Ehun mugimenduak deituta dozenaka lagun bildu da Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren inguruan, koloretako kea zabaldu eta euskal errepublikaren alde egiteko.
Legebiltzar barruan osoko bilkura ospatzen ari zirela, ostegun eguerdiko 12:00etan makina bat lagun bildu da eraikinaren atarian eta distantziak mantenduz inguratu egin dute koloretako kea zabaltzen zuten bitartean. Beste batzuek Felipe VI Espainiako Erregearen irudia hankaz gora jarri dute eta musikarekin girotu dute momentua. Ekintza ikusgarri horrekin Gernikako Autonomia Estatutuak "eman zezakeen guztia" eman duela aldarrikatu dute. Hain justu laster beteko dira 41 urte estatutu hori onartu zela.
Ehun euskal errepublikaren aldeko mugimenduak antolatu du mobilizazioa eta bere bozeramaile Unai Apaolaza eta Ainhoa Gutierrezek hitz egin dute Eusko Legebiltzar atarian. Euren esanetan halako estatutuek eta marko autonomiko espainiarrak etorkizun "ilunago bat" baino ez dute eskaintzen eta burujabetzarako "giltzarrapo" bat dira: "Horregatik, gaur eta hemen, benetako burujabetza behar dugu", aldarrikatu dute.
Apaolazak azaldu duenez, soilik burujabetza horren bidez lortuko da etorkizunean bizi baldintzak hobetzea eta horretarako ezinbesteko erreminta Euskal Errepublika da bere ustez: "Errepublika propio bat da krisiak gure bizitzetatik erausteko tresna".
1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Bizi garen gizartea erabat oinarrituta dago menpekotasunean. Mendeetan zehar gure bizitza horren arabera eratu da, eta poliki-poliki erabakitzeko eskumena, askatasuna eta burujabe izatea murriztuz joan dira. Batzuetan bortizki kendu dizkigute; besteetan, ordea, geuk eman ditugu... [+]
Euskal eskola publikoetan irakasleek sekulako lana egiten dute aniztasuna kudeatzen. Euren lana egiteko modua berrasmatu behar izan dute azken urteetan. Konplexuagoa bilakatu den mundu honetan pertsona izatea zer den esploratzeko laborategiak iruditzen zaizkit eskola publikoak... [+]
Udalbiltzak 2021etik antolatzen du Geuretik Sortuak sormen beka. Oraingoan, literaturaren alorrari dagokion Hamarreko bitxia ipuin liburua aurkeztu dute Donostian.
Herritarrei eta Hernaniko enpresei energia aholkularitza eskainiko die.
Abenduaren 6an Konstituzioaren Eguna ospatzen da Espainiako Estatuan. ARGIAn aspaldi egin genuen hautua gure egutegi propioa landu eta jai inposatzaile eta arrotzak ez onartzeko; horregatik, asteazken honetan normaltasunez ari gara lanean, ez dugulako ezer ospatzeko.
Ostiral honetan ekonomialari euskaldunek zita garrantzitsua dute Gasteizko Euskaltzaindiaren egoitzan. Ekonomialarien Euskal Elkargoak eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, biltzarra egingo dute hirugarrenez. Euskal Herrian estrategikoak izan daitezkeen hainbat gairen... [+]
Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19tik 21era, burujabetzen gaia ardatz hartuta, herrigintza eta udalgintza ikuspegi eraldatzaile batetik jorratzeko. Hainbat esperientziren inguruko hitzaldiak... [+]