Ez ote gara ari gizarte bezala sustatzen duguna orain gaitzesten?

  • Oraintxe irakurri dut egunero 300 espainiarrek “Manada”-ren bortxaketaren bideoa bilatzen dutela pornografia web ataritan.


2018ko maiatzaren 09an - 13:00
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ez dakit zer den kezkagarriagoa zalantza ala baieztapena. Zalantza diodanean hauxe esan nahi dut. Ez dakidala bilatzaileek plazeragatik, bortxaketaren bideo batek sor diezaieken plazer sexualagatik egiten ote duten, ala epaiketaren entzutea kontuan izanik hau norberak epaitu eta froga nagusietako bat, bideoa bera, ikusi nahi ote duten.

Estatu gisa, Espainiak ez du gainditu "etxeko pareten barruan" gorde beharreko gatazken pertzepzio eta kultura

Hausnarketa honen ostean konstatazioa dator, baieztapena. Pornografia atari batean bortxaketa baten bideoa bilatzen duenak, zer demontre ulertu du honen guztiaren inguruan? Glaukomako lagunek dioten moduan, pornografia izan da gure heziketa sexuala. Are gehiago, gure sexualitatearen pertzeptzioa hondatu edo nahastu duten eredu horiek, zinemagintza pornoaz ari naiz, hainbeste murgildu dira gizarte baten imaginarioan non gizabanakoek fikziozko zinema pornografikoen atarian aurkitu nahi duten bortxaketa baten bideoa. Tamalgarria da. 

Baina hausnarketa harago eraman beharra dago. Bortxaketaren atzean, erailketa matxistaren atzean bezala, oinarri moral bat dago. Egunero, konturatu gabe elikatzen duguna. Kode penalaren erreforma eztabaidatzen ari diren honetan, ikuspegi legaletik bada zerbait atentzioa ematen duena. Gure gizartean lapurreta bat ikusi eta hau salatzen badugu, justiziak horren aurkako neurriak hartu eta dagokion tratamendu legala emango dio. Ofizioz jardungo du sistema judizialak. Ondarea defendatzen dugu ofizioz, ez baina askatasun eta indemnitate sexuala. Salaketa tartean ez bada, ez da epaiketarik izango eraso sexual baten aurrean. Esango nuke gizarte bezala, edo hobe esanda, estatu bezala, Espainiak ez duela gainditu “etxeko pareten barruan” gorde beharreko gatazken pertzeptzio eta kultura. Eta noski, horrek beste behin ere emakumearen eskubideen aurka egingo du, jasandakoa salatu eta justizia exigitzean, bere burua fokopean jarri beharko baitu berriro, gizarteak bere burua biktimizatu, edota bere hitza zalantzan jartzen duela ikusiz.

Eta honaino iritsita atzo irakurri nuen zalantza bat nire egingo dut. Ez ote gara ari gizarte bezala sustatzen duguna orain gaitzesten?

Artikulu hau Tolosaldeko Atarian argitaratu da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-10 | Roser Espelt Alba
Industria-politikaren egia deserosoa

Mundu mailako ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen COVID-19aren ostean. Orain, baina, gorakada hori agortze-fase batera heldu den zantzuak agerikoak dira, krisi klimatikoak nabarmen baldintzatuta: munduko potentzia nagusien ekonomiaren hazkunde-tasa murrizten ari da,... [+]


2024-07-10 | Castillo Suárez
Jogurtak ordainetan

Nire lehendabiziko poema liburua argitaratu nuenean errezitaldi bat ematea eskaini zidaten unibertsitate batean. Musikariak dirutan kobratu zuen eta niri Jorge Oteizari buruzko liburu bat eman zidaten, hartu ez nuena, baneukalako etxean. Horixe izan zen onartu ditudan eskaera... [+]


2024-07-10 | Sukar Horia
Ingreso altuko eremua

Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko zabalgune burgesera astelehenetik ostiralera. Hasiera batean 2000. urtea baino lehen matrikulaturiko... [+]


2024-07-10 | Bea Salaberri
Zer egin nahi duzu geroan?

Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik... [+]


Lan merkatuaren oreka liberala

Kapitalismoan lana salgai bat da, beraz, ohiko ekonomialarien pentsamoldea jarraituz, eskaintza eta eskariaren arteko orekak bai prezioa, bai kantitatea erregulatu beharko lituzke. Agerikoa denez, hori ez da errealitatean betetzen. Emango balitz, lan harremanak leherraraziko... [+]


Materialismo histerikoa
Eutsi beldurrei

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude