"Zientzialariei iruditu ohi zaie erreportajeetan gauza asko azaldu gabe uzten direla; eta kazetariei, gehiegi azaltzen dela eta gehienek ulertzeko era zailegian. Dena den, denborarekin ikasten joan gara eta gaur egun esango nuke Teknopolis-en zientzialari eta kazetarien arteko harremana aberasgarria eta orekatua dela. Zenbat azaldu behar den eta nola egin behar den neurtzea asko zaintzen dugun zerbait da, eta zientzialariak eta kazetariak horren oso kontziente gara". (2010-04-02)