Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da bidezkoa. Hamasei urte ditu. Beste erreminta batzuk badituzte aktuazioak egiteko. Bada garaia gauzak aldatzeko, eta asko gainera". Bildutako herritarren izenean hitza hartu du beste pertsona batek eta "animoa, maitasuna eta babesa" helarazi dizkie zaurituari, honen lagunei eta familiari. Eskaera zehatz hau egin du: "Lehenbailehen azalpen publiko argiak eman ditzatela arduradunek. Kargaren agindua emateko ardura nork izan zuen argitu eta neurriak hartzea". Larunbatean Tolosan mobilizazioa egingo dutela iragarri du.
Tolosako inauterietan igande gauean Ertzaintzak kargatu egin zuen Alde Zaharrean eta Villabonako 16 urteko gazte bat larri zauritu zuen begian. Gertaeren irakurraldi jendetsua egin dute Villabonan astearte iluntzean. Lehenik, gaztearen aitak hartu du hitza eta semearen begiaren osasun egoera zertan den azaldu du: "Begian lesio edo kolpe handia dauka eta horrek izango duen eragina baloratzen ari dira. Berez gaur ebakuntza egin behar zioten baina ezin izan da, begia oso puztuta daukalako. 12-15 puntu ditu betazalean eta bekainean, erretina mugituta dauka alde batera eta jasotako jaurtikariaren kolpeak eragin dio begi barrenean dagoen malko-hodia puskatu egin diotela eta hori ez da erabat berreskuratuko. Ebakuntzatik ateratzean ikusiko da ea zer ondorio izan ditzakeen ikusmenean".
Ondoren adierazpen hauek egin ditu gertatutakoa salatuz: "Nahikoa da. Herriko festa batzuetan, jendea jai giroan ospatzen ari denean, uniformedun batzuk sartzen dira eta kargatu egiten dute. Ikusi da horrek zer ondorio izan ditzakeen. Nire haserrea adierazi nahi dut, behingoz istorio hau amaitu dadin". Mahai gainera atera ditu Ertzaintzak jaurtikitzen dituen foam objektuak: "Hauek dira Ertzaintzak Tolosan erabili zituen jaurtikariak. Horietako bat da nire semeari begian jo ziona. Ez da bidezkoa. Hamasei urte ditu. Beste erreminta batzuk badituzte aktuazioak egiteko. Bada garaia gauzak aldatzeko, eta asko gainera".
Gazteari "herri oso baten animoa, maitasuna eta babesa" adierazi dizkio plazan bildutakoen izenean hitza hartu duen villabonarrak. Ertzaintzaren "indarkeria neurrigabea" salatu du: "Entzun dugun aitzakia bakarra, liskar bati amaiera eman nahi ziotela izan da. Herri honek ondotxo daki zer den Ertzaintzaren biolentzia jasatea. Garaia da aski dela, nahikoa dela esateko. Nazkatuta gaude. Ez dute eskubiderik erabiltzen dituzten metodoekin guztion bizitzak arriskuan jartzeko". Eta eskaera zehatz hau egin die arduradunei: "Lehenbailehen azalpen publiko argiak ematea. Kargaren agindua emateko ardura nork izan zuen argitu eta neurriak hartzea".
Larunbata honetan, otsailak 17, Tolosako Triangulo plazan 12:00etan egingo duten mobilizazioan parte hartzera deitu dute euskal jendeartea.
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]