Ura giza eskubidea da, eta Nazio Batuen Erakundeak eskubide hori aintzatetsi zuen 2010ean. Bizitzarako eta pertsonen duintasunerako funtsezko baliabidea da. Multinazional asko baliabide hori kontrolatzen saiatu dira, onura handiak bermatzen dizkielako, eta inor ere ezin da urik gabe bizi. Uraren horniketan ez dago lehiarik – zerbitzua enpresa bakarrak ematen du udalerri bakoitzean–, bezero gatibu bat dago – inork ezin duelako baja eman ur-zerbitzutik–, eta kudeaketa pribatua herritarren kontroletik libratzen da. Horregatik ezin da onartu giza eskubideen arloan, ura burtsan kotizatzen hasi den arren. Baina ura eta haren ekosistemak, naturako ondasun eta baliabide guztiak bezala, kolektibitatearen natur-ondarearen parte dira, eta gobernuek bermatu behar dute ez dela negozio pribaturik egingo ondasun komunekin.
Bilbao-Bizkaia ur azpikontratatuak
EAJk Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren (BBUP) inguruan egindako kontzentrazioan, uraren monopolioaren bidezko kontrol politikoaz gain, beste perbertsio bat dago: ur zerbitzua negozio gisa ikustea. Bilbo-Bizkaia paperean publikoa bada ere, egia esan bere kudeaketa ereduan enpresa pribatuen irizpide berberen arabera arautzen dela. Izan ere, formari dagokionez titulartasuna publikoa bada ere, praktikan, diru publikoaren kudeaketa zuzenetik esku pribatuetara igaro den eredu bat indartu da urteen poderioz, azpiegitura berriak eraikitzeko ez ezik – Aldundiaren eta BBUPren arteko hitzarmena, 2008-2016 urteetarako, 316 milioikoa zen azpiegitura berriak egiteko–, zerbitzua bera azpikontratazioen bidez kudeatzera ere pasatu delarik. Zerbitzuen azpikontratazio- eta kanporatze-maila oso altua da. Modu honetan enpresa pribatuek, azpikontratatzean ere, poltsikoak betetzen dituzte Bilbao-Bizkaia Partzuergoak emandako milioi askoko kontratuekin. Multinazionalak eta enpresa handiak dira azpikontratatuak, hala nola Iberdrola, Acciona edo Aqualia, Suez…. eta horiek dira uraren fakturetan ordaintzen den diru publikoaren %60 baino gehiago eramaten dutenak. Ezkutuko pribatizazio horren perbertsioan azpikontratetako langileak dira, euren lan baldintzen prekarizazioan, ordaintzen dutenak.
“Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoaren titulartasuna publikoa bada ere, praktikan esku pribatuetara igaro den eredu bat indartu da, azpiegitura berriak eraikitzeko ez ezik, zerbitzua bera azpikontratazioen bidez kudeatuz”
Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoa gero eta urrunago dago tokikotik eta egitura oso urrun du udal eta eskualde eskalatik. Han, erabakiak eta eguneroko kudeaketa ordezkaritza txikiko eta gutxieneko parte-hartzerik gabeko organoetan hartzen dira, eta gardentasunari dagokionez, gero eta opakoagoa da. Bai berton eta bai kanpoaldean ere kalte ekonomikoa ekarri duten erabakiak ere hartu izan dira, hala nola Argentinan eta Uruguain egindako inbertsioak, Partzuergoaren helburuetatik guztiz kanpo daudenak eta eragiketa merkantilista ez-logiko eta justifikaezinak direnak, eta are gutxiago oinarrizko ondasuna den urarekin. BBUPen monopolioak Europan pentsaezina den zerbait ere badakar, Uraren Esparru Zuzentarauak adierazten baitu uraren gaineko kudeaketa eskumenak konfederazio hidrografikoen esku utzi behar direla. Hots, arroak kudeaketa-unitateak direla. Baina Bilbo Handiaren ereduak Europako Zuzentarauari muzin egiten dio eta nahiago du guztia Bizkaia mailako monopolio batean kontrolatu. Hortik kanpo zen azken eskualdean, Busturialdean, Ur Partzuergoaren estatutuetan EAJk burutu duen aldaketa Estatu-kolpea izan da, herritarren erabaki demokratikoari bidea moztuz eta udalerri guztiak batera integratzeko gehiengo kualifikatuaren ordez sinplearekin bakarrik nahikoa zela erabakiz.
Beharrezkoa da kontrol sozialerako eta demokrazia parte-hartzailerako modu berriak sustatzea, gardentasuna eta herritarren parte-hartze eraginkor eta proaktiboa bermatzeko, Aarhuseko Konbentzioak ezarri zuen bezala. Halan da, 2003ko maiatzaren 26ko 2003/35/EE Zuzentarauak Europako araudira ekarri zuen konbentzioa, eta uztailaren 18ko 27/2006 Legeak, “Informazioa eskuratzeko, parte-hartze publikorako eta justiziara jotzeko eskubideak” arautzen dituenak, Espainiako araudira. Horren harira, azken bost urteetan demokrazia hidrikoaren kontzeptua gizarte-erakunde askok hartu dute, batez ere Europan, kezkatuta baitaude korporazio handiek gero eta nagusitasun handiagoa dutelako ur zerbitzuen kudeaketan.
Udaleko ur zerbitzu publikoak
Eta ur-zerbitzua benetan publikoa eta udalekoa balitz, non Udal bakoitzak erabakiko lukeen nola eman herritarrei mesede egiteko, eta ez multinazional handiei? Enpresa pribatuei azpikontratatzen ez zaizkien baliabide propioekin ematen den zerbitzua, langileak erakunde publikokoak direla eta enplegu duin eta kalitatezkoak dituztela. Ingurumena errespetatuko lukeen zerbitzua, baliabide naturalak optimizatuz eta errentagarritasun ekonomikorik bilatu gabe. Herritarren parte-hartzea eta kudeaketaren gardentasuna bermatuko duen eredua. Herritarren eskalan egindako eredu demokratikoa. Eredu horretan ura ez litzateke botere eta diru joko bat, baizik eta giza eskubidea blindatzen duen zerbitzu publiko bat. Orduan, zergatik ez egin denok Busturialdeko Ur Partzuergoaren aldeko apustua?
“Zergatik ez da Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao-Bizkaian integratzearen inguruko eskualdeko erreferendum bat egin? Mahai-gainean onura eta kalte guztiak jarriz. Dena kontatuz. Egia esanaz”
Urdaibai Biosferaren Erreserba garapen iraunkorreko esperientzietarako laborategi izateko helburuarekin sortu zen, esperientzia horiek beste eremuetara esportatzeko asmoarekin. Momentuz ez da ezer esportatu ez sortu. Johannesburgoko goi-bilkuran bermatu beharreko iraunkortasuna neurtzeko bost elementu adostu ziren: ura, elikadura, energia, osasuna eta biodibertsitatea. Uraren politikaren antolaketa berria arro hidrografikoa oinarrizko unitate gisa hartuz, ikuspegi holistiko batetik etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Erronka horien artean nabarmentzekoak dira klima aldaketarekiko konpromisoa, uraren kalitatea eta saneamendua hobetzea, ur galerak minimizatzea edo uholde arriskuak gutxitzea, uraren eta energiaren arteko harremana, azpiegituren diseinua eta eredua, gizartearen parte-hartzea eta abar.
Busturialdeko Ur Partzuergoak baditu konpondu beharreko aspektuak; baina ez dira konponezinak. Besteak beste, udako sasoiko ur faltari erantzuteko Oizeko hodia berriztu beharra dago eta horretarako Bizkaiko Aldundiak bazuen proiektu bat, 8 miloi eurotakoa Iosu Madariaga diputatu zenekoa. Ez dago aitzakiarik Foru Aldundiak inbertsio hori egin ez dezan. Kudeaketa eredu baten aldeko apustua egin behar dugu, non erakunde publiko kudeatzaileak bere jardueren eta erabakien berri emango duen, bai bere mendeko botere publikoei, bai herritarrei. Gainera, funtsezkoa da plangintza prozesuetan uraren hiri-zikloari lotutako erabiltzaile eta eragile sozial guztien inplikazioa erraztea, printzipio komunetan oinarrituta aurrera egiteko beharrezkoak diren adostasunak sustatuz. Uraren kudeaketa publikorako eredu bat eskatzen dugu, irabazi-asmorik gabekoa, ikuspegi sozioekologikotik herritarrek interes orokorreko zerbitzu gisa dituzten eskubideak errespetatuko dituena, tokian tokiko energia sorkuntza burujabearekin batera uztartuko dituena.
*Iratxe Arriola Eako Alkatea da, eta Bizkaiko batzarkidea EH Bilduren ordezkari bezala
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]