Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza


2024ko azaroaren 06an - 08:00
MIkel Sarriegi eta Xanti Nazabal, Dantzan Ikasi, Tolosa, 2024-10-26 Oier Araolaza - Dantzan cc-by-sa
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion lehen aldiz dantza efimeroa deneko ideia hori, baina 1996-97 inguruan Nacho Duato elkarrizketatu nuen eta gogoan dut atentzioa eman zidala erantzun batean kontzeptu hori aipatu zuela eta horrek aurrean nuena pertsona jantzia zela pentsarazi zidala.

Orain hiru aste, dantzaren ikerketaren inguruko jardunaldi batean hizlari batek dantzaren izaera efimeroari egin zion erreferentzia arrunt bat, baina oraingoan aurretik hizlari aritutako batek arrapostua eman zion, hain zuzen Cecilia Nocilli eskarmentu handiko dantza ikertzaile italiarrak. Dantzaren izaera efimeroa topiko hutsala zela seinalatu eta zalantzan jarri zuen betiko lelo horren muina. Dantza historialari oparoa da Nocilli eta erraz ulertu genuen dantza, hainbestetan esaten den moduan, benetan efimeroa balitz, berak moduko dantza historialariek ez luketela lan askorik izango.

Topikoaren ondorioak

Azkenaldian kezkaz aipatzen dugu esku-artean darabiltzagun gailuek zer esaten dugun entzun eta egitera iristen ez garen galderen erantzunak saltzen dizkigutela. Oraingoan ere horrelako irudipena izan dut, zer eta Nocillik ohar horiek egin eta egun batzuetara Egil Bakkaren artikulu bat ekarri baitit sareak: Dance – ephemeral or durable?. Letxe, hau ere bai? Bakka ezagututa hau ez da izango badaezpadakoa, pentsatu dut nire baitan.

Nocillik topikoa zalantzan jarri bazigun, Bakka harago doa. Baltsa dantzatzeko hiru adibideren bidez dantza forma batzuen iraunkortasuna agerian jartzeaz gain, ohartarazten du dantza adierazpen iragankortzat jotzea ez dela ondorio ideologikorik gabeko auzi terminologikoa. Bakkak dioenez "zenbait zirkulu artistikok bilatu dute dantza unearen artea bihurtzea, aurrez prestatutako eta ezarritako koreografietatik askatua".  Eta jarraitzen du: "badirudi mesfidantza ideologikoa dagoela dantza forma iraunkorren balioaz eta iraganeko markoetatik askatu nahi dela, etorkizunerako ezer ez uzteko". Ahalegin horren porrota ikustarazten digu baina dantza ikertzaile norvegiarrak eta balsaren adibidearekin frogatzen du dantza patroi zehatz batzuk ez direla inondik inora efimeroak: "Mundu zabalean baltsa dantzatzen du jendeak eta dantzak oso forma antzekoan dirau berrehun urtez gutxienez".

Berrehun urte ez da ezer

Hain zuzen berrehun urte dira Juan Inazio Iztueta zaldibiarrak Gipuzkoako dantzei buruzko liburua idatzi zuenetik eta azken hilabeteotan Mikel Sarriegiren eskutik Gipuzkoako dantza-maisuen dantza moldeetara egiten ari garen bidaiak bete-betean berresten du Egil Bakkak balsari buruz esandakoa. Are gehiago, Urbeltzek aspaldian bistarazi zuena konfirmatzen ari da Sarriegi, euskal dantza-hizkuntza horren hainbat osagai eta sistemaren beraren egitura Berpizkundeko dantza-maisuen oinordeko dela. Bidaia miragarria izaten ari da, eta Mikelek egindako lan ikaragarriarekin batera, harrigarriena da ohartzea nola orain 200 urte idatziz jarritako dantza-instrukzioak orain laurehun urte idatzitakoen berberak direla hainbat pasartetan, eta horietan deskribatutako dantza formak gaurdaino iraun dutela herrietako dantza-tradizioa eta dantza-maisuen jardunean.

Alegia, dantza ez dela efimeroa, inondik ere. Hori bai, gaur egun hori agerian jartzeko bazterrera begiratzen ikasi behar dela ikasten ari gara; jario nagusiak bazterrean utzitakoari erreparatzen. Ertzetan axolagabe geratzen doazen aztarna txiki eta gutxietsietan bilatzen jakin behar dela ikasten ari gara Sarriegiren eskutik; besteak beste Nocillik, Urbeltzek eta Bakkak emandako pistei jarraituz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


2023-12-22 | dantzan.eus
Filipe Oihanburu euskal dantzari eta koreografoa hil da

Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… 102 urterekin zendu da Filipe Oihanburu (Argeles-Gazost-Miarritze, 1921-2023) Miarritzeko bere etxean. Hain zuzen Miarritzeko Urrezko Domina jasoa zuen euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Segundo de... [+]


Mutil-dantza baztertzailerik gabe, lehen aldiz Baztanen

Baztango herrietako festetan Mutil-dantza parekideak egitea “mugarri garrantzitsu bat gainditzea” dela adierazi du Plazara Dantzara taldeak. Hala ere, azpimarratu du dena ez dagoela “irabazita” eta oraindik “bide luzea” dutela egiteko.


2023-11-02 | dantzan.eus
Oldarraldiaren kontrako manifestaziorako soka-dantza tutoriala

Azaroaren 4ean euskalgintzak deitutako manifestazioa eginen da Bilbon, 17:00etatik aitzina, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Manifestazio jendetsua izatea espero da eta bukaeran, bestelako esku-hartzeekin batera, soka-dantzan aritzera... [+]


2023-10-27 | dantzan.eus
Jauzien Eguna, Zuberoako jauzi zaharrak eta berriak Altzaiko plazan

Zuberoako hainbat belaunalditako dantzariak bilduko dira jauzien erakustaldia egiteko larunbat honetan, urriak 28, Altzaiko plazan. 120 dantzari, 12 herri, 20 musikari eta kantari, xirulari, ttun ttun eta arrabitari elkartuko dira 15:00etan hasiko den emanaldian.


Eguneraketa berriak daude