Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek euskal industriaren lehiakortasuna bultzatzeko errezeta magikoa aurkeztu zuen. Gizarte honen oparotasuna arma eta nuklearren gainean sustengatzea.
Arin atera zen Mikel Jauregi, Industria sailburua, adimen goren horien ideiak txalokatzera. Elkarretaratze horretara hurbildu zirenentzat, Euskadi, “autonomia estrategikoa” landu behar duen Europar Batasunaren giltzarri izango litzateke urtean 5.000 milioi euro segurtasun industria eta nuklearretan inbertituko balitu. Parerik gabeko ideia, Gaza, Yemen zein Ukrainako sarraskietan hildako guztiak albo batera uzten badira edota 2007an Eusko Legebiltzarrak onartutako Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutuna gutxiesten bada.
Hurrengo lerroetan Zedarriak aurkeztutako proposamen higuingarriari begirada bat eman eta plazaratu daitezkeen hainbat galderari erantzungo diegu. Nortzuk dira Zedarriak osatzen duten adimen enpresarialak? Zeintzuk dira euren negozioak? Zergatik EAJ eta PSEk osaturiko gobernuek ez dute errespetatzen 2007ko abenduaren 28ko 14/2007 legea?
Jada badira sei, Zedarriak presio taldeak aurkeztutako txostenak. Iskanbila sortu zuen lehen txosten hartatik, euskal ekonomiaren gainbehera salatu eta momentuko Urkulluren gobernuak irain bezala hartu zuenetik, talde elitistaren eta Lakuaren arteko harremana jarioa izatera igaro da. Irainduak sentitzetik txalotzera pasa dira txosten honen aurkezpenera gerturatutako lehendakari ohia, egungo gobernuko sailbururen bat eta hiletaz jantzitako enpresari sorta.
Trumpen bigarren legealdiak ekarriko dituen aukeren aurrean jada lanean dira euskal familia armeroak, potentzia estatubatuarraren doktrina errealista berriak eman ditzakeen etekinen zain
Hileta-zerbitzuak ez ziren soilik mugatu dress code-ra Deustuko Unibertsitateko liburutegian ospatutako ekitaldi honetan. Zedarriak proposatutako eredu ekonomiko oparoa hilketaren negozioa sustatzearena izan zen. Aurkeztutako txostenaren arabera 5.000 milioi euroko inbertsioa behar da urtero 2025. eta 2030. urteen artean EAEko industria eta ikerketa sektoreetan. Diru horren jatorria publiko-pribatua izango litzateke, honen %20 publikoa izanik. Zedarriaken zuzendaria den Guillermo Dorronsorok ahoz esan bezala; defentsa industria eta energia nuklearra aukera paregabeak dira Euskadi puntako industriagune bihurtzeko. Dorronsorok, potentzien arteko talkak armagintza industrian inbertsioak errentagarri egingo dituela helarazi zuen.
“Gizarte zibil” bezala definitzen den talde anarko-liberal honek herritarronak diren Aurrekontu Orokorretatik urtean 1.000 milioi euro industria militarrean inbertitu nahi ditu. Aurrekontu Orokorretan beste partida batzuekin alderatuta, 2024an Etxebizitza eta Hiri Agenda sailean 424,4 milioi erabili ziren, eta, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailean, 563. Mikel Jauregi industria sailburuak irribarretsu laudatu duen neurriak suposatzen du bertako ongizate sistema ahultzea eta gure mugetatik haratago sufrimendua esportatzea.
Nork osatzen dute Mikel Jauregik eta beste euskal erakundeen ordezkariek sumisioz txaloturiko enpresakide aparten elkartea? Zedarriak zenbait jatorritako hamabost kideren foro batez osaturik dago. Dorronsororen hitzak kontu, ez da harritzekoa hauetariko batzuek defentsa industrian interesak izatea. Orokorrean enpresari hauen aipatze soilak edozein langileren eskubide laboralak dardarka jarriko lituzke. Lobby honen izaera bera hori da eta, langileriaren esplotazioaren bitartez euren pribilegioak areagotzea. Betiko interesdunak euren betiko interesak defendatzen, oraingoan modernitatez bernizaturiko irudi berriarekin. Azeriak isatsa luze.
Euren web-orrian begirada arin bat botata honako izen hauek ager daitezke: Ignacio Martín San Vicente, gudaren negozioan dauden Indra, Repsol, Acerinox edo Gamesan kontseilari izandakoa; Iñaki López Gandásegi, Aernova Aerospacen presidente eta Gamesan aholkulari, edota Javier Ormazabal Echevarría guda elektronikoan adituak diren Velatia taldearen presidentea. Baina badago horien guztien gainetik azaltzen den izen bat, Zapateroren gobernuan Zientzia eta Berrikuntza ministro eta Satlantis puntako enpresa militarraren fundatzailea izandako Cristina Garmendia Mendizabal. Aurrerago jarraituko dugu Satlantis enpresaren aurkezpenarekin. Lehenik, lotsaren zerrenda hau amaitzeko azkeneko bi izen falta dira, Save The Children-eko presidentea eta ohorezko patroia ere baitaude, Pilar Kaltzada eta Maite de Aranzabal. Ankerkeriaren negozio hipokrita honetan denek dute bere zatia.
Talde makabro honek proposatutako partaidetza publiko-pribatua ekiditeko 2007ko Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutuna onartu zen Eusko Legebiltzarrean. 45.000 lagunek sinatutako legegintzako herri-ekimenaren bitartez izapidetu zen lege hori. Herri txirotuekiko laguntzak ezarri ziren, migratzaileen eskubide batzuk aitortu, eta defentsa industriari laguntza publikoak ematea debekatu zen. Lege horren 3.3. artikuluan honako hau adierazten da: “Enpresak lagundu eta sustatzeko politikan, Eusko Jaurlaritza ez da inolaz ere elkarlanean arituko armen ekoizpen, merkaturaketa eta finantzaketan ari diren pertsona fisiko edo juridikoekin”.
Zoritxarrez, denetariko trikimailuz baliatuta, Eusko Jaurlaritzak ez du inoiz bete izan lege hau. Egun, inolako lotsarik gabe ematen dizkiete dirulaguntzak industria militarrean ari diren enpresei. Eta hona lehen aipatutako Satlantis eta Cristina Garmendia. Satlantis euskal defentsa sektoreko puntako enpresa da. 2014an sortu zen, Garmendia Ministeriotik atera eta hilabete gutxira. Hasierako kapitalizazioa parte-hartze publiko-pribatuari esker lortu zuten, inbertsore publikoen artean Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Orza. Orza, Elkarkidetza eta Geroa pentsio funts publikoen inbertsio-zorroa da. Satlantis honetan, Everis enpresa integratu zen, gerora NTT Data deitu dena. Enpresa horrek Israeli eta Saudi Arabiari armak saldu izana frogatua dago. Bigarren horri 2017an egindako mortero salmentak NBEren eta Europako Parlamentuak armen salmentaren kontrako ebazpenak gutxietsiz egin ziren.
Hori ez da izan 14/2007 legea urratu den aldi bakarra. 2022an Eusko Jaurlaritzak ITP Aero enpresaren %6 erosi zuen Urkullu jaunaren gobernupean. Enpresa horrek guda hegazkin eta helikopteroen motorrak ekoizten ditu Zamudioko Parke Teknologikoan. Erosketa hori Finantzen Euskal Institutuak kudeatutako Finkatuz funtsaren bitartez bideratu zen, euskal industria babestearen argudiopean.
Zedarriakek proposatutako azken neurriak EAJ eta PSEk irekitako bideaz profitatu nahi dira. Hauentzat ez dago legerik, etikarik edo moralik etekin enpresarialen pilaketa oztopatuko duenik.
Zedarriaken proposamen hauek ez dira berriak. Mendebaldeko herrialdeetatik kapitalak hauspotutako eskuin muturreko ahaideak urteak darabilte horrelakoak proposatzen. Militarismoa, genozidioa, kolonialismoa eta hainbeste ankerkeria normalizatu egin dira. Euskal enpresariek arruntzat ikusten dute gudaz negozio egitea eta sufrimenduaz etekina ateratzea. Ez zaie itxura ardura, dirua soilik. Marko guztiei buelta emanda garapena armak saltzea bihurtu da, eta, jasangarritasuna energia nuklearrean datza. Trumpen bigarren legealdiak ekarriko dituen aukeren aurrean jada lanean dira euskal familia armeroak, potentzia estatubatuarraren doktrina errealista berriak eman ditzakeen etekinen zain.
Alternatiba eta EH Bilduko militanteok korronte militarista hauek aurrez-aurre salatu behar ditugu, ez dugu onartuko hiritarron dirua defentsa industrian inbertitzea. Ez dugu izan nahi Gazan, Yemenen, Ukrainan, Armenian, Sudanen, Sirian, Libian, Kongon eta munduko beste hainbeste lekuetan egiten diren sarraskien parte. Ez ditugu sustengatu nahi Euskal Herrian ekoiztutako armek sustengatzen dituzten diktadura eta apartheid-ak, Marokon, Saudi Arabian, Israelen, Arabiar Emirerri Batuetan, Qatarren… Ez dugu konplize izan nahi. Mundu baketsuaren eraikuntza gure eguneroko ekintzetatik abiatzen da, oraingoan bakearen bidea oztopatzen Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzaren arteko ententea kokatu da, eta geuk salatu behar dugu.
Ander Gumuzio, Itxaso Zaldibar, Javier Zulaika, Alternatibako Mahai Internazionalista
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]
Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]