“Ez gaude borrokan; bizitzen ari gara”

  • 12 urterekin diagnostikatu zioten lehenengo gaixotasun arraroa Noah Higón Bellver ekintzaileari; zazpi ditu guztira. Mitoak deseraiki, eta sisteman dauden gabeziez mintzo da.

Noah Higón Bellver ekintzaileak utzitako argazkia.

2022ko abenduaren 02an - 08:48

Gaixotasun arraroak dituzten pertsonen eskubideak aldarrikatzeko Zuzenbidea eta Zientzia Politikoak ikasi ditu Bellver ekintzaileak (Cheste, Herrialde Katalanak, 1998). Bere bizipenaz baliatzen da aktibismoa egin eta sare sozialen bidez mitoak deseraikitzeko (@nh487 da sarean).  EHUk Bilboko Bizkaia Aretoan antolatutako gaixotasun arraroen inguruko jardunaldietan parte hartu du.

Lehenengo gaixotasuna 12urterekin diagnostikatu zizuten, eta azkena 20 urterekin; zer suposatu zuen prozesuak?

Garai horretan ez genekien asko gaixotasun arraroen inguruan, eta ez genion garrantzi handirik eman. Ikusi genuenean geroz eta okerrago nengoela, eta nire bizitza arriskuan zegoela, ospitale batetik bestera noraezean ibiltzen hasi nintzen.

Horietako bi Alemanian diagnostikatu zizkizuten; nola bizi izan zenuen?

Tristura sentitu nuen: izugarri gustuko dut bidaiatzea, baina nire bizitzako bidaiarik tristeena izan zen. Esperantza eta erantzun bila joan ginen Alemaniara, eta etxera itzuli ginenean ezjakintasun handia zegoen, medikuek ez zekiten zer egin nirekin. Hala ere, bake apur bat ere lortu nuen, izena jartzeak asko laguntzen duelako.

Zeren adierazlea da kanpora joan behar izatea?

Horrek esan nahi du kanpora joan behar ez izateko gehiago indartu behar dugula ikerketa mundua. Ikaragarrizko adituak ditugu, baina askok kanpoan aurkitzen dute lana hemen ez dutelako aukerarik.

Gehiena osasun publikotik kudeatu duzu; hala ere, gastu handiak izan dituzu?

Beti esaten dut gurasoek gastatu duten diruarekin etxe bat erosi nezakeela hondartzan. Hala ere, osasun publikoari esker bizirik nago. Oso eskertuta nago, orokorrean langile guztiak oso jatorrak direlako. Ordu asko egoten naiz, eta nire etxean bezala sentitzen naiz. Gaixotasun arraroak bizirik mantentzeko oztopo lasterketak dira, eta osasun langileak beharretara egokitzen dira.

Desgaitasun organikoa daukazu, oharkabean pasatzen dela uste duzu?

Jendeak desgaitasunak ikusteko beharra dauka, ez badituzte ikusten ez dute ulertzen. Gorra geratu nintzenean jendearen begirada aldaketaz jabetu nintzen Lehen esaten zidaten: "Nik ongi ikusten zaitut, ez zara hain gaizki egonen". Gorra geratu nintzenean "gixajoa" nintzela esaten zuten. Desgaitasun guztiak ez dira begi bistakoak.

Zoriontasuna konkistatu egiten da duzu hitzaldiaren izena; zer adierazi nahi duzu horrekin?

Jendeari paradoxikoa iruditzen zaio pertsona bat zoriontsu izatea gaixotasun arraroek dakartzaten gauza guztiekin. Guk azpimarratu nahi dugu zoriontasuna gauza txikietan dagoela. Helburua mitoak apurtzea da: zoriontasuna umorean, onarpenean eta harreman pertsonaletan dago.

Twitterreko bideo batean salatzen zenuen “heroiak” eta “ausartak” zaretela esaten dutela askok, eta ez duzuela hori esaterik nahi.

Horrek esan nahi du borrokan ari garela, baina hau ez da gudu bat, ez dago irabazle edo galtzailerik. Ez gaude borrokan; bizitzen ari gara. Askotan, gaixotasun arraro batengatik norbait hiltzen denean jendeak dio borroka galdu duela, ez balu behar beste borrokatu bezala. Ez da horrela, gaixotasunak horrelakoak dira, eta ezin dugu deus egin horren kontra. Ez dugu guk erabakitzen gaixo egotea, baina gure esku dago gure bizitzarekin zer egin nahi dugun erabakitzea.

Sareetan zabaldu zenuen zeure buruari zure bizitzarekin zer egin nahi duzun galdetzen hasi zarela. Erantzunik topatu duzu?

Utzi behar diozu zeure buruari galdetzeari "zergatik niri?", ezin duzulako aurrera egin. Motxila hartu, eta dauzkazun mugak kontuan hartuta aurrera jarraitu behar duzu. Uste dut nire bizipenekin jende asko lagundu dezakedala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: gaixotasun arraroak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


Jaioberrien orpo-probak 14 gaitz bilatuko ditu aurrerantzean EAEn, antzeman daitezkeen 50 gaitzetatik oraindik urrun

Jaioberriaren orpoan zizta eginez, hainbat gaitz aztertzen ditu osasungintza publikoak. Osakidetzak 14ra igo berri du aztertzen diren gaitzen kopurua, baina beste lurralde batzuekin konparatuta, atzeko postuetan dago EAE: Nafarroan 28 gaitz aztertzen dituzte, Galizian 33,... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Elkartasun olatuak

Gaurkoan, elkartasun uholde musikatu batean murgilduko gara. Protagonista nagusiak Angela, gazte gasteiztarra, eta haren lagunak izango dira, baina ez dira bakarrik egongo. Gari, Libe, Anari eta Jon Basaguren izango dituzte bidelagun, baita Jimmy Jazz aretora gerturatu diren... [+]


Gaixotasun arraroak dituzten ikasleen gurasoek sentitzen dute profesionalek ez dituztela ulertzen

Hezkuntza arloan, zeintzuk dira gaixotasun arraroren bat duten ikasleen eta haien senideen kezkak? Galdera luzatu diete haur eta gazteei batetik, senideei bestetik, eta ikerketaren emaitza liburu batean jaso dute: Ezohiko gaixotasunak dituzten ikasleak eta eskola inklusiboa.


Bi euskarazko film ikusgai gaur Bilboko Film Sozialak zinema jaialdian

Bilboko Film Sozialak zinema ikusezinaren festibalaren baitan eskainiko dute Itsasoari begira dokumentala. Lorea Perez de Albenizen estreinako lanak gabezia neurologiko ezezagun bat duen 17 urteko Itxasoren familia eta lagunen bizipenak biltzen ditu.


2015-07-02 | Mikel Asurmendi
Joan Mari Irigoien
"Ez dizkiot jainkoari adarrak jarri, baina gustatzen zait adarra jotzea"

Altza, 1948. Hogeita lau urtez idazle profesional moduan aritu zen, Elkar argitaletxearen bitartez. Ordea, 2013ko urrian, osasun arazoak zirela eta, erretiroa hartu zuen. Joan Mari Irigoienek esklerosia pairatzen du eta jarduna gutxitu behar izan du. Hala ere, idazten jarraitzen... [+]


Gaixotasun arraroak
Tratamendu genetikoa Sanfilippori aurre egiteko

“Garaipenik ez da galtzekorik gabe, esperantzara kondenatua…” kantatzen du Garik. Horixe da Sanfilippo sindromearen kontrako borrokan egunerokoa; ate bat ireki da azken hilabeteetan, baina garaipen handia izan daitekeenak asko du galtzeko.


Arrieta metodoa
Komunikatzeko beharraren abentura

Barneko pentsamendu eta premien berri ematea ezinezkoa zitzaion Lourdes Arrietari; jaiotzetiko arazo batek gorputzeko mugimenduak koordinatzea eta hitz egitea galarazten dio. Mentxu ahizpa problema berarekin jaio zen, eta hitz egiteko gaitasuna baduen arren, apenas ahoskatu... [+]


Eguneraketa berriak daude