‘Extra Ordinary’ filma garaile Donostiako Beldur Astearen 30. edizioan

  • Mike Ahern eta Enda Loughmanen Extra Ordinary filmak irabazi du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen publikoaren saria. Joan den ostiral gauean amaitu zen 30. edizioa bete duen festibala.


2019ko azaroaren 04an - 13:30
Publikoaren sari nagusia irabazi duen filmeko sekuentzia bat.

Publikoak hitz egin du: Extra Ordinary film luzeak irabazi du Donostiako zitako sari nagusia. Ez da palmaresean agertzen den film bakarra ordea: film labur onenaren kategorian, ikusleek The Burden / Het Juk saritu dute, Nico van den Brink zuzendariaren lana alegia. Beste aipamen bat ere jaso du film horrek gainera, epaimahaiarena, kontatzen duen historia borobilagatik, originala izateari utzi gabe beldurrezko pelikula klasikoen elementu asko batzen dituelako.

Animaziozko film laburren alorrean, Illogic-en Maestro izan da garaile, film labur espainiar onenaren saria La última Navidad del universo-rentzat izan da eta Stray film australiarrak irabazi du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteko epaimahaiak ematen duen Nazioarteko Film Laburren Lehiaketako saria. Fernando Iwasaki, Itziar Castro eta Elisa McCauslandek osatutako epaimahaiak aho batez erabaki du, gainera, saria Australiara bidean jartzea.

Europako film labur fantastiko onenaren Méliès saria, berriz, Sesselía Ólafsdóttir eta Peter Callow zuzendarien Turn / Umskipti lanarentzat izan da, hiru neskaren arteko laguntasun-harremanean dauden botere-erlazioak landu dituen moduagatik.

Azkenik, epaimahai gazteak O.I. nabarmendu du, N’cee van Heerden zuzendariaren film laburra; Norma Vilaren El fin de todas las cosasek irabazi du gaztelaniazko pelikula labur onenaren Syfy saria; Joe Begosen Bliss-ek lortu du film luze onenaren Blogos de Oro saria; eta fanzine onenaren publikoaren saria La valla-rentzat izan da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Beldur Astea 2019
2019-11-04 | Santi Leoné
‘Sesión salvaje’

Sesión salvaje paratu ziguten azaroaren 1ean, ortzilarean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Paco Limonek eta Julio César Sanchezek zuzendua, Sesión salvaje 60ko hamarkadatik Miró legea onartu artio Espainian egin zen genero zinema edo zinema popularra... [+]


2019-11-04 | Santi Leoné
‘Color out of Space’

Ez da hau H. P. Lovecraften Espaziotik etorri zen kolorea ipuina zinemara eraman duten lehen aldia. David Keith-ek bertsio bat filmatu zuen 1987an, The Curse (Madarikazioa) izenburupean.


2019-10-30 | Santi Leoné
‘Vivarium’

Fantasiazko eta beldurrezko film batzuetan gauza arrotzek, naturaz gaindikoek edo bertzerik gabe ezohikoek, zulatu egiten dute egunerokotasunaren ehuna. Vivarium honetan, egunerokotasun bihurtzen dira gertakari ezohikoak.


2019-10-30 | Santi Leoné
‘Little Monsters’

El Hoyok ez bezala, akabera baino aise lehenago dezepzionatzen du Little Monsters film australiarrak, nahiko ongi hasten den arren.


2019-10-30 | Santi Leoné
‘El Hoyo’

Larunbatean, urriak 26, hasi zen aurtengo Donostiako Beldur Astea. Edo, hobeki erranda, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea, larunbatean beldur guti pasatu baitzuten Antzoki Zaharrean bildutakoek.


Eguneraketa berriak daude