Enrique Maya Iruñeko alkateak Txupinazoan bandera handiak ezingo direla Udaletxeko Plazara sartu adierazi du Diario de Noticias de Navarrari eskainitako elkarrizketan. Jende aglomerazio handiko ekitaldietan bandera handiak arriskutsuak direla esan du, eta tamaina normaleko ikurrinak sartu ahalko direla baieztatu du.
Azken astean Euskal Herriko hiriburuan pil-pilean zegoen gaia ebatzi nahi izan du Iruñeko alkate berriak, Txupinazoan banderak sartzearena. Udal gobernu berriak harturiko neurria desitxuratu egin dutela esan du Mayak: “Mayak adierazpen askatasuna zentsuratzen duela esaten hasi da jendea, ikurrinarekin lotuz. Ikurrina jazartzeko nahirik ez dugula ulertzea nahi dut, segurtasun kontuengatik dela baizik”. Hala amaitu nahi izan du Mayak polemikarekin, ikurrinarekin arazorik ez duela azpimarratuz, defenditzen ez dugun instituzio- eta lurralde-eredu bat inposatzeko ikurrina erabiltzen dutenekin baizik.
"Aurreko udal gobernuak egindako gauza mordoa ondo iruditzen zaigu, Txantreako parkea adibidez"
UPN Iruñeko alkatetzara itzuli da Navarra Suma espainiar koalizio eskuindarraren eskutik; itzulera zaila izan dela adierazi du: “2015an alkatetza galdu nuenean, maila guztietan funtzionarioek lanean jarrai zezatela agindu nuen. Aurten itzuli naizenean, aldiz, Alkatetzan ez zegoen inor lanean”. Segurtasuna bezalako alor estrategikoan alkatetzara iritsi eta berehala egin ditu aldaketak, eta aldaketa hauek egingo zituela “oso argi” zuen hasieratik: “Sanferminetarako segurtasun-talde berri bat egongo zela argi nuen, esperientziadun buruzagi eta zuzendariekin: Javier Goya Udaltzaingoaren buruzagi berria eta Patxi Fernandez esparruaren zuzendaria”, segurtasun alorra eta Iruñea aski ezagutzen dituela argudiatuz.
Euskara erdigunean
Aurreko udal gobernuak egindako gauza batzuk ondo daudela iruditzen zaiola esan du Mayak, eta ukituko ez dituela bermatu du: “Ondo iruditzen zaizkigun gauza mordoa dago. Txantreako parkea, adibidez. Motel doala kritikatu dugu, hori bai, ez baitugu zulatzailerik ikusi oraindik, baina aurreko gobernuak esan bezala egingo dugu”. Beste esparru askotan, aldiz, goitik beherako aldaketak aurreikusi ditu alkateak. Hauteskunde kanpainan euskara etengabe jarri zuen eztabaidaren erdigunean, baina larritzekorik ez dagoela esan du: “Euskaraz hitz egin nahi duenak orain arte egin den bezala egin ahal izango du. Hemen euskaraz dakitenak ez dakitenak baino askoz gutxiago dira, eta euskarak ezin du administrazioko plaza bat lortzeko aldeko gaitasuna izan”.
"Euskararen alorrean guk normaltasuna nahi dugu: nahi duenak egin dezala eta egin nahi duenak ez dezala egin"
Arazoa baina, horretan dago, “orain arte egin duen bezala”, agian, ez baita normaltasunezko egoera izan eta. Nafarroako administrazioan beti egon dira arazo handiak euskaraz jarduteko, eta euskaraz ez dakien funtzionarioen kopurua handitzeak egoera okertu dezake: “Guk normaltasuna nahi dugu, nahi duenak egin dezala eta egin nahi ez duenak, ez dezala egin. Beste hizkuntzak sustatu nahi ditugu”.
Alderdiekiko jarreren eboluzioa
Azken urteetan PSNrekin duen erlazioa asko aldatu dela esan du Mayak, 2011tik hona gauzak asko aldatu direla azpimarratuz: “Alkatea izan nintzen aurreko aldian PSNrekin bestelako erlazioa genuen, jariakortasun handiagokoa; orain, bada, egoera ezberdina da eta ez da itun bat eskatzeko ordua. Pertsona batek (Maite Esporrin) EH Bilduren laguntzaz alkatea izan nahi duela adierazten duenean, argi uzten du ez duela Enrique Maya alkate izaterik nahi”.
EH Bildurekin, berriz, gauzak aldatu direla onartu du, baina lerro gorriak oraindik hor daudela esan du: “Pausoak eman dira, onartzen dut, baina ETA gaitzestea eta biktimen aitortza egitea falta da. EH Bilduk eman behar dituen aldaketak ematen baditu, haiekiko dugun betoa kenduko dugu; hala ere, uste dut ditudan 60 urterekin nik ez dudala hori ikusiko”.
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.
Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.
Iruñean, Sanferminetarako, udal estrategia bat sortu da eraso sexisten aurkako protokolo saretua aurrera eramateko. Protokoloak, sentsibilizazio eta prebentzio neurrietan, eta ekintza plan batean oinarrituta dago, zeina, interbentzioa, laguntza eta erantzun protokoloa... [+]
2022ko uztailaren 14an jazotakoaren harira Peñako bazkide guztien datuak exijitu dizkio Sanduzelaiko zuzendaritzari, gertakarietan parte hartu zuen peñakidea dagoeneko identifikatuta zuten arren. Milioi euroko isuna jartzeko mehatxua jaso zuten Sanduzelai... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German Rodrigez haren omenezko oroitarriaren alboan. 13:00etan izanen da: aurreskua lehenbizi, Mikel Lasarteren bertsoak gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta... [+]
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Angel Blanco da kartelaren egilea eta bigarrenez irabazi du saria, 2009an ere jaiak iragarri zituen. 635 kartelen artean 10 hautatu ditu epaimahaiak eta 10.018 boto jaso dira irabazlea erabakitzeko.
Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.
Uztailaren 6tik 10era bitarte 11.261 dei erantzun dituzte SOS Nafarroaren 112 zenbakian. Besteak beste, entzierroaren osasun azpiegitura koordinatzen da zerbitzuaren egoitzatik.