Ez galgorik ez ehiza-txakurrik

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aste batzuk daramatzagu AHTari buruzko "udako sugearekin" eta "Euskal Y" deiturikoa Iruñetik lotzeari buruzko aukerarekin, Ezkiotik edo Gasteizetik.

Etsigarria da ikustea gure Herriak erabaki interesatuen eta argumentatu gabeen mende jarraitzen duela, proiektu hau defendatzen jarraitzen duten galgo eta ehiza-txakurrengatik. Erabaki hauek baliabide publikoak xahutzen dituzte, ekozidak dira eta lurraldeak suntsitzen dituzte. Gainera, Espainiako Erresumako beste lurralde batzuetan AHTa inposatu zenetik hiru hamarkada baino gehiago igaro ondoren, izaera publikoko eta sozialeko trenbide-zerbitzuak egoera penagarrian daude autonomia erkidego guztietan.

Nafarroak, bertako biztanleek eta enpresek, ez dute AHTrik behar pertsonak eta salgaiak trenbidez kalitate ezin hobearekin garraiatzeko. Sustrai Erakuntza Fundaziotik hauxe frogatu genuen argitaratutako txosten bietan orain dela urte batzuk.

AHTrako partidak dituzten aurrekontuak babesten dituzten alderdiak egoteak eta erakunde autonomikoek eta estatu zein erkidego mailako erakundeetatik proiektu honen kontrako jarrera ez erakusteak argi eta garbi uzten du AHTaren aurka dauden herri mugimenduaren eta udalen esku baino ez dagoela obrak gelditzeko, eta dagoeneko eginda daudenak iraultzeko, borroka zintzo eta eraginkorra.

Ez da geltoki berririk behar ez Tuteran, ez Iruñean. Orain arte eraikitakoa Nafarroan AHTaren obrak hasi aurretik zegoen egoerara itzuli behar da

Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten alderdi guztiek onartu dute ez dela Iruñea eta Ezkio arteko lotura eraikiko Aralar zeharkatuz. Ministerio arduradunak hauxe bera argi dauka Mariano Rajoyren azken gobernutik: "galgoek" galdu egin dute. Orain, "ehiza-txakurrek" AHTa Iruñea eta Gasteiz artean ez dela eraiki behar onartzea behar dute.

Bi ibilbide horiek irudikatzen duten trenbide-eredua berbera da. Kontua da AHTak eragiten duen xahutze ekonomikoa, ustelkeria, lurraldearen eta biodibertsitatearen txikizioa onartzea, eta onartzea ez bakarrik oker jokatu dutela horren alde apustu egin duten alderdiek, sindikatuek, propaganda-bideek eta abarrek, baizik eta, honela enpresa eraikitzaileen, ingeniarien, bankuen eta politikari ustelen onura pribatuei lagundu egin dietela.

Ez da geltoki berririk behar ez Tuteran, ez Iruñean. Orain arte eraikitakoa Nafarroan AHTaren obrak hasi aurretik zegoen egoerara itzuli behar da.

Sustraitik defendatzen dugun alternatiba Tren Publiko eta Soziala da, eta beste kolektibo batzuek ere horren alde egiten dute. Dauden trazadurak aprobetxatuz, geltokiak eta geralekuak berriro irekiz, tren egokiak martxan jarriz eta jabetza eta kudeaketa publikotik baliabideak, materiala eta langileak berreskuratzeko inbertituz.

Pablo Lorente Zapatería eta Jule Goñi Montero, Sustrai Erakuntza fundazioko kideak

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


Eguneraketa berriak daude