Eusko Jaurlaritzarentzat, Nafarrak “estatukide” eta Iparraldekoak “atzerritar”


2022ko abuztuaren 29an - 08:20

Martxelo Otamendik jarri nau arrastoan. EAEko hoteletan uztaileko bisitarien kopurua eman du Eustatek (Eusko Jaurlaritzaren estatistika erakundeak) duela gutxi. EAJren esku dagoen Eustatek, Nafarroako bisitariak «Estatuko beste bisitariak» eta Ipar Euskal Herrikoak «Atzerriko bisitariak» bezala sailkatzen gaitu. Hortaz, EAJrentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat, nafarrok eta Jaendarrak edo Murtziarrak jatorri berekoak gara, baina EAEtarren (espainiar) estatukide. Bidasoaz bestaldeko euskalerritarrak ordea, lituaniarrak edo greziarrak bezain atzerritar. Harrapatzan.

Beraz, agerian uzten du, irizpide espainiar peto batez sailkatzen dituela herritarrak Eusko Jaurlaritzak, EAEz kanpoko euskal herritarrok existituko ez bagina moduan. Bost axola, era berean, bisitariok euskaldunak garen eta hare gutxiago, euskarazko zerbitzua eskaintzen zaigun edo ez. Burutik pasa ere ez.

Irakasle naizen aldetik, Jaurlaritzak EAEko ikasleen ezaugarriei buruz argitaratutako zenbait txosteni erreparatu diet gero eta egunerokoan bizi dugunarekin alderatu. Bai ba, hezkuntzaren eremurako ere bi jatorri nagusi esleitzen zaizkie ikasleei: “bertakoak” eta “atzerritarrak”. Pasaporteak ebazten du auzia! “Bertakoak” ez dira euskalerritarrak, espainiarrak baizik. “Atzerritarrak” pasaporte espainiarra ez duten guztiak dira. Bestela esanda: Amezketako, Bilboko, Jerez de la fronterako eta Alcantarako haurrak “bertokoak” omen dira guztiak. Nafarrok ere bai, dokumentazio espainiarra dugun neurrian. Aldiz, Urruñako, Mauleko edo Baigorriko haurrak “atzerritarrak” dira “Euskadin”, Bordele, Buenos Aires, Marrakech, edo

Hanburgokoak bezainbeste, espainiar dokumentaziorik eduki ezean! Negargura sartu zait. Hau da hau arduragabekeria eta noraeza, hau iparra galduta ibiltzea. Ez da bakarrik Eusko Jaurlaritzak Espainiako betaurrekoak jazten dituela, Espaniar estatuaren beste edozein atal administratibok bezala. Gainera, irizpide erabat okerra da, EAEko Hezkuntza sistemak neurri handi batean euskaraz diharduen neurrian. Ume eta gaztetxoengan duen eragina penagarria izan ohi da.

Hain gaude azpiratuta, espainiar ikuspegia hain dugu xurgatuta eta barneratuta, gauzarik oinarrizkoenei ere ezin diegula bere izenetik esan? Nola izango da ba jatorriz bertakoa Euskal Herrian, Chiclanako edo Gandiako haur bat? Nola izango da atzerritarra Euskal Herrian, Hazparneko alaba edo Uztaritzeko semea? Erotu gara? Garai batean, Nafar askok mirespenez eta itxaropenez begiratzen genien EAEri eta Eusko Jaurlaritzari. Zein oker eta engainatuta geunden!

Erkuden Barandiaran Goñi

(Bakaiku)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Eguneraketa berriak daude