Ez diezaiegun, beraz, plazer hori eskaini

  • “España Existe” goiburuaren eskutik, eskuin muturreko VOX alderdiak EuskalHerriko hainbat hiriburutan izan du presentzia azkenengo egun hauetan. Horren harira hainbat eta hainbat izan dira erantzun gisa kalera atera eta beraien aldarriak edota desadostasunak kaleratu dituztenak.

     


2020ko urtarrilaren 14an - 11:38

Ez da erraza horrelako egoera baten aurrean erantzun zuzena topatzea, edo, hobeto esanda, zuzentasunetik hurbilen dagoen erantzuna topatzea. Baina badago, bai, euskalerritar guztiok batzen gaituen zerbait: ekintza horien aurrean erantzun koherente eta estrategiko baten beharra.

Behar horrek, askotan, berotasunez pentsatutako ekintzetara eta nahi gabeko ezjakintasunera bideratzen gaitu, azken batean, mina eta amorrua nahasten dituztelako gure zauri hain zabalduetan.

VOX-ek sare sozialetan izan duen ahotsa gehiegizkoa izan dela pentsatzeaz gain, kaleetan eman den erantzuna ez da
zuzenena izan

Horren harira, nire uste apalean, sare sozialetan izan duen ahotsa gehiegizkoa izan dela pentsatzeaz gain, kaleetan eman den erantzuna ez dela zuzenena izan pentsatzen dut. Guk geuk ematen diegulako publizitatea nahi ez dugunei, eta guk geuk kentzen diegulako benetan behar dutenei.

Garai berriak heldu direlako Euskal Herrira, arazoak lehen ikusten genituen begi berdinekin ikusten jarraitzen ditugulako, baina bereiziki, lehen ikusten ez genituen leiho desberdin batzuetatik ikusteko gai bihurtu garelako. Honekin esan nahi dudana da azken egunotan gertatu diren ekintzen aurrean balitekeela posible leiho berri batetik begiratzea, begiradaz aldatu gabe.

Balitekeelako irudi horiek inondik ez zabaltzean eta kaleetan erantzunik ez ematean, momentu horretan jakingo dutela ez direla ongi etorriak. Kontrakoa eginez, publizitatea emateaz gain, existentzia ziurtatzen diegulako. Min egiten digutela, eta bide batez, hor daudela esaten diegulako, hau da, indar gehienarekin nahi eta eskatzen dituzten gauzak ematen dizkiegulako. Alienatu egiten gaituzte, berenganatu. Gure zauria barne barnetik erakustera eramaten gaituzte; horren beharrik ez dagoenean.

Guk geuk aberasten dizkiegu diskurtsoa eta irudia, eta azkenean, gurea da kutsatzen dena. Hori nahi dute. Mina. Amorrua. Ez diezaiegun, beraz, plazer hori eskaini.

 

Unibertsitateko ikaslea eta Multikirola irakaslea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude