ote duen PSNk nafar gobernua osatzeko giltza.
Gertuegi datoz hurrengo hauteskundeak, baina ezagun da hautesleen portaera ezberdina hauteskundeen arabera. Hortik datoz ezezagun matematiko berriak: zein neurrian mantendu ahal izanen ditu PSNk PSOEren arrakasta?
Unidas Podemosen beherakadan Podemosen krisiak izan du zerikusi handia, Izquierda-Ezkerraren solidotasunak leundurik hala ere, eta nahikoa ez da izanen Uxue Barkos gabeko gobernu bat osatzeko. GBairen emaitza urriak, ia 8000 boto berreskuratu arren 2016tik, bertze ezezagun matematiko bat da: hauteskunde moten araberako hautesleen portaera ezberdinak emanen al dio aukerarik gaurko lauko koalizioari Aldaketaren politika mantentzeko? I-Ek bere emaitzak mantendu arren, Ahal Duguren beherakada aurreikusgarriak eta GBairen ezezagunak (matematika hizkerakoa) elkarrekin osatzen dute ezezagun nagusia, askatu beharrekoa.
EH Bilduren igoera nabarmenak eta GBairenak (apalagoa berau) ba ote dute zerikusirik 2016ko Ahal Duguren aukera berriztaileak gaur higatu izanak? Ez ote zuten boto kopuru bat galdu, bai Bilduk bai GBaik, Ahal Duguren alde, hauteskunde orokor haietan, hainbat jendek uste izan zuelako espainiar eremuko birzentralizazioari aurre egiteko aukera egokia izanen zela? Ene ustez bai, nahiz eta ez Bilduko ez GBaiko barneko analistek ez hartu hori kontuan. Edonola ere, bertze ezezagun matematiko bat.
Ezezagun funtsezko bat askatuta, bertze ezezagun anitz gelditzen dira askatzeko Foru hauteskundeei begira, eta lan ederra gelditzen zaio lauko gobernu koalizioari bere alde askatuko badu ezezaguna.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.
Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]