Euskal Moneta elkarteak ezohiko biltzarra egingo du ostegunean Baionan, Euskoak moneta elektroniko gisa ere funtziona dezan 2015etik aurrera.Transferentziak, kentzeak eta txartel bidezko ordainketak egiteko aukera emango du horrek, Enbata.infok azaldu duenez.
Ipar Euskal Herriko tokiko moneta proiektuaren hasieran aurreikusitako pausuak ematen ari da. 500 enpresak eta 2.700 pertsona inguruk erabiltzen dute gaur egun Euskoa, elkartetik emandako datuen arabera.
Enbata.infok jaso duenez, ostegunean moneta elektronikoa abian jartzeko sortu beharreko lan taldeak aztertuko dituzte, kontabilitate, finantza edo informatika taldeak, besteak beste. Lortutako ebaluazio eta ondorioak urte bukaera baino lehen aurkeztu beharko ditu talde bakoitzak.
Hori burututa, Euskal Moneta elkartea Kolegioen Batzordearekin bilduko da. Horrek baieztatu beharko du txartel elektronikoaren sorrera, lan-taldeek bildutako informazioa kontuan hartu ondoren.
Osteguneko bilkura 19:00etan izango da, Baionako Manu Roblez Arangiz fundazioan. Landuko diren gaien zerrenda Euskal Moneta elkartearen webgunean zehaztuko dute.
Informazio gehiago: