2022ko abenduan Tuvalu uharte-estatu ttipiak iragarri zuen Metabertsora pasatuko dela. 26 kilometro karratu baizik ez dauzkan artxipelagoa itsasoak bere igoerarekin irensteko arriskuan dago eta horregatik nahi dute ziberespazioan iraupena segurtatu. Simon Kofe Atzerri ministroak, 2021ean Glasgowko COP 26an parte hartzen ari zirenei uretan belaunetaraino sartuta hitz egin zien hark, adierazi du: “Gure lurraldea desagertzen ari denez gero, ez daukagu beste aukerarik munduko lehenbiziko nazio digital bihurtzea baizik. Gure lurra, gure itsasoa eta gure kultura dira gure nazioaren ondasunik preziatuenak eta horiek suntsitzetik salbatzeko lainora eramango ditugu”.
Kofek lortu du prentsan lerro handitan azaltzeko helburua; baina errealitate birtualera erretiratzeko bere proposamena izan daiteke azken urteotan moda bihurtu den eko-pesimismo baten ikur adierazgarrietakoa. Bat-batean ozenago entzuten dira nekazaritza eliminatu, gizadia bazka sintetikoz elikatu, mundu naturaletik apartatu eta ipuinetako Eden batera itzultzea, Regenesis delakoa aldarrikatzen duten ahotsak. Distopia horretan munduko baserritar eta artzainak etxe-orratzetako apartamenduetara eramango dituzte beren pantailetan ikustera mundu naturalaren metabertsioa; eramango dituzten metropoliak sostengatzen dira azpiegitura teknologiko zentzu gabeki konplexuetan, zeinek berekin daramatzaten beren hondoratzearen haziak, mundu horren igoera eta erorketa duela 114 urte E.M. Forsterrek The Machine Stops kontakizun laburrean azaldu zuen moduan.
Bitartean,The Land aldizkarian saiatuko gara gure oinak lurrean ondo finkatuta eta uretan zipriztinduta edukitzen. Jarraituko dugu Naturarekin konprometituta egiten eta ez hartatik apartatzen, bilatzen gizadiaren eta mundu naturalaren arteko dialektika lehorrean eta itsasoan azken 500 belaunaldietan hain emankor egin duten moduan, huts eginak zuzentzen eta lorpenak sendotzen. Baliteke gu historiaren okerreko aldean kokatu izana, baina hala balitz ere saiatzen gara atxikitzen eko-modernismoaren eta transhumanismoaren agendari uko egiten dioten beste barbaroekin batera.
The Land aldizkariaren manifestutik
Jendea zenbat eta merkatuaren menpekoago bizi, are eta estuago kateatuta gera daiteke hierarkia fiskal eta politikoari. Baina lurra daukan edozeinek jada badauzka eskuratzea energia, ura, elikadura, aterpea, sendabidea, jakintza, asaba zaharrak eta hilobia. Lurra eskuratzea gehiago da lurraren jabeak diren eliteentzako mehatxua baino: mehatxua da hazkunde ekonomiko mugagabearen erlijioarentzako eta horretan oinarrituta indarrean den aginte egiturarentzako.
Merkatu globalak errotik erauzi eta suntsitzen ditu lurra oinarri duten giza kulturak. Azken finean, errorik gabeko merkatu globalak bere burua suntsituko du. Erroma erori zen; Inperio Sobietarra hondoratu zen; Munduaren Ordena Berria lehertzen ari da gure begien aurrean. Historian ez da ezer betirako denik, salbu eta geografia. Aberastasunaren iturri bakarra lurra da. Kapitalismoa iruzur bat da, eraikin distiratsu bat paperezko promesen gainean eraikia. Menturaz iraungo du gutako batzuek aurreikusi zutena baino gehiago, baina hondoratuko denean, lurrak hor iraungo du.
Egileei buruz:
- Simon Fairlie kazetaria, idazlea eta baserritarra da. Berrikitan plazaratu du Going to seed. A counterculture memoir autobiografia. Aurretik beganismoaren kontra eta abeltzaintza txikiaren alde Meat, a benign extravagance publikatu zuen.
- Gill Barron idazle eta baserritarra, margolaria ere bada. 'Compendium of Acrylic Painting Techniques argitaratu du.
- The Land aldizkariaren 32. zenbakiko editoriala da ARGIAn euskaratu duguna. The Land urtean bitan plazaratzen dute eta egoitza dauka Ingalaterrako Dorset eskualdeko etxalde kolektibo batean. Honela laburbiltzen ditu bere helburuak: “The Land idatzita dago Justiziaren, askatasunaren, segurtasun sozialaren eta demokraziaren erroak diruaren jabetzan edo bozkatzeko eskubidean baino gehiago lurra eta baliabideak eskuratzeko ahalmenean dautzala sinesten duten jendeek eta jendeentzako”.
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]
Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]