“Ez dago parekatzerik ETA eta Francoren diktadura”

  • Elkarrizketa: Sustrai Colina

    Irentsi duzu Legebiltzarreko lehendakaritzarako zure partez Arantza Quiroga izendatu izana?

    Aukera aniztasuna sanoa izateaz gain, arraroa litzateke maila horretako postu baterako izen bakarra egotea mahai gainean.


2012ko apirilaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Laura Garrido (Alex Larretxi)

Zure alderdiak euskarari zegokiona eman balio zurea zatekeen postua.

Euskara garrantzitsua da PPrentzat. Ez dugu ahaztu behar, ordea, erkidego elebidun batean gaudela eta bakoitzaren askatasuna errespetatu behar dela. Bai gaztelania bai euskara hizkuntza ofizialak dira.

Barkatu, askatasuna bi hizkuntzak jakin eta bakarra hitz egiteko hautua da, ez bakarra jakin eta huraxe erabiltzea.

Euskarak batzen gaituena izan behar du. Horretarako, euskaraz hitz egiteko eskubidea bermatu behar da, baina horrek ez du esan nahi funtzionario guztiek euskaldunak behar dutenik. Gainera, ez da soilik PPren kontua. EAJn ere badaude euskaraz ez dakitenak: Anasagasti, Xabier Aguirre...

Baina horiek ez dira sekula Lizartzako zinegotzi izan, zu bai.

Egoera berezia izan arren legearen barruan gobernatu genuen, lizartzarren ongizatea helburu. Ez gaitezen engaina, Euskadiko edozein herritan PPko zerrenda bat aurkeztu ahal dugunean lortuko dugu elkarbizitza sanoa.

Legeari eta euskal gizartearen nahiari hainbeste erreparatzen diozunez, hamar euskal herritarretatik zazpi presoen hurbiltzearen alde dagoela dio Eustatek.

PPk ez du zalantzan jartzen birgizarteratze politika legearen barruan dagoenik, baina denok dakigu horretarako presoek baldintza batzuk bete behar dituztela. Orain ere ETA da presoak kontrolatuz politika horiek aplikatzeko zailtasunak jartzen dituena.

Kondenak gora eta kondenak behera, zuek noiz kondenatu duzue oraintsu arte zuen ohorezko presidente Manuel Fragak zerikusi zuzena izan zuen frankismoa?

Alderdi Popularrak ez du arazorik Francoren diktadura kondenatzeko. Ez zaizkit erregimen totalitarioak gustatzen. Horrexegatik ez zait gustatzen ETAk proiektu totalitario bat armen bidez inposatu nahi izatea. Ez dago parekatzerik ETA eta Francoren diktadura.

Laura, Madril zure zain dago!

Ez pentsa halakorik daukadanik buruan. Momentua bizi dut eta euskal politikagintzak bizi nau. Nire ibilbidea hemen egitea gustatuko litzaidake.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arantza Quiroga
2015-10-15 | ARGIA
Alfonso Alonso izango da PPko EAEko buru

Arantza Quirogaren lekua Alfonso Alonso gasteiztarrak beteko du. Quirogak joan den astean aurkeztu zuen mozioa atzera botatzera behartu eta honek dimititu ostean etorri da aldaketa. Alderdiko lurralde presidenteek eta Gasteizko Legebiltzarreko ordezkariek hautatu dute... [+]


Arantza Quirogaren dimisioa: PP barruko liskarren azken ginda

Arantza Quiroga EAEko PPko buruak dimisioa aurkeztu du asteazken goizean. Urriaren 6an Askatasun eta Bizikidetza Lan Taldea sortzeko proposamena eraman zuen Legebiltzarrera, baina egun bat geroago atzera egin zuen, Madrilgo Genova kaleko PPren egoitzatik eta Terrorismoaren... [+]


PPren familiako bost izen Rajoyren buruhausterako

Aste nahasia bizi dute PPn eta asteazkenean baino ez gaude. Alderdia uztea erabaki duten beteranoak, jendaurrean alderdia gogor kritikatzen duten buruzagi ohiak, isiltasun esanguratsuak… Espainiako eskuina kriki-kraka dabil Euskal Herriko eta Kataluniako egoerei nola... [+]


Rajoy-Urkullu bilera azkartu nahi du PPk Bilboko manifestazioaren ondoren

Manifestazioek ez dute espetxe politikarik aldatzen Jorge Fernandez Díaz Espainiako Barne ministroaren esanetan, baina PPn mugimenduak ekartzen dituzte. Asteazkenean Arantza Quiroga EAEko popularren burua eta Mariano Rajoy Espainiako presidentea bildu dira eta erabaki... [+]


2013-05-13 | Jon Torner Zabala
Arantza Quiroga izango da EAEko PPko presidentea

Aurreikuspenak bete egingo dira: Arantza Quiroga irundarrak ordezkatuko du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente karguan. Iñaki Oyarzabal izango du alboan Quirogak.


2013-05-10 | Jon Torner Zabala
Arantza Quiroga, Basagoiti ordezkatzeko hautagai nagusia

Arantza Quiroga ez da Antonio Basagoiti EAEko PPko burua ordezkatzeko hautagai bakarra, baina bai nagusia, Madrilgo eta EAEko PPko kideen artean duen babesagatik, bere jarrera "kontserbadorea" dela medio.


2013-03-13 | Jon Torner Zabala
Gizarte gastuetara 711 milioi euro gutxiago bideratuko ditu Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren 2013. urterako aurrekontu proiektuak %10,8ko murrizketa aurreikusi du: 9.316,7 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino 1.132 milioi euro gutxiago. Gizarte gastuetara 711,5 milioi euro gutxiago bideratuko dira, iaz baino %9,3 gutxiago.


2011-11-10
Erakunde bakoitzak bere aldetik ospatu du Memoriaren Eguna

Adierazpen instituzional bateraturik lortu ez izanaren ondorioa ikusi da gaurko Memoriaren Egunean. Erakunde bakoitzak bere aldetik ospatu du eguna, biktimen inguruan sortu den eztabaidak bultzatuta.


2011-10-27
Indarkeria politikoak eragindako eskubideen urraketen mapa

Argiluz giza eskubideen aldeko elkarteak atzo argitaratu zuen "Indarkeria politikoaren ondorioz izandako bizitzeko eta osotasun fisiko eta psikikorako eskubideen urraketen mapa (osatugabea)" txostena. Bertan hainbat taldek eta segurtasun indarrek egindako eskubide... [+]


Eguneraketa berriak daude