Bi asteburu jarraian Donibanen bi eraso sexista izan ditugu. Lehenengo eta behin, indarrez eta elkartasunez betetako besarkada handia bidali nahi diegu gure auzoan erasoak jasan dituzten bi neskei. Zuekin gaude!
Gure plazetan intentsitate altuko bi kasu gertatzeak bereziki nahastu eta aktibatu gaitu. Donibane, zahartua dagoen eta aldi berean gau giro handia duen auzoa da. Bertan Iruñeko dantzaleku eta jai giroko pub eta taberna asko dago. Honen ondorioz, urte osoan astebururo jai eremu bilakatzen da, honek suposatzen duenarekin. Joan den udan herri eta auzoetako jaietan gertatutako eraso matxistak gogoratu besterik ez dugu. Festa giroan “denak balio duela” pentsatzeak eta alkohola edo drogak, jendarte honek transmititzen eta errepikatzen dituen balore eta jarrera matxistak agerian uzten dituzten desinhibitzaileak besterik ez dira.
Eraso hauek icebergaren tontorra baino ez dira, begi-bistan dagoen indarkeria. Baina uraren azpian eraso hauek eman daitezen eusten eta ahalbidetzen duen sistema ikusezina dago. Indarkeria zuzena kudeatzeko egungo testuinguruan ezinbestekoak diren laguntza neurriez eta baliabide judizialez gain arazoaren muinera jo behar dugu. Hau ez da konponduko erasotzaileak kartzelan sartuz, arazoa soziokulturala delako eta gakoa hezkuntzan dagoelako. Izan ere, jendartearen erdiak beldurrean, segurtasun ezan eta defentsa-gabezian oinarritutako heziketa jaso dugu, beste erdiak protagonistak izateko eta indarkeriaren eta boterearen monopolioa izateko heziketa jaso duen bitartean.
Eta gu nazkatuta gaude! Nazkatuta ezin garelako nahi dugun orduan kalean ibili. Nazkatuta zerbait gertatuko zaigun beldur garelako eta gainera horregatik gaizki sentitzen garelako. Nazkatuta gustura zauden ala ez kontuan hartzen ez duten lerdetsu nazkagarrien txapak jasan behar izateaz, gure gorputzak beren gogoa betetzeko eta epaiak jasotzeko ikusgai egonen balira bezala. Nazkatuta baimenik gabeko ukitzeez eta errespetu faltez. Nazkatuta gure ezezkoek baliogabetasunaz eta zure desioa nirea baino garrantzitsuagoa izateaz. Nazkatuta bortxatuak eta erailak izateaz eta gainera gure jokaera delako zalantzan jartzen dena, Nagore Laffageren kasuan bezala.
Indarkeria matxista emakumeok bigarren mailako herritarrak izateari uzten diogunean eta jendartean berdintasunean parte hartzen hasten garenean desagertuko da. Pobreziak emakume izena izateari uzten dionean desagertuko da, gure lanpostuak gutxietsiak ez direnean eta langabeziako zerrendetako lehenengo postuetan egoteari uzten diotenean desagertuko da. Zaintza eta etxeko lanetan emakumeok eta gizonak benetako erantzukidetasuna izatea lortzen dugun unean desagertuko da. Zaintza lan hauek guztiak erdigunean jartzen ditugunean, ekoizpena, independentzia eta lehiakortasuna baino gehiago baloratzen direnean eta interdependienteak garela onartzen dugunean desagertuko da. Gure irudia kontsumo objektu bezala erabiltzeari uzten diotenean, desiraren adierazpen guztiak onartzean eta gure identitateei eta gorputzei buruz askatasunean erabakitzeko aukera izatean desagertuko da.
Honengatik guztiarengatik, jendarte osoaren erantzukizuna da indarkeria matxistekin bukatzea. Auzoak eraso hauei eman dien erantzuna txalotu nahi dugu. San Juan Xar auzo lokalak auzoko beste eragile, elkarte, hezkuntza komunitate, peña, koadrila, dendari eta bizilagunekin batera eman duten erantzun sozialarengatik. Duela gutxi arte indarkeria matxistari erantzuna emateko feministok baino ez ginen mobilizatzen. Auzoek oro har egun batetik bestera mobilizatu, kartela egin eta deialdia egiteko gaitasuna zuten baina ez zen inoiz kasu hauengatik izaten. Aurrerapauso hau mugimendu feministak hamarkadetan jendartea kontzientziatzeko eta arazoaren jatorria agerian uzteko egindako borrokaren fruitua eta emaitza dela uste dugu. Herri honetan beste indarkeria mota batzuei eman zaien lehentasuna emateko garaia da.
Erantzun sozial anitza emateko auzo osoa mobilizatzea beste urrats bat da, baina indarkeria honekin bukatu nahi badugu, konpromisoak egunerokoa eta konstantea behar du izan. Bien bitartean, guk edozein indarkeria matxistaren aurrean geure burua defendatzen jarraituko dugu ahobero, zoro edo feminazi esaten badigute ere. Gure gorputzak, autoestimua eta bizitzak jokoan baitaude. Formazioa jasotzen, tresnak partekatzen, mugak jartzen ikasten, geure buruak errespetatzen eta errespetarazten jarraituko dugu. Ahalduntzen eta boteretzen, gure gaitasunak baloratzen eta autodefentsa feminista praktikan jartzen jarraituko dugu. Eta hau guztia elkarrekin era kolektiboan egiten segituko dugu. Emakume bat erasotzen badute guztiak erasotzen gaituztelako, aliaturik gabe hainbeste indarkeria jasatea eta bizirik irautea ezinezkoa delako eta elkarrekin indartsuagoak garelako.
Larunbatean 18:00etan Golemetatik aterako den manifestazioan elkar ikusiko dugu. Gora borroka feminista!
Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]
Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.