Azkenean, odolik isuri gabe amaitu da apirilaz geroztik Sabina/Xianbin/Escoda atoloiaren urmaelean, Spratley uhartediaren ekialdean, BRP Teresa Magbanua, Filipinen kosta-zaintzako ontziaren aingura-aldi luze bezain atezua. Irailaren 15ean, igandez, aingura jaso eta porturantz abiatu zen; bakean, esan genezake. Aurkariek, noski, ez zioten hartarako bidea eragotzi. Beraz, odolik isuri gabe amaitu da Filipinak eta Txinaren arteko tenkada hori. Oraingoz.
Horrelakoetan ohikoa denez, alde biek aldarrikatu dute nork bere garaipena. Baina xehetasunei erreparatuz gero, ez du ematen halako berdinketarik legokeenik. Filipinarrek “Mission accomplished” badiote ere hedabideetan, behartuta erretiratu direla adierazten ari dira egintzen azalpenean: eskifaiaren mediku-premiak, eguraldi txarra eta duela hiru aste kideko txinatar batek kolpatuta ontziak kroskoan jasandako kalteak lirateke zergatiak. Txinatarrek, aldiz, garaile/galtzaile logikari iskin egin nahiez bezala, gauzak bere onera etorri besterik ez dutela egin deritzote; baina etorkizunean antzekorik ez dela berriro gertatuko konbentzimendu gutxi antzematen zaie. Askoz estrategikoagoa litzatekeen Scarborough/Huangyan/Masinloc atoloia buruan dutelako, agian?
Deigarria da, edonola ere, alde biek ez dutela zeharka baino iradokitzen azken batean Xianbin/Escodan erabakigarria izan dela dirudien faktorea: gosea. Azken asteetan bederen, benetako “setiopean” eduki baitute Teresa Magbanua une batzuetan dozena pasa izan diren itsasontzi txinatarrek. Hari edonolako hornikuntzak helaraztea eragotzi dute urmaelaren sarbideak buxatuz; eta teorian egingarria izan behar zukeen helikoptero bitartezko sorospena ere ezindu bide dute.
Teorian arrantza-ontzi hutsak liratekeen baina praktikan oraintsu arte asmazioa baino asko gehiago ez zirudien txinatar “Itsas Miliziaren” lehen agerraldi nabaria ikusi (tira, igarri) ahal izan dugula esan liteke. Kostazain filipinar handienari ezarritako blokeoan, txinatar kostazainek noizean behin baino ez baitute esku hartu, eta egitekoaren gehien-gehiena bestelako ontzi horien kontura joan da. Iraganeko kontakizunetarako ez ezik, etorkizunerako benetan aintzat hartu beharreko faktorea da, ezbairik gabe.
Eta berehalako etorkizunari begira jarrita, are deigarriagoa da oraindik alde batetik zein bestetik ez dela fitsik ere esan, Teresa Magbanua-ren krisialdi osoan, ezta hura amaitzean ere, urruti gabe hondoa jota eta askoz abelera okerragoan datzan BRP Sierra Madre guztiz hondatuaz.
Baina, tira, oraingoz ez da odolik isuri Spratley uhartedian. Eta ez dira itsasontzi grisak agertu. Oraingoz.
Mundu mailako inperioaren urbs estatubatuarra –eta haren periferiako lurbira osoa– Donald Trumpen bigarren agintaldirako kontuak ateratzen ahalegintzen ari garenean, tentsioak gorabidean jarraitzen du datozen lau urteetan, zalantzarik gabe, arreta-gune nagusietakoa... [+]
Hanlonen printzipioaren juzgu egin beharko da, agian: “Inoiz ez iezaiozu gaiztakeriari egotzi ergelkeriak ederki esplika dezakeena”. Protagonista nagusiek biziro hobesten dute aukera hori.
“Hodeia” izen etereoak ezkutatzen ditu ur eta energia kantitate handiak kontsumitzen dituzten zerbitzariz betetako pabiloiak. Bada, adimen artifizialak ere badu B aldea: Asia, Afrika eta Hego Amerikako milioika pertsonen lan esplotazioa. The Washington Posten... [+]
Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]
Walden Bello Filipinetako idazle, ikerlari eta antiglobalizazio aktibista ezaguna abuztuaren 8an atxilotu zuten; abuztuaren 9an fidantzapean atera zuten kartzelatik behin behinean. Focus on the Global South Gobernuz Kanpoko Erakundearen zuzendari exekutiboa da Bello, besteak... [+]
Filipinetako Rodrigo Duterte presidenteak adierazi du Lapu-Lapu heroi nazionalaren estatua handiagoa eta altuagoa izatea nahi duela, Fernando Magallaes konkistatzaile portugaldarrarenak baino. Mundu Biraren espedizioan Joan Sebastian Elkanoren nagusia izan zen Magallaes, hil... [+]
Erasoen erdia baino gehiago Kolonbian, Mexikon eta Filipinetan gertatu ziren, Global Witness erakundeak emandako datuen arabera. Klima larrialdia areagotzen doan neurrian, "haien lurra eta gure planeta defendatzen duten" pertsonen aurkako indarkeria ere areagotu egiten... [+]
Rodrigo Duterte Filipinetako presidenteak konfinamendua betetzen ez dutenei tiro egiteko agindu du. Herrialdeko biztanleria osoaren %16a pobrezian bizi da, eta kaleetan lan egitea da bizirauteko duten era bakarra.
Vicente L. Rafael historia irakaslea da AEBetako Seattleko Washington Unibertsitatean. Elkanoren Mundu Birari buruz Euskal Herrian ekoitzi eta diruz lagundutako filmak piztu duen eztabaidaz idatzi du Filipinetako Rappler hedabidean. Espainiako inperioaren krudelkeriak ezkutatu... [+]
Espainiako eta Euskal Herriko erakunde pubilkoen diruz lagundutako eta sustatutako Elkano, lehen mundu bira filma animaziozko lanik onenaren Goya sarirako izendatu dute. Bien bitartean, film hori bera zinemetan eskaini ala ez aztertzen ari dira Filipinetan, hango banatzaileak... [+]
Twitter bidez agerian utzi dute Elkanoren filmeko pertsonaia nagusiak Mexikoko konkistan girotutako El doradorako Bidea filmaren kopia direla. Euskal Herrian Elkanori buruz egindako filmak kritika gogorrak jasotzen jarraitzen du Filipinetan.
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak, EiTBk eta Espainiako Gobernuak diruz lagundutako Elkanoren mundu birari buruzko filma Filipinetan ez dela ongi etorria salatzen ari dira milaka lagun. Elkano eta Magallaesen espedizio armatuak Espainiako kolonialismoaren lehen mugarria... [+]