2020ko ekainaren 08an - 09:59

2008ko finantza-krisiak eztanda egin ondoren, sistema neoliberalaren erantzun argia harrapakari-grinarekin jarraitzea izan zen, desjabetze estrategiaren bidez irabaziak areagotuta.

Langile klaseak gero eta zanpatuago zeuden bitartean, sistema kapitalistak lan-baldintzak are gehiago prekarizatzea erabaki zuen; hala, gizarte-babeseko sistemak erasotzeari ekin zion, Bigarren Mundu Gerraren amaieran herritar xeheen borroka gogorren ondoren lortutakoak, hain zuzen.

"Langile publikook gure aurkako kanpaina bortitza jasan genuen: pribilegiatuak ginen, insolidarioak, alferrak, eta abar. Lan-eskubideak eta lan-duintasuna pribilegio bihurtu zituzten"

Finantza-kapitalak eragindako krisialdi horretan, langile publikook gure aurkako kanpaina bortitza jasan genuen: pribilegiatuak ginen, insolidarioak, alferrak, eta abar. Lan-eskubideak eta lan-duintasuna pribilegio bihurtu zituzten. Kanpaina horrek, gainera, ezkutatu egiten zuen, hala nola, soldataren %5eko murrizketa (oraindik berreskuratu gabea, kasu askotan), langile publikoen behin-behinekotasun tasa %25etik gorakoa zela eta badela, eta zerbitzu publiko asko enpresen edo erakunde pribatuen bidez eskaintzen zirela hainbat formularen bidez (kanporatzeak, azpikontratazioak, kontzertu ekonomikoak, erakunde pribatuekiko lankidetza-hitzarmenak). Diskurtso nagusiaren arabera, kudeaketa pribatua "eraginkorragoa" zen. Horrek, praktikan, zerbitzu publikoak gehiago suntsitu zituen, eta oso feminizatuta dagoen sektore baten lan-baldintzak prekarizatu zituen gainera. Ondorioz, soldata-arrakala eta pobreziaren feminizazioa areagotu ziren.

Gure bizitzetan SARS-Cov-2 delakoa agertzeak eta eragin duen pandemiak "heroi" bihurtu gaitu zenbait sektoretako langileak; osasun-arloko langileak bereziki, baina baita bestelakoak ere (polizia eta militarrak, esaterako).

Nolatan ez gara "heroiak" izango, administrazio publikoa ez bada gai larrialdi horri aurre egiteko, iraganeko pribatizazioen ondorioz langile, baliabide eta aurreikuspen falta dagoelako?

Langileek segurtasun-neurrien falta pairatzen zuten, azpikontratatutako milaka langile ziurgabetasunean bizi ziren, arduradun publikoek sektore publikoaren ahalegina "eskertzen" zuten, pertsonak hiltzen edo ZIUn sartzen ari ziren. Eta egoera horretan, hainbat arduradun politikok "koma ekonomikoaz" hitz egiten zuten; beste behin ere, haien etekinak gure bizitzaren gainetik jartzen zituzten.

"Pandemiak "heroi" bihurtu gaitu zenbait sektoretako langileak; osasun-arloko langileak bereziki, baina baita bestelakoak ere (polizia eta militarrak, esaterako)"

Egoera horren aurrean, ESK-k aldarrikatu egiten du erdigunean jarri behar dela bizitza, eta baita hori posible egiten duten sektoreak ere, etengabe ikusezin bihurtzen direnak. Nagusiki emakumeek osatutako kolektiboak dira, gutxietsiak eta prekarizatuak, funtsezkoak direnak krisialdi honi eta etorriko direnei aurre egiteko; izan ere, honakoa ez da COVID-19ak eragindako krisia, sistema kapitalista eta heteropatriarkalak eragindako krisia baizik.

Beraz, horren aurrean, defenda dezagun guztiona dena, berreskuratu dezagun zerbitzu publikoen duintasuna eta, beraz, langile publikoak, lan-baldintzak hobetuta eta prekarietatea eta behin-behinekotasuna ezabatuta.

Ezinbestekoa da sektore guztiak zuzenean kudeatzea (adinekoen egoitzak, etxez etxeko laguntza, gizarte-zerbitzuak, eta abar) eta zerbitzu pribatuak, berriz ere, publiko bihurtzea (garbiketa, eskola-jantokiak, premiazko osasun-laguntza, larrialdiak, eta abar).

ESKren ustez, bada garaia zerbitzu publikoak orain arte baztertutako sektoreetara zabaltzeko; zaintza lanen sektorera adibidez, eremu pribatuko lana delako eta emakumeentzako zama gehigarria delako. Hori gabe, ezinezkoa izango da gizon eta emakumeen arteko berdintasun erreala lortzea.

 

* Isabel Castro Garcia eta Felix Irizar Prieto, ESK sindikatuko Nazio Koordinakundeko kideak.

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude