Ez dugu gure seme-alaben itxialdi berririk onartuko


2020ko azaroaren 09an - 17:31

“Agian larrialdi egoera bat beharrezkoa izan daiteke desobedientzia zibilari tokia aurkitzeko, ez soilik gure hizkuntza politikoan, baizik eta gure sistema politikoan ere. Larrialdi egoera bat egiazki hurbil dago herrialde bateko erakundeek modu egokian funtzionatzeari uzten diotenean eta autoritateak bere boterea galtzen duenean” –Hanna Arendt, Desobedientzia zibila (1971)–

 

Joan den martxoaren 14an Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuen, gurasoei haurrak 24 orduz etxean giltzaperatzeko aginduz. 14 urtetik beherakoentzako itxialdia sei astez luzatu zen. Umeek etxean geratu behar zuten agintariek oinarrizkoak ez diren milaka langile beraien lanpostuetan mantentzen zituzten bitartean. Guzti hori, haurrak koronabirusaren “transmisio bektore” handiak zirela baieztatzen zuten suposizio eta zurrumurruen artean. Azkenik kalera irten ahal izan zutenean, ezin izan genuen familian irten. Haurrentzako parkeak itxita zeuden; parkimetroak martxan.

Italiarra izan ezik, Europan ez zen egon haurrei hain neurri gogorrak ezarri zizkien gobernurik. Adibidez, Frantziako Estatuak herritar orori ordubetez irteteko aukera eman zion, baita okerren zeuden eskualdeetan ere, Paris eta Grand Est kasu (bigarren itxialdi bati begira ere bermatu egin du aukera hau).

"Gobernu zentral eta autonomikoek, udalekin eta mugimendu sozialekin batera (entzun eta isil, baiezko borobil), pertsona, familia eta elkarbizitza unitate ororen egunero kalera irteteko aukera bermatu behar dute. Bestela, kontzientzia-objekzio, intsumisio eta, agian, desobedientzia zibilaren garaietan sartuko gara berriz ere"

Martxoaren 24an argitaratutako artikulu batean, Gizarte Arloko Presidenteordetzako “bozeramaile” batek ondorengoa baieztatu zuen: “Esaterako, 4 urtetik beherako umeak gurasoetako batekin irtetea baimenduko bagenu, bi milioi pertsona leudeke kalean eta honek onartezina deritzogun arrisku egoera berri bat suposatuko luke” (El País, 2020-03-24). Hilabete batzuk geroago, Sebastian Walshek, osasun publikoan aditua den Cambridge Unibertsitateko ikerlariak, “arriskuen” kudeaketa hau herrialde bakoitzak nola “xahutu” erabaki behar duen “interakzio sozialen aurrekontu bat” bezala deskribatu zuen. Adibidez, “zati bat umeak eskolara bueltatzeko erabiltzen badugu, ezin izango dugu rock kontzertuetarako baliatu” (elDiario.es, 2020-06-06). Ematen du estatuko osasun sistemak urte luzez pairatutako pribatizazio eta murrizketek, gobernuaren erantzun berantiarrarekin batera, oso aurrekontu murritza utzi zutela. Horrela, oinarrizkoak ez diren langileak euren lanpostuetan mantentzeko eta hamar egunez ere gelditu ezin den sistema ekonomikoari eragindako kalteak minimizatzeko, haurren paseoetan ere aurreztu behar izan zen.

Espainiar erako konfinamendu hau, neurri baten behintzat, bi aldagai errazekin azal daiteke. 2017ko datuen arabera, Espainiak 297 ospitale ohe zeuzkan 100.000 biztanleko, titulartasun pribatuko oheak ere kontutan hartuz. 2008an kopuru hori 320koa zen, eta 2000 urtean 365ekoa. OMEk 800 eta 1000 ohe bitartean edukitzea gomendatzen du, kopuru hori Alemaniak soilik betetzen duelarik, 800ekin, Europako batezbestekoa 504an dagoen bitartean (El Salto, 2020-03-14). Hala ere, Eurostat-en 2017ko datuen arabera, Espainiako Estatuan 360 polizia daude 100.000 biztanleko, Europako batezbestekoa 326koa den bitartean; Alemaniak 299 ditu (Arainfo, 2020-03-27).  

Gauzak horrela, nahiz eta haurren osteratxoetan aurreztu eta konfinamendua terrore informatiboz eta milaka isunekin ondu izan, martxoaren 30ean, erkidego asko kolapsotik gertu izanda, gobernuak oinarrizkoak ez diren jarduerak bertan behera utzi zituen apirilaren 9ra arte.

Haatik, dekretuaren edukia ezagutu bezain laster, kapitalismo industrialarekiko estatuaren sumisioaren defendatzaile sutsuak diren EAJ-k eta Eusko Jaurlaritzak, agintearen aurka irauli eta presioa egin zuten langileak beraien lanpostuetan mantentzeko zirrikitua aurkitu arte. Horrela, gure seme-alabak etxean gelditzera behartuta zeuden bitartean, Q gure bizilaguna egunero joan zen lanera, armak fabrikatu eta esportatzera dedikatzen den enpresa batera (epidemian zehar Yemen bonbardatzeari utzi ez dion Saudi Arabia euren ohiko bezeroetako bat da).

Alarma egoera altxatu ondoren, ekainean gobernu zentralak erkidego autonomoei transferitu zien epidemiaren kudeaketa. Azken hauen gehiengoak, maskara kalean uneoro erabiltzea bezalako neurri arbitrarioak elkarri kutsatzeaz gain, osasungintza eta batez ere lehen mailako arreta indartzerakoan (Pedro Sánchez-en kabinetearen isiltasun agian konplize edo agian interesatuarekin), zuhurkeriatan ibili ziren, eta gizartea jo zuten erruduntzat. Azken finean, herritarrak erruduntzat jotzen badituzu ez dizkiozu gizarteari kontuak zertan eman behar.

Udazkenean sartuta, ospitaletako okupazioaren gorakadaren aurrean, urriaren 25ean gobernuak alarma egoera berri bat ezarri zuen, oraingo honetan atribuzio batzuk autonomia gobernuen eskuetan utziz. Asteazkenean, 28an, El Correo-ren azaleko titularrak ondorengoa zioen: “Eusko Jaurlaritzak berriz etxe konfinamenduak aginduko ditu hartu berri diren neurriek huts egiten badute”. Hurrengo egunean, Larrialdietako Koordinatzaile den Fernando Simónek hau baieztatu zuen: “Gero eta neurri gutxiago dauzkagu hartzeko konfinamenduaren aurretik”. Ez batak ez besteak ez dute argitzen zein konfinamendu mota edo graduri buruz ari diren.

Neurriak neurri, gogoratu beharra dago soberan frogatua dagoela koronobirusak umeengan duen eragin eskasa, baita erabat baztertuta dagoela «transmisio bektore» arriskutsuak direla ere. Gainera, jakina da kalean kutsatzearen arriskua baxua dela. Horregatik, haurrak berriz etxean erabat giltzapetzeak ez duela inolako justifikaziorik deritzogu. Gobernu zentral eta autonomikoek, udalekin eta mugimendu sozialekin batera (entzun eta isil, baiezko borobil), pertsona, familia eta elkarbizitza unitate ororen egunero kalera irteteko aukera bermatu behar dute. Bestela, kontzientzia-objekzio, intsumisio eta, agian, desobedientzia zibilaren garaietan sartuko gara berriz ere.

Kalean ikusiko dugu elkar.

(https://haurrenitxialdirikez.wordpress.com webgunean testu honi atxikimendua agertzeko aukera eskaintzen dugu, baita jada emandako sinadurak ikustekoa ere)

*Idatzi hau sinatzen dute Maider Lópezek, Ander Berrojalbizek, eta beste 99 lagunek

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


Iruzurra aitzakia

Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Cira Crespo
Sorginen lurra

Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]


Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Eguneraketa berriak daude