Iñigo Urkullu Frantzia eta Portugalek Espainian dituzten enbaxadoreekin bildu da, AHTaren loturen eraikuntza mahai gainean jartzeko. Atlantikoko makroeskualde baten beharra adierazi du EAEko lehendakariak, eta Frantziari eskatu dio trenbide konexioa azkartzeko.
Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria Frantzia eta Portugalek Espainian dituzten enbaxadoreekin bildu da asteazkenean, eta adierazi du AHTaren loturak azkartzeko Atlantikoko makroeskualde bat sortu beharra dagoela.
Urkulluk Jean-Michel Casa Frantziako enbaxadoreari eskatu dio azkartzeko trenak Hendaia-Irunekin izango duen lotura eraikuntza, baina Casak ez du zehaztu nahi izan eraikuntzaren amaiera datarik. Hortaz, ez dago euskal Y-a Europa iparraldearekin lotzeko datarik zehaztuta. Lehendakariaren eta Garraio ministroaren arteko batzarra lotzekotan geratu da enbaxadorea.
Urtarrileko Frantziaren eta Espainiaren arteko gailurrean, Frantziak lotura 2030erako eraikitzeko konpromisoa hartu zuela adierazi zuen Espainiako Gobernuak. Frantziako Azpiegitura Batzordearen txostenaren arabera, ordea, Bordele eta Akize lotuko dituen igarobidea ez da eraikiko, gutxienez, 2042ra arte. Europa Pressek apirilean egindako elkarrizketa batean, Casak adierazi zuen "inoiz" ez zutela hitz eman 2030an bukatuko zutenik Atlantikoko korridorea, Mediterraneokoa baino.
Atlantikoko makroeskualdearen "beharra"
Azken asteetan Urkullu Espainiako erkidegoen babes bila aritu da, Frantziak iragarritako atzerapena dela eta. Besteak beste, Asturiasko, Kantabriako eta Galiziako presidenteekin bildu zen martxoan, Espainiako Gobernuaren aurrean "batasun irudia" emateko asmoz. Orain, Frantzia, Espainiako eta Portugalgo atlantikoko eskualdeak bilduko dituen makroeskualde baten beharra adierazi du.
Joao Mira-Gomes Portugalgo enbaxadorea Atlantikoko makroeskualdearen proiektua babesteko prest agertu da, horrek Portugal Europa iparraldearekin lotzeko aukera emango diolakoan. Frantziak ere baiezkoa eman du, Espainiak EBko presidentetza hartzean gaia agendan txertatzekotan.
Europa, azalpen eske
Adalbert Jahnz Europako Erkidegoko Exekutiboko Garraioen bozeramaileak adierazi du azalpenak eskatuko dizkiola Frantziari, atzerapenaren inguruan. Horrez gain, Europar Batasuneko Garraio komisarioarekin bilduko dira Urkullu eta Alain Rousset Akitania Berriko presidentea.
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]
Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.
2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.
Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]