Azaroaren 11 eta 12rako (Ez) amatasunak ikuspegi feministatik: egin, desegin, berregin jardunaldiak antolatu ditu Emagin Elkarteak. Amatasunarena esperientzia kolektiboa dela eta eztabaida politikoa eskatzen duela iritzirik, gaiaren bueltako hausnarketa bultzatu nahi du elkarteak.
Ekainean eman zuen jakitera Emagin Elkarteak (Ez) amatasunak ikuspegi feministatik: egin, desegin, berregin jardunaldiak antolatu zituela azaroaren 11 eta 12rako. Jardunaldien data gertu den honetan, aurkezpen ofiziala egin eta landutako egitaraua ezagutzera eman zuten asteartean elkarteko kide Miren Aranguren eta Ainara Lasak, Donostiako Tabakaleran. Programa oparoa osatu dute, anitza den eskaintzarekin: mahai-inguruak, zine-foruma, performancea, bizipenak partekatzeko espazioak, bertsolariak, eztabaidak... formatu ezberdinez baliatuko dira amatasunaz hausnartzeko. Espazio formalak espazio informalagoekin tartekatzeko hautua ere egin dute, "konfiantza eraikitzeko, elkar ezagutzeko eta saretzeko" baliagarri direla iritzirik. Hala bada, garrantzia eman diete kontzertu, antzerki, bazkari zein meriendei ere. Arratsaldeetan ikuskizun artistiko bana egongo da, bakoitza 7 euroko sarreraren truke.
Donostiako Tabakaleran egingo dira jardunaldiak: ostiral goizerako antolatutakoak zinema aretoan gauzatuko dira, eta gainerako jarduerak 5. solairuko Prisma izeneko areto zabalean. Parte hartzeko egon daitezkeen oztopoetan erreparatuz, hainbat neurri hartu dituzte parte-hartzea erraztu asmoz: batetik, haurren zaintzarako zerbitzua antolatu dute, nahiz eta azpimarratu duten beren nahia gune inklusiboa sortzea dela, ahalbidetuko duena haurrekin espazio berezi batean egotea zein haurrak jardunaldietako jardueretan egotea; bestetik, izen-ematearen kostuari –10 euro eguneko– aurre egin ezin dietenei ordaindu beharrik gabe parte-hartzeko aukera luzatu diete. "Era berean, elkartea lagundu nahi duenak ere izango du diru kopuru handiagoa jartzeko aukera", gogoratu dute.
Ohartarazi dute edukiera mugatua dutela, interesa duenari ahalik bizkorren izen-ematera dei eginez. Printzipioz, azaroaren 4ra arte egongo da izena emateko aukera, jardunaldien web-orrian. Haur edo nerabeekin joateko asmoa izanez gero, izen-ematerakoan argi adierazteko eskatu dute.
Jardunaldiak streaming bidez jarraitzeko aukerarik ez da egongo, kontzienteki hala izatea erabaki baitute: "Bertaratzeari eta eztabaida gorpuzteari garrantzia berezia eman nahi genion".
Elkarte gisa duen helburua Euskal Herria feminista bilakatu eta burujabetza prozesuan sakontzea izanik, amatasunaren gaiari heldu eta hausnarketa kolektiboa bultzatzea erabaki du Emaginek. Emakume oro zeharkatzen duen gaia, eta hortaz, esperientzia kolektiboa delako. "Izan aukera, esperientzia, erabakia, ezintasuna edota uko egiten diogun zerbait, emakume* ugari zeharkatzen gaituen gaia da".
Amatasunarena esperientzia kolektiboa izanik, eztabaida politiko bat eskatzen duelakoan dago elkartea. Gainera, ikusten zuten gaiaren bueltan geroz eta diskurtso eta praktika gehiago daudela Euskal Herrian, baina artikulatu gabe. Hala bada, ekarpena egin zezaketela iritzirik, eztabaida bultzatzeko erronka beren gain hartu dute. "Izan da gure derrigorrezko destino, instituzio patriarkal gisa, eta horregatik eztabaida ekidin ezina izan da emakume askorentzat. Halaber, izan da eta da emakume* askoren desio. Argi dago amatasunak askotariko bizipenak jasotzen dituela. Horregatik uste dugu amatasunen (amatasunen, ez amatasunen eta beste amatasunen) gaineko hausnarketa feminista sustatu beharra dagoela, eta eztabaidarako zein elkartrukerako gune bat sortzea aberasgarria izan daitekeela".
Gai konplexuaren aurrean daudela eta dituen erpin guztiak jardunaldietan ezingo direla landu adierazi dute. Halere, pozik agertu dira egitarauan barnebildu dutenarekin, gaiaren bueltako korapiloak zein diren identifikatzeko hainbat feministarekin egindako kontraste lanaren emaitza baita.
Amatasunaren auziak zeharkatzen duen orori parte hartzeko gonbita luzatu diote, eztabaidaren garrantzia azpimarratuz: "Azken sasoian, bizitzak erdigunean jarriko dituen gizarte eredu justuago bat aldarrikatzen gabiltza eta horri lotuta gure zaintza sistema jarri dugu jomugan. Bada, bizitzaz eta zaintzaz ari garen honetan, ezinbestekoa da amatasunak gizarte erakunde gisa duen papera aztertzea. Halaber, XXI. mendeak bere dituen ezaugarriekin batera aztertu behar da (ez)amatasunen afera. Aldatu egin baita emakumeok lan merkatuan dugun presentzia, arlo produktibo-publikoak gure bizitzetan duen lehentasuna, harremanak eraikitzeko erak, sare sozialak… Horrek guztiak begirada eguneratzea eskatzen duela uste dugu".
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]
Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]
Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]
Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.
Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]
Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]