Astearte honetan izan da CAF-Elhuyar Sarien banaketa ekitaldia Donostian. Aurtengo edizioak "Ezagutza da txertoa" izan du lelotzat eta guztira 64 lan jaso dituzte.
Astearte honetan izan da CAF-Elhuyar sariak banatzeko ekitaldia Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan (Donostia), aforo mugatuarekin eta streaming bidez. “Ezagutza da txertoa” izan da aurtengo sarien leloa. Guztira 64 lan jaso dira, eta generoari dagokionez parte hartzaileen artean oreka egon dela azpimarratu dute epaimahaikideek.
Antolatzaileen ustez, aurtengo leloa gaurkotasun beteko gaia da, eta horren adierazgarri izan da lehiaketara aurkeztutako lanen kopurua. "Esan daiteke ikertzaileek eta zientzia-zaleek bat egin dutela leloarekin eta deialdiaren helburuarekin, hau da, zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatu, saritu eta aitortzearekin".
Nahia Seijas Garzónek dibulgazio-artikulu orokorraren saria irabazi du Alferrik saiatzen gara natura giltzapetzen artikuluarekin, Ainara Angroniz Agudok Polimero jasangarrien garapena elikagaien ontziratzerako lanari esker Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria jaso du eta zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian Iñaki Sanz Azkueren Etxeko leihoak naturaren behatoki lana izan da irabazlea. Lehen sektoreko lanak saritzeko helburua duen Neiker Sari Berezia Asier Alivte Arregik jaso du Betizua, Europako azken behin basatia desagertzear? lanagatik.
Aipamen bereziei dagokionez, zientzia-kazetaritzan Jon Urzelai Urbietaren Pentsatu, ez sinistu irrats-saioak aipamen berezia merezi duela erabaki dute, kategoria horretan Iñaki Sanz Azkue irabazle izendatu duten arren. Bigarren aipamena ordea, Helene Sánchez Zelaiak jaso du Klima-aldaketa eta mahastizaintza lanarengatik.
Saridun guztiek 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana jaso dute, baina horrez gain 5.000 euroko dirulaguntzak ere banatu dituzte zientzia eta gizartearen arteko zubi-lana egiten duten proiektuak bultzatzeko asmoz. Aurten bi dirulaguntza banatu dituzte, bata Itxaso Navarro Celestinorentzat izan da Sonata 00001011-Spam irudien soinu transdukzioen kontzertua lanarengatik eta bestea Ander Gortazar Balerdik eta Jacek Markusiewicz jaso dute, 15 minutuko hiria, 45 minutuko lurraldea. Euskal kartografia garaikideak lanarengatik.
Azkenik, Elhuyar Fundazioaren patronatuak Elhuyarren Merezimendu Saria eman du, euskaren normalizazioan eta zientzia eta teknologiaren dibulgazioan nabarmendu diren pertsonak omentzeko helburuarekin. Jabier Agirre Lasarte medikuak jaso du aurten sari hori zientzia-dibulgazioan eta euskararen normalizazioan egindako lana aitortu nahi izan baitiote.
Satorralaiak plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]
Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]
Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra... [+]
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.
Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita... [+]
Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]
"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.
Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.
1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.
Azken asteetan François Bayrou Frantziako lehen ministroaren harira ezaguna egin bada ere, aspalditik dira albiste Betharram eskola katolikoko apaizen gehiegikeriak. Lau urtez barnetegian ikasle izan zen Paxkal Indo lapurtarrarak Euskal Irratiaki adierazi eta ARGIAk... [+]
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]
Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]