Ezabatu zure arrastoa internetetik

  • Interneten, onera eta txarrerako, dena gordeta gelditzen da; geure bizitzan zehar utzitako oinatzak begi bistan daude edonorentzat, eta horrek maiz bizitza bera baldintzatzen digu. Saretik norberaren arrastoa ezkutatzea eskubide bat da, egun bermatua ez dena. Zaila da egikaritzea baina ez erabat ezinezkoa, pauso batzuk jarraituz gero.


2018ko martxoaren 23an - 10:37

Ezkutatzeko hiru web

Helburu bera daukaten hiru webgune dira: Account KillerDelete Your Account eta Just Delete Me. Sarean zehar zabaldu ditugun kontuak aurkitzen laguntzen digu, eta hauek ezabatzen. Bertan orrialdeak ezabatzeko sortu diren plataformetara jotzeko ehunka lotura topa daitezke. Honakoak dira internetetik desagertzeko jarraitu beharreko hiru urrats nagusiak:

1.- Kontuak ezabatu

Sare sozial batzuetan gehienok erregistratu gara noiz edo noiz, eta jarraian bertatik gure presentzia ezabatzeko egin beharrekoa azaltzen da:

  • Facebook: goraldean, eskubian, menua izan hoi da, eta bertan “Konfigurazioa” sakatu behar dugu. Bertan “orokorra” izeneko atalarekin egingo dugu topo, eta amaieran “kontua desaktibatu” aukera ikusiko dugu. Informazio gehiago hemen: nola ezabatu zure Facebookeko kontua?
  • Twitter: profilean, “ezarpenak eta pribatutasuna” atalean ikusi ahalko dugu “desaktibatu kontua”. Informazio gehiago hemen: nola ezabatu zure Twitter kontua?
  • LinkedIn: “ezarpenak eta pribatutasuna” atalera jo eta bertan kontua ixteko aukera topatuko dugu. Prozesuak aukera desberdinak eskaintzen ditu.
  • Google eta beste zerbitzuak: “Nire kontua” atalean, “kontuaren hobespenak” aukeraren barruan ikusiko dugu “ezabatu kontua edo zerbitzuak”.
2.- Gure burua bilatzaileetan topatu

Google, Yahoo, Bing, Yandex edota DuckDuckGo bezalako bilatzaileetan geure burua topatu behar dugu, izen, abizen, baita ezizen ere. Ahaztuta geneuzkan kontuak topatuko ditugu, seguraski. Pasahitza izanez gero ongi; bestela, aukera daukagu ahanztura eskubidea edota datu ezabatze bat eskatzeko.

Kontuak beharrean zurekin zerikusirik ez daukaten webguneetan agertzen den edukia bada ezbaatu nahi duzuna, arduradunekin jar zaitezke kontaktuan. Zorterik ez baduzu, jakin Europar Batasunako herritarra izateak ahanztura eskubidea ematen dizula. Formulario honen bitartez indexatzaile batzuekin jar gaitezke kontaktuan, eta hauek informazioa ezabatu.

3.- Ezabatu ezin diren kontuetan izena aldatu

Kontu edota profil batzuk ezabatzea ezinezko lana bada, aldatu datuak eta ezabatu, ahal den neurrian, bertan agertzen den informazioa. Kontuak “pribatu” gisa agertzeko aukera ematen badizu aprobetxatu.

Ezinezkoa izango da, ziur, arrastoa %100ean ezabatzea; baina bai, bederen, neurri handi batean.

Albiste hau ZuZeuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internet
2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


Teknologia
Gizakion sorkuntza agortzen?

Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]


2024-11-15 | Gorka Julio
S2 - Sareak berreskuratu eta berrasmatu

Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]


Wikipediako 2023ko argazki onenak: naturako argazki ikusgarriak nagusi

Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]


2024-11-01 | Sustatu | Sustatu
Wikipedia AA eduki okerretik (baina ez AA orotatik) askatzeko premia eta proiektua

WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]


2024-10-30 | Axier Lopez
Marta G. Franco
“Sare sozial komertzialetan inertziaz jarraitzen dugu, baina ez gara emaitza onak lortzen ari”

Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak... Badirudi azken aldian Internetetik toxikotasuna baino ez dugula... [+]


Mugikorrak ez, baina Chromebookak bai?

“Pantaila aurrean denbora gutxiago igarotzeko esaten diegu gazteei, eta aldi berean ikastetxean derrigortzen ditugu gailu digitaletara konektatzera”. Eskoletako digitalizazio prozesuei frenoa jartzeko eta teknologiak (ez bakarrik hezkuntzan) gure gain duen kontrolaz... [+]


2024-10-08 | Sustatu
.eus domeinuetako 15 terabyte gorde dituzte artxibo publikoetarako

Espainiako Liburutegi Nazionala eta Euskariana Euskadiko Liburutegi Digitala elkarlanean aritu dira, bigarren urtez jarraian, .eus domeinuko eduki multzo handi baten bilketan. 13.000 domeinutan, orrialde sorta handiak biltegiratu dituzte, informazioko 15 terabyte guztira. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude