Ezer ez ezkutatzeko


2020ko martxoaren 26an - 10:29

 

 

 

Long Play! | Lie Detectors | Folc Records, 2020

 

 

 

Aspaldi idatzi nuen orriotan Donostia eta Orereta arteko talde xelebre honetaz; xelebre diot taldearen sortzea eta eskaintza bera ezohikoak direlako eta beti-beti umorea dutelako ikur nagusi. Ez da gutxi bizi dugun garaiotan! Taldekide gehienak punk eta rock indartsuetan arituak dira (Plan B, Teen Dogs, Nuevo Catecismo Catolico, Supersweet…) proiektu oldarkorretan, baina oraingoan lotsarik ez eta estilo oso propioa duen abeslari batek (Txema) lagunduta, bestelako sonoritateak lantzen dituzte, lehengotik ere edan arren, ye-ye, sixties-ak, garagea eta psikodelia, esaterako, oso presente dituztenak.

Orain arte singleak kaleratu izan dituzte eta oso harrera ona izan dute. Baina oraingoan, soinua gehiago janzten duen Alvaro teklistarekin –kide berria–, disko luzea grabatu eta argitaratu dute: 11 kanta, umorea, kaleko existentzialismoa eta soinu paleta oso zabala aurkezten dituena.

Donapaleu instrumental dotorea da, hit!a, The Who gogora ekartzen duena eta hastapenetako Sex Museum-en orgian amiltzen dena; hasiera ederra. Megaton ye-ye parrandari buruzkoa da –gai kuttuna taldearentzat– eta jai giroko garagea da, Tequilaren rock-and-rollarekin ere dantzatzen dena. Hello! Agur! desamodioa garage klasiko ilunarekin bustitakoa. Así así Monster Magnet-en pareko riff batekin high-energy eta rock-and-rollaren artean ezbaian dabilen maitemina. Sr. Juez  kartzelen kontrako post-punk aldarria Stooges-en gisa kiribiltzen dena. Nuevo lugar kantu sixties baikorra eta distiratsua, Lizzy-ren riffak ere ospatzen dituena. Bruja eskola zaharreko rock gogor eta ia punk-rockeroa hard-etik ere gustura mozkortzen dena. Muero en primavera alergiadun baten bizipenak bere hartuta itzalean arrisku asko gordetzen dituena: Santi Magmaren eragina, B52 eta psychobillya, besteak beste. Silencio solar flower-power tematika ekologista aldarri –itzelak hitzak- 60ko garage-popa eta Seguridad Social-en melodia castizo-a ezkontzen ditu. El regalo garagardozaleen hit! parrandero eta gitarreroa. Eta, azkenik, Donamateu itzulerarako instrumental ero eta bizia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Disko kritikak
2024-12-15 | Iker Barandiaran
Atzera begiratu, hausnartu eta dantzatu… madarikatuak!

Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024

------------------------------------------------

Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]


2024-12-06 | Xalba Ramirez
No Nerbioi

Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022

-----------------------------------------------

Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]


2024-11-22 | Iker Barandiaran
Burmuinen borborra ezin eutsi

Deus
Kaskezur
Usopop, 2024

-----------------------------------------------------

Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]


2024-10-31 | Iker Barandiaran
Izan ginelako… landuko dugu!

Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024

------------------------------------------

Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]


2024-10-24 | Xalba Ramirez
Zorroztu ezpatak!

Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024

-----------------------------------------

Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]


2024-10-11 | Iker Barandiaran
Post-punkaren aterkipeko distirak

El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024

---------------------------------------------

Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]


2024-10-04 | Xalba Ramirez
Zergatik den Chill Mafiarena azken aldiko agurrik beharrezkoenetako bat

Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024

---------------------------------------------------

Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]


2024-09-20 | Iker Barandiaran
Eguzki izpi gabekoak hunkitzen

Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024

-------------------------------------------------

Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]


2024-09-12 | Xalba Ramirez
Erreskatatu-ka-tu-tu-ka

Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------

Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2024-08-28 | Iker Barandiaran
Erre ezin dena, bueltan dator

Every action has reaction
BLACK BACON
Artza Records / American Leather Records

----------------------------------------------------------

Badira 25 urtetik gora Kataluniako jatorria daukan eta HHH hardcore talde aitzindariaren sortzaile Alex Montiel Euskal Herrira... [+]


2024-07-24 | Xalba Ramirez
Lagun onekin, orduak labur

Punka. Punka bueltan da, edo hobe esanda, ez da inoiz joan. Lekitxotik (eta ez Lekeitiotik) datoz Zikinekoak, Mendeku Diskak-ekin argitaratu berri duten Bala Galdua Zure Buru Galduan elegantearekin. 

“Eixu Zeuk” filosofia. Hori da oinarria eta helburua... [+]


2024-07-10 | Iker Barandiaran
Zero biderkatuta, auskalo emaitza!

Lau elementuren arteko baturak ez du beti lau ematen; gehienetan hori baino gehiago. Eta zer esanik ez, hainbat proiektutan ibili eta auskalo nola eta zergatik elkartu ziren hauek: Atxe, Led Infierno, Osoron eta Txerra. Aurrekariengatik uste genuen punka egingo zutela, baina... [+]


2024-07-05 | Xalba Ramirez
Poltsikoetan eramateko kantuak

Ezin da talde baten irakurketa egin bere taldekideen iragana kontuan hartu gabe; eta kasu honetan, are zailagoa da ariketa. Tatxerseko kide bat dago eta Tatxers taldea dakar gogora Borlak. Ekidin ezina da aurreko taldean pentsatzea, baina motz geratuko gara, chorusdun gitarra... [+]


2024-06-19 | Iker Barandiaran
Koherentziaren ordaina

Debagoienan izan den hardcore talde bakarrenetarikoa da Fly Shit. Asmo handirik gabe eta egiten dutenean erabat sinistuta; presak estutu gabeko, eta era berean, etenik gabeko ibilbide sendoa daukate bizkarrean. Are gehiago, ez dute inoiz kontzertu txarrik eman, ezta soberako... [+]


Eguneraketa berriak daude