Koronabirusa dela bide, aurten, Bartzelonan urtero legez egiten den Moblie World Congress-a, bertan behera utziko dute, izugarrizko galerak utziz. Hori da albiste orotan erakusten dena: 500 milioiko galerarik izango dutela hirian.
Nola izan daiteke ingresatu ez den zerbait galeratzat edukitzea? Teleberri guztiek iragartzen ari dira bertan behera uzte horrek, apokalipsi antzeko bat ekarriko diola Bartzelonari, eta tratamendu bera ematen diote aurreko hilean Ebroko Deltan gertatutakoarekin, adibidez.
“Galdu” hitza oso inportantea da nire ustez. Erabiltzen da, hasiera batean, orain edukitzen ez den zerbait edukitzen denean. Baina galera guztiak ez dira berdinak. Ez da gauza bera egunero lanera joateko erabiltzen duzun Ibiza galtzea uholde batean, edo gama goreneko hiru auto badituzu, eta bera gertatzea batekin. Jar gaitezen Delta ureztatu zenean, dena galdu zuen nekazari baten azalean une batez.
Lexikoa oso garrantzitsua da. Gauza bat edo beste bat pentsatzera eramaten gaituelako. Kongresua egiten ez bada, galerak gureak izango direla pentsatzera eramaten gaituzte, horrela, haien azpijoko guztiak guk onartzea lortzen dute
Kongresuagatik hainbeste euro milioi irabaziko zuten hotelek, luxuzko jatetxeek, eta multinazionalek, oraindik ez dute ezer irabazi. Aurten, gertaera honekin, ez dute ezta euro bat sartu oraindik, baina estimazio batzuk egin dituzte, eta estimazio horien arabera, diru mordoa bilduko zuten.
Horrela badabil kapitalismo berri hau, eta hala sumatzen dugu bankuen, burtsen eta estatuen joeran. Gehienok, zerbait galtzeko, lehenago irabazi behar izan dugu, baina gure gainetik daudenek, mundu bat eratu dute non ezer eduki barik, galdu, irabazi edo sortu dezaketen mozkinik. Gehienok izaten ez dugun botere bat sortu dute, eta aldi berean, haien aurreiritziak betetzen ez diren heinean, konparatzen eta maila berean jartzen gaituzte. Eta horrekin jokatzen dute.
Lexikoa oso garrantzitsua da. Gauza bat edo beste bat pentsatzera eramaten gaituelako. Eta kasu honetan, Kongresua egiten ez bada, galerak gureak izango direla pentsatzera eramaten gaituzte, horrela, haien azpijoko guztiak guk onartzea lortzen dute. Guk, zerbitzariok, kale garbitzaileok, dendari, erizain edo lantegiko langileok, han irabaziko ziren milioi askoko negozio guzti horietatik, ez genukeen ezta euro bat jasoko, eta hortaz, ez dugu ezta euro bat galduko. Guk, seguru ezetz!
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.