Hala adierazi du David del Valle Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko zuzendariordeak. Horrez gain Ertzaintzak eta udal poliziek adierazi dute jaietan ibiliko direla kale-jantzitan ziztadarik egiten ez dela ziurtatzeko.
Geroz eta gehiago dira uste dutenak ziztadekin ez dutela sumisio kimikoa lortu nahi. David del Valle da Osakidetza, polizia eta guardiako epaitegiak koordinatzen dituena, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko (AMEI) zuzendariordea izateaz gain. Deiak haren deklarazioak jaso ditu. Zuzendariordeak lasaitasun mezua bidali behar dela adierazi du, bai gizarteari eta ziztaden biktima izan daitezkeen emakumeei ere. Gaineratu du ez dagoela ziurtasunik ziztadak sumisio kimikoa lortzeko modu berria direnik.
Iritzi bertsua du, Energy Control programak. Plazerrak eta arriskuak kudeatzeko substantziei buruzko informazioa, aholkularitza eta analisia eskaintzen du programak eta honakoa adierazi du ziztaden harira: “Substantziak ez detektatzeak ez du esan nahi, nahitaez, organismotik azkar ezabatzen diren substantziak direnik; aitzitik, baliteke substantziak ez injektatzea”. Nabarmendu du fokua erasotzaileengan jarri behar dela, sexu erasoak egiten dituztenengan, izan ere haiek dira emakumeen beldur-egoeraz baliatzeko prest daudenak.
AMEIko zuzendariordeak azaldu du ziztadak egon badaudela, baina ez dakitela ez zerenak diren, zerekin egiten diren, ezta ezer sartu den edo zein helburu dagoen horren atzean ere. Mugimendu feministek ordea argi dute: beldurra sorrarazi nahi dute, hala adierazi du Euskal Herriko Bilgune Femninistak, baita Itaiak ere —azken honek mobilizazioak deitu ditu Gasteizen, Donostian eta Bilbon—.
Hala eta guztiz ere, del Vallek nabarmendu du “askoz ere zuhurragoak izan beharko genuke ziztadak zer direnaren eta zer suposatzen dutenaren inguruan” eta gaineratu du ziztadak gauza bat direla eta beste gauza bat “balizko sexu-erasoak, psikoaktiboen kontsummo toxikoa, batez ere alkoholarena, gertatzen den jai-espattu batean”.
Eusko Jaurlaritzaren erantzuna
Ziztaden aurrean koordinatzeko bildu da asteartean, Osakidetzako Epaileekin, Ertzaintzarekin eta AMEIrekin. Elkarren artean ziztadak jaso ditzazketen pertsonei arreta hobea eman ahal izateko eta ez berbiktimizatzeko “gure lan propioagatik” azaldu du del Vallek. Donostian izan da bilera eta bertan egon dira Donostiako alkate Eneko Goia, Herritarren Segurtasunerako zinegotzi Martín Ibabe, Ertzaintzako zuzendari Victoria Landa eta Ertzaintzako buru Josu Bujanda.
Jaietan zehar ertzain eta udaltzain gehiago iragarri dituzte, uniformez eta kalez jantzita, gaueko aisialdirako guneetan eta jai-esparruetan. Arduradunek adierazi dute horrekin ziztadei aurre egin nahi dietela. Baina badago hori kritikatu duenik, adibidez Bilgune Feministak dio : “Segurtasun eredu horrek ez gaitu aske sentiarazten; alderantziz, are gehiago biktimizatzen gaitu. Poliziak gorpuzten duen maskulinitate ereduak eta iraunarazten duen menderatze sistema berberak kolpatzen gaitu. Guk ez dugu poliziarik behar aske izateko”.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.
Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
“Heterosexualitatea da klase antagonikoarekin kolaborazionismoa, hau da, gizonen klasearekin”. Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) argitaratu berri du. Euskal Herrian egin ziren bi greba... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]
Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]