"2009an dirurik gabe utzi gintuen Nafarroako Gobernuak. Orain, 2010ean, berriz eman du laguntza. Laguntzak onartuta daude, 24.000 euro guretzat, baina oraindik ez dugu dirurik jaso. Lehendabizi, gastatu, eta gero jasotzen dugu laguntza, beti. Hori da gure egoerarik zailena. Sekula ez dakigula deialdia eginen duten eta deialdi bakoitzean zenbat emanen duten". (2010-10-17)
Xorroxin Irratia Nafarroako euskarazko irratirik beteranoena da. 1981ean Erratzuko eskolan okupatutako areto batetik zenbait gaztek lehen saioa aireratu zuten eta egun Baztan, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdi eskualdean aditzen da. 40 urte uhinetan eta... [+]
Igande eguerdian Xorroxin irratiaren emisioa eten egin zen, Baztandarren Biltzarra eguneko zuzenekoan lanean zeudela. Argindarraren kaxako fusible bat ostu zuen norbaitek. "Ez dakigu nork eta zein asmorekin egin zuen", azaldu digu irratiko kide Josetxo Apezetxeak.
Erran.eus, Nafarroako mendialdeko agerkari digitala aurkeztu dute. Xorroxin Irratiak eta Ttipi-Ttapak bat egin dute proiektuan informazio “osatuagoa” eskaini eta entzule eta irakurleak atari bakarrean biltzeko asmoarekin: “Hango eta hemengo informazioa bilduaz,... [+]
Nafarroako irrati euskaldun beteranoak uhin bidezko emisioa berreskuratu duela jakinarazi du.
Xorroxin irratiak Legate mendian daukan errepikagailua erre egin da eta uhin bidez emititu ezinda geratu dira.