Ez ibili milongetan. Euskal Estatu Sozialistaren alde

  • Puntu batzuk aipatuko ditugu, kapitalaren iritzirako irabazi ekonomikoen objektu ezinbestekoak eta klaseko posizio hegemonikorako euskarri direnak, eta, aldi berean, klase lider izaten jarraitzeko arriskurik handiena dutenak. Hori esaten dugunean, ez dugu subjektu zapaldu bat bera ere gogoetatik kanpo uzten, zapalkuntza guztiak kapitalaren eta bere ezinbesteko patriarkatuaren arabera antolatuta eta uztartuta baitaude, bere horretan irauteko.


2019ko abenduaren 09an - 08:08
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Horrek guztiak zerikusia du kapitalak mahai gainean jartzen dituen fronte erasokor eta defentsiboekin, denok sartuta gauden klase borroka saihestezinean, kontziente izan edo ez. Hala, alde ditu komunikabide gehienak bere sistemaren abangoardia gisa, eta horiek, estatu kapitalistaren botereekin, alderdiekin, sindikatuekin, elizarekin, sistema betetzen duten askotariko ikasketa-zentroekin, organismoekin eta intelektualekin batera, eutsi egiten digute, filosofia burgesaren arrazoinamenduen pean murgilarazten gaituzte eta posible dena eta ezinezkoa dena sinestarazten digute. Norbaitek, modu oso kontzientean, behekoen aurka edo euren lan indarra saltzen dutenen aurka bideratzen baldin badu bere jarduera-ildo zorrotza, berriro diogu, kontzientziarekin edo kontzientziarik gabe, kapitala da eta bere klasea, klase burgesa, hain justu ere.

  • Kolonbia: Oligarkek eta euren jabe inperialistek militante politikoak eta gerrillari ohiak garbitzen dituzten bitartean, komunaren indarrek-FARC, (armak eta ideologia entregatu eta oligarkia hiltzailearen aurrean errenditu ziren FARC-EPen zati bat) boto publikoak egiten dituzte haien entrega/traizioa hain agerikoa izan ez dadin. Ez da kasualitatea hemen Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua desegin zutenek Timochenko eta konpainia politikoki sostengatzea, Kolonbiako sistema narkoa, ustela eta oligarka zuritzen ari baitira. Ez da kasualitatea, ezta ere, eliza katoliko kolonbiarraren zati batek ELNren esku dauden hiru gatiburen askapena eskatzea, Kolonbiako erregimenak, elizgizon santuengandik zentimetro gutxira, egiten dituen basakeriak alde batera uzten dituen bitartean.
  • Uruguai: Bere garaian, Tupamaroek indarkeriaren monopolioa kendu zioten kapitalari. Dirudienez, gaizki egon zen, eta zapalduen armak zalantzan jarri ziren, hartara, batzuek ezarritako diktadura oligarkiko militarraren errudunak izan zirela adierazi zuten. Desagertzeen, hilketen, torturen eta abarren ondoren, burgesiaren diktaduraren arauen pean jokatu zuten, hortaz, gaur egun eskuineko presidentea dute eta Uruguaiko Alderdi Komunistak ("ezkerreko" beste egitura batzuek bezala) demokraziaren alde borrokatuko duela oihukatzen du. Hau da, publikoki adierazten du bere helburua ez dela, sableen zarataren beldur, ezta metro erdi bat ere urruntzen burgesiak ezarritako mugetatik.
  • Latinoamerika: Sozialismoa XXI. mendean. Funtsean, azken mende eta gehiagoko tesi erreformista bera, sozialdemokraziak, jantzi eta apaindura desberdinez, sostengatua. Ezkerreko ustezko alderdiek kapitalismoa erreformatu nahi dute atsegintasunaren irudia ematen, baina kapitalak gainbalioa ateratzen du etengabe inolako begirunerik gabe. Batzuetan, itxuraz, gobernatzen uzten badu ere, botere ekonomikoa, militarra eta beraren ugalketarako bitarteko edo tresnen multzoa jeloskor gordetzen ditu. Horrez gain, gauzak bere onetik ateratzen badira, peoi zibil bat ipintzen dute presidentetzat sare sozialen propagandaren bitartez, edo kolpe faxistarako beste eredu batzuk erakusten dituzte, kokapen geografiko, politiko eta gainerako baldintza objektibo eta subjektiboen arabera.
  • Espainia: Espainiako Auzitegi Konstituzionalak (118/2019 epaia) enpresa-askatasunaren eta produkzioaren defentsaren alde egiten du, gaixoaldi-bajan dauden langileak kaleratzeko orduan. Alabaina, ez da ezer gertatzen, ezkerreko alderdi eta sindikatuek sistema kapitalak egokitutako papera bete behar dutelako.
  • Euskal Herria: ETAko preso ohi erreferentzial batek zera dio: "Ez dago egiarik". Jarraian, "Egia ez dela existitzen" adierazten du. Erreakzioak bilatzen du gogoa, premiak, nekea, eskrupulurik eta etikarik eza … dauden lekuetan, eta agerikoa dirudi idealistak eta burges txikiak diren mitoak burgesiaren aginduetara daudela. Klase borroka egon badago Euskal Herrian (okupatuan eta esplotatuan) eta munduan modu lausotuan edo estalian bada ere, batzuek halaxe egotea nahi dutelako. Ukaezina dugu hori, bestela, burgesia (duen kolorea duela) eta kapitala, berriz ere, zuritzen ari gara.

Euskal Herriko berritsurik handienak (eta…, PSOE-GALek goraipatua) esandakoaren arabera, EAJ, PSOE eta EPren arteko akordioa trilero joko bat baino ez da, EH Bilduk eta EAJk sinatutako Espainiako estatutu baskongado berriaren aurreakordioa desnaturalizatu egiten baitu. PSOE eta EAJrik gabe ezin zela aurrera egin eta ezin zela ezer lortu errepikatzeaz nekatu ez den berritsu bera. Orain, euskal sozialdemokrazia kexu da burgesia eusko-espainiarrarekin, aurrez hitzartutakoa ez betetzeagatik, PSOE-GALi mesede egiten dion bitartean. Gogoan izan behar dugu, duela gutxi, Sortuko liderrek sei urteko epean ziurtatu zutela Euskal Herriaren independentzia, eta, aldi berean eta aldizka, ate barruan, justifikatu egiten dutela bere jardun politikoa, bai eta, independentziaren eta sozialismoaren helburu historikoen ukazioa ere, gaitz txikiago gisa.

 Aipatutako gertakarietatik eta, denbora eta paper falta dela kausa, zerrendatu ezin ditugun beste gertaera askotatik ateratzen ditugun ondorio telegrafikoekin amaitzen dugu.

Independentzia eta sozialismoa lortzeko ezin dugu, Euskal Herrian zehazki, borroka alde batean utzi. Ez diogu inori baimenik eskatu behar gure etorkizunari buruz erabaki ahal izateko. Autodeterminazio eskubideak bere funtzioa izan zuen, eta nazioarteko ordena burgesak onartu egin zuen, batzuetan, halabeharrez, herri armatuen borondateak metropoliak garaitu zituelako, beste batzuetan, ordea, inperialisten arrazoi ekonomiko abantailatsuak zirela medio. Zapaltzen eta esplotatzen gaituen etsaiaren eskubide logiko, etiko, juridiko, politiko eta ideologikotik ezer ez dugu eskatu behar, ezta espero ere. Etorkizunean, Euskal Herrian lan indarra saltzen dutenen etorkizuneko ongizatea (bai eta, eskuratutako botereari eusteko borrokarena eta internazionalismo iraultzailearena ere) Euskal Estatu Sozialista izango da, bestela, ongizaterik ez da izango. Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Sozialista eta Iraultzailea eraiki dezagun! Aurrera beti!

                                                    Jon Iurrebaso Atutxa

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]


2025-03-26 | Anuntxi Arana
Plater garbiak

“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]


2025-03-26 | Edu Zelaieta Anta
Bakardade tonifikatua

Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]


Burujabetza eta herri boterearen aldeko topaketak Tafallan

Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]


2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


2025-03-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Otsoak

Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.

Palestinako Popular... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Eguneraketa berriak daude