Hertzainak-en kontzertua hastear. Emozioa, zirrara. Aspaldiko partez, gorputza sentimenduz josirik: gaztaroko hainbat bizipen eta parrandetan ezinbesteko ekarpena egin zuen talde baten emanaldia. Sentsazio polita, eta, bazterretan ileurdin eta burusoilak nabarmen nagusitu arren, gazte sentitzen naiz, kulturaz eta parrandaz gozatuz, libre.
Gure belaunaldiko gazte asko euskal kulturan musikaren bidez hasi ginen murgiltzen, euskal kanta zaharrak kalean eta tabernetan entzunez eta abestuz. Jakina da kultura ez dela soilik eskolako kontua; liburuen kontua; zinemetako kontua. Karriketako kultura ere gure kulturaren parte da, “zabal bidea eta airea, gure hizkuntzak har dezan arnas…”. Aspaldi esana da “kantatzen duen herria inoiz ez dela hilko”. Egun ere, aldarri horrekin diharduenik bada.
“Jo ta ke irabazi” arte kantatzen zuen belaunaldikoa izanik, euskal rocka kaleko iturritik egunero edan zuten haietakoa naiz. “Ikusi eta ikasi” egiten genuen, “ondo entzun, eta hobeto heldu”. “Euskaraz eta kitto, zertarako da gehio!” aldarrikatzen genuen, edota Iñaki ikustean konturatzen ginen “ze urrun dagon Kamerun”. “Kriston martxa zegon sasoi ilun hoietan”. Parrandan, “sarri-sarri, bafleetatik kriston martxa dabil!” abesten genuen, eta amaitzean, berriz zoriontsu izango ginela, “edozein herriko jaixetan…”.
“Nola aldatzen diren gauzak, kamarada”. Zoritxarrez, egun, “ezer ez da berdin”.
Zoritxarrez, egungo gazte gehienek, musika- eta kultura-gosea kamusteko nahiago dituzte eduki arrotzak. Gauean irten eta tabernetan entzuten denaz jabetzea besterik ez dago
Zoritxarrez, egungo gazte gehienek, musika- eta kultura-gosea kamusteko nahiago dituzte eduki arrotzak. Gauean irten eta tabernetan entzuten denaz jabetzea besterik ez dago. Globalizazioak eta teknologia berriek gure hizkuntzan, eta, oro har, gizartean izan duen eragina jada nabarmena delakoan nago.
Internetek bizia aldatuko zigula esaten zigutenean ez genuen aurreikusten nola izan zitekeen. Horratx, konturatu orduko, gure bizian sartu zaigu: gure eguneroko bizimoduan, gure seme-alaben hezkuntzan, gure kaleetan, gure kulturan. “Hauxe duk hauxe, gure destinu petrala”. Agian ez diogu eman zor zaion garrantzia: baliteke tresna modu horiekin ditugun zenbait joera eta ohiturek hausnarketa bat merezi izatea, baliteke tabernetan entzun dezakeguna geure esku egotea. Agian. Askotan pentsatu ohi dut gailuetan nagusitzen diren produktu eta sortzaileen gero eta mendekoagoak garela. Zer iritzi izango ote du Gerard Piqué futbolari ohiak gai horri buruz? Ni sinetsirik egon izan naiz betidanik guk txoria genuela maite.
Kontzertutik irtetean, erraietatik irten zitzaidan honako galdera hau bota nion nire bizikide eta bikotekideari: “Zer kontzertu eta talde ikusiko ote dituzte oraingo gazteek urte batzuk barru, gaztetako garaiak gogoratzeko?”. Agian arrazoi izango zuten “inun baino alaiagoa” izan arren, Euskadin rock-an-rollak ez duela inoiz dirurik emanen esaten zutenek. “Azken finean”, “amets prefabrikatuetan” bizi garen “izaki hutsak gara”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]