Kolonbiatik aberriratzeko hegaldi bi antolatu ditu Espainiako Gobernuak hilabeteotan; azkena maiatzaren 2an. Oraindino, baina, 300 pertsona baino gehiago dago herrialde horretan harrapatuta, etxera bueltatu ezinik. Espainiako Enbaxadak adierazi du itzulera-hegaldien fasea amaitu egin dela eta Kolonbiako Gobernuak mugak uztailera arte itxita mantenduko dituela iragarri du. Horren aurrean, irtenbide bat bilatzea eskatu dute Maialen Berekoetxea getxoztarrak eta bera bezala dauden ehunaka herritarrek.
Maialen Berekoetxea Robador getxoztarra Bogotan dago, Euskal Herrira bueltatu ezinik. COVID-19aren pandemiak Kolonbiatik bidaiatzen ari zela harrapatu zuen, Nariño departamenduan. Martxoaren 18an jakinarazi zuen Gobernuak bost egunen buruan konfinamendua ezarriko zuela; hala ere, jakinarazpen hori egin bezain laster lur eta aireko garraiobide denak eten zituzten agintariek. “Harrigarria da komunikazio-bide denak ixtea konfinamendua hasi aurretik. Horren ondorioz kolonbiar asko euren etxeetatik urrun gelditu behar izan dira, baita turista asko ere”. Getxoztarrak aitortu duenez, berak “zortea” izan du bere bikotekidea Bogotan bizi delako eta beragaz berrogeialdia egiteko aukera izan duelako bertan, Nariñotik bertara bueltatzea “ia ezinezkoa” egin zitzaion arren.
Espainiako Gobernuak hegaldi bi prestatu ditu hilabeteotan Kolonbian harrapatuta dauden herritarrak aberriratzeko; martxoaren 27an lehenengoa, eta maiatzaren 2an azkena. “Itzulera-hegaldien faseari amaiera eman diogu azken hegaldi horregaz; berton gelditzen diren eta kontsulatuaren ikuspegitik beharra duten herritarrak lagunduko ditugu. Hala ere, momentuz ez dugu hegaldi gehiago aurreikusten”, aipatu dio Kolonbian dagoen Pablo Gómez de Olea Espainiako enbaxadoreak EFE albiste-agentziari.
Berekoetxeak azaldu duenez, hasiera batean, hegaldi komertzialak apirilaren 31ra arte blokeatuta egongo zirela esan zuten Kolonbiako agintariek. Hala, apirilaren 18rako Euskal Herrira bueltatzeko aurreikusita zuen hegaldia maiatzerako doan alda zezakeela jakinarazi zuen martxoaren 20an getxoztarrak Air Europak internet bidez zabaldutako ohar baten bitartez (enpresa beranduago jarri zen beragaz harremanetan, apirilaren 4an). Kontuak horrela, uneon ez zion jaramon handirik egin aberriratzeko Espainiako Gobernuak antolatutako lehenengo hegaldi horri, bere kabuz bueltatzeko aukera izango zuelakoan. "Egia esanda, egun horietan ez nekien ezta halako hegaldirik antolatuta zegoenik Espainiako Gobernuaren partetik". Apirilaren 13rako, aldiz, aurreikuspen denek hondoa jo zuten. “Hegaldiaren eguna (apirilak 18) baino hiru egun lehenago bakarrik alda zitekeen data; hala ere, apirilaren 13an Air Europak jakinarazi zuen Kolonbiako Gobernuak beste hilabetez luzatuko zuela blokeoa eta, tiketa aldatzekotan, ekainerako erosteko gomendioa egin zidan”. Daborduko, aukera hori ez zen doakoa izango eta norberak bere billetea erosi beharko; dena dela, getxoztarra ez zen horretaz fio: “Jende askok maiatzerako hegaldiak erosi zituen, baina horiek ere bertan behera gelditu dira eta askori ez diote dirua bueltatu”, salatu du Berekoetxeak.
Egoera aldakor horren aurrean, Espainiako Enbaxadara zuzenean jo zuen getxoztarrak informazio gehiagoren bila. Hala, aberriratzeko zerrenda batean sartu zuten, oraindino maiatzaren 2ko hegaldia ziurra ez zen arren. “Apuntatu eta zain geratu nintzen”. Handik eta astebetera, bidai horren berri izan zuten zerrendako kideek. “Iberia gurekin kontaktuan jarriko zela zioten webgune batean, baita bidaiagatik 400 dolar ordaindu beharko genituela ere”. Hala, dei horren zain gelditu zen getxoztarra, baina, deitoratu duenez, ez zuen inork beragaz kontaktatu: “Nik deitu behar izan nuen, baina modu horretan ez nuen erantzunik jaso ere. Astebete beranduago euren webgunean mezu bat eskegi zuten esanez eserleku guztiak beteta zeudela”. Hala ere, geroago jakin ahal izan duenez, aberriratzeko baiezkoa jaso zuten askok ezin izan zuten hegaldia hartu, Bogota ez den beste hiri batean zeudelako eta ezin izan direlako hiriburura heldu. “Ez dakit zein izan den jendea onartzeko irizpidea, baina, zabaldu dutenez, espainiar Estatukoak ez diren 36 pertsonak bidaiatu zuten hegazkin horretan”.
Lehorrean geldirik, mugi ezinik
Espainiako enbaxadoreak itzultze-hegaldi gehiagorik ez dela egongo esan ondoren, egoera ezegonkorrean gelditu dira espainiar Estatura bueltatu gura duten 300 pertsona baino gehiago. “Ni bezala jende asko dago Kolonbian harrapatuta; kontsulatuak ez digu inolako informaziorik ematen eta Kolonbiako Gobernuak dioenez, baliteke hegaldiak uztailera arte blokeatuta egotea”. Egoera horrek ezinegona sortarazi die, etxera itzultzeko data finkorik ez dutelako.
Joan den astelehenean, hilaren 4an, Espainiako Estatuak Bogotan duen enbaxadara eta kontsulatura hurbildu zen Berekotxea, “baina horietako batera ere ez zidaten sartzen utzi”. Azken horretan, kanpoan, hamar bat lagun topatu zituen protestan: “Sinadurak biltzen dabiltza egoera salatzeko eta hegazkin gehiago eskatzeko”.
Bostetik ezerezera
Kolonbian harrapatuta daudenek deitoratu dutenez, pandemia agertu arte, Espainia eta Kolonbia artean bost joan-etorri egon ohi zen egunero. “Ez dugu ulertzen zergatik antolatu dituzten bi hegaldi egoera honetan, are gehiago oraindik jendea bueltatzeko zain dagoenean”. Are gehiago, azpimarratu dute hegaldi horietarako ordaindu beharra dutela bidaiariek, eta bete egingo liratekeela, “beraz errentagarriak izan behar dira”.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.