Kataluniako prozesua “bide onetik” doala uste du Otegik, eta “heldutasun eta sendotasun demokratikoaren” adibide garbia direla adierazi du: “Inbidia dudala onartu beharra dut, inbidia oso sanoa”.
Ezker abertzaleko kideak adierazi du Kataluniako herritarrek eta erakunde zibil eta sozialek prozesuan izan duten “erabateko protagonismo aktibo, kontziente eta heldua” eredugarria izan dela. Klase ezberdinen arteko adostasuna lortu izana ere “beharrezko” iruditzen zaio Otegiri: “Estatua eraiki ondoren, hegemonia lortzen duten baloreak izanen dira balantza gehiengo sozialen alde edo elite ekonomikoen alde eramanen dutenak”.
Independentziara bidean Kataluniak Euskal Herriari aurre hartu izanaren arrazoiak “ugariak” dira Otegiren ustez, baina bat bereziki aipagarria dela adierazi du: “Katalunian herritarren gehiengoa, eta ondorioz burgesia txikiaren gehiengoa ere bai, ohartu da plurinaziotasuna edota erabakitzeko eskubidea onartuko duen erreforma aukerarik ez dagoela Espainiako Estatuan. Euskal Herrian oraindik ez gara iritsi gogoeta puntu horretara”.
Espainiako ezker estatistak nazionalismoari interes elitistak egotzi dizkio sarritan. Honen inguruan, ariketa sinplea egitea proposatu du Otegik elkarrizketan: “Idatzi zerrenda bat Euskal Herrian eta Katalunian independentzia babesten dutenena eta beste bat aurka daudenena. Zein aldetan daude oligarkia handiak? Zeinetan IBEXko enpresak? Entitate finantzarioak? CEOE, Confebask edota CEBEK? Apezpiku-batzarra, monarkia edota terratenienteak. Hauek guztiek beti egin dute Espainiaren hautsi-ezinezko batasunaren aldeko apustua”.
La Directa-ko kazetari Jesús Rodríguezek azaldu du 2017ko urriaren 1ean behetik gora egin zuen borborrak 2020ko hauteskunde autonomikoetan goitik ixteko arriskua duela. Erreferenduma deitzeagatik jasotako kartzela zigorren aurrean emango den erantzuna gakoa izango... [+]
Astelehen honetan epaituko dituzte Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta, bere lehendakariorde Joana Ortega eta hezkuntza sailburu Irene Rigau, 2014ko azaroaren 9ko kontsulta antolatzeagatik.
Kataluniako Parlamentuko presidente Carme Forcadellek, desobedientzia eta prebarikazio delituak egotzita Kataluniako Auzitegi Nagusian deklaratuko du gaur. Hainbat hautetsi eta herritarrek babestuta joan da epaitegira.
Pentsatu baino lehenago ekin dio Kataluniako Legebiltzarrak Espainiarekiko deskonexioari. Urratsak dira, sinbolikoak, baina hortik hasten da. Espainiak Brunete juridikoa mobilizatuko du lehenbizi. Hemen prozesuaren unea hobeto ulertzeko zazpi gako.
Independentziarako prozesua “atzeraezina” dela azpimarratu du CUPek, eta prozesuan “eskuzabaltasunez” jokatzeko prest agertu da. Baldintzak jarri dizkio Junts Pel Siri. Argi utzi du alderdiez haratago doala prozesua, eta nork baino, zer, noiz eta... [+]
2004KO ABENDUAREN 30a, Eusko Legebiltzarrak Ibarretxe Plana onartu zuen Batasunaren ezinbesteko hiru botorekin –hiru alde hiru aurka–, honek aurreko aste eta hilabeteetan planaren aurkako jarrera argia erakutsi zuen arren. Ezustekoa tamainakoa izan zen euskal... [+]
The Guardian egunkari britainiarrak Artur Mas Kataluniako jarduneko presidentearen artikulua publikatu du astelehen honetan. CDCko buruak independentzia prozesuaren errepasoa egin du, Espainiako agintarien jarrera kritikatzearekin batera.
Nork irabazi du sezesio plebiszitua? Inork ez, ez baietzak ez eta ezetzak. Halere, horrelako kasuetan, batez ere aldebakarreko independentzia aldarrikapen baten ostertzarekin, baietzak gutxienez gehiengo osoarekin irabazi behar du nazioarteari mezu indartsua bidaltzeko.
CUPeko diputatu hautetsia den Anna Gabrielek Catalunya Radion adierazi duenez, zentzugabea litzateke Artur Masen aukeraketaren inguruan piztu den eztabaidak hauteskundeen ostean ireki berri den prozesua oztopatzea.
Batzuen eta besteen posizio hartze publikoak gertatu aurretik, Kataluniako hauteskundeen emaitzen gaineko iritzia eskatu diogu Arturo Puente El Diario.es eta Catalunya plural agerkarietako kazetariari.
Espainiako hedabideen zalapartaren gainetik, Kataluniako hauteskundeen emaitza argia da: independentismoak hauteskundeak irabazi ditu. 135 diputatuetatik 72 dira independentistak (62 JxS eta 10 CUP), gehiengo independentista eztabaidaezina, areago kontuan izanda... [+]
Espainiako hedabideen zalapartaren gainetik, Kataluniako hauteskundeen emaitza argia da: independentismoak hauteskundeak irabazi ditu. 135 diputatuetatik 72 dira independentistak (62 JxS eta 10 CUP), gehiengo independentista eztabaidaezina.
Plebiszitu izaera denek aitortu dioten hauteskundeak independentziaren aldeko indarrek irabazi dituzte: 72 eserlekurekin gehiengo osoa eskuratu dute Junts Pel Sí eta CUPek, eta bototan gutxigatik ez dira heldu %50era. Espainiako gobernuak ‘knockeatuta’... [+]
Ez dut uste ordea Mas ez den beste hautagairik presidentea izango denik. Finean, Mas CDC, ERC, Omnium eta ANCren arteko akordioaren hautagaia baita, ez alderdi batena soilik.
Mundu osoko hedabideetan izan du oihartzuan irailaren 27ko Kataluniako plebiszituak. Hauek hauteskunde autonomiko arruntak baino gehiago izan direla nabarmen geratu da, baita independentismoak irabazi dituela ere.