Jaurlaritzaren “irtenbidea” Zaldibarkoaren ostean: erraustegi eta zementerak gizentzea

  • Zaldibarko zabortegiaren hondamendiak eta Mutiloako zabortegia ixteak behartuta, Eusko Jaurlaritzak Agindua atera berri du, orain arte zabortegietara bideratutako hainbat hondakini beste irteera bat emateko. Paper industriarekin lotutako 102.500 tona hondakin erretzea da planteatzen duen irtenbidea, eta kutsakorrak diren altzairugintzako zepa zuri eta beltzak zementeretan hormigoiarekin nahastea.


2020ko martxoaren 26an - 07:43
Donostiako erraustegia. Argazkia: Noaua.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bolumen handikoen bilera bat Jaurlaritzan: Ingurumen Sailak deituta, mahaiaren bueltan dira EAEko zabortegi publiko eta pribatuen jabeak, eta zabortegietara hondakin gehien botatzen duten industria sektoreen arduradunak: Euskadiko Paperaren Kluster Elkartea, Nafarroa eta EAEko Fundidoreen Elkartea, eta Siderurgia Klusterra. Otsailaren 17a da, Zaldibarko zabortegia gainera etorri denetik hamaika egunera, eta ixtear dira Mutiloako zabortegia, 29an. Bileran irtenbidea bilatu nahi diete urtean Verter Recycling 2002 enpresaren Zaldibarko zabortegira bidaltzen zituzten 500.000 tona hondakinei eta Cespa Conten SA enpresaren Mutiloako zabortegira bidaltzen zituzten 350.000 tonei. Bileraren ondorioa: "Gaur egun ez dago gaitasunik hondakinak isurtzen jarraitzeko lehen egiten zen kopuru eta moduan".

Bilera horretan hartutako etxeko lanak betez, hiru egunera zabortegi publiko eta pribatuek jakinaraziko zioten Jaurlaritzari zenbat hondakin hartzeko gaitasuna duten, eta orain arte urtean jaso izan zuten kopuruaz gain, urtean 440.000 tona hondakin gehiago hartu ahalko lituzkete, alegia, Zaldibarko eta Mutiloako zabortegiek urtean irensten zituzten 850.000 tona hondakinen erdia.

Orain arteko informazio hau guztia emanaz hasten da Jaurlaritzako Ingurumen sailak martxoaren 4an atera duen 1556 Agindua: martxoaren 13ko buletin ofizialean dago ikusgai, alegia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Euskal gizartea Zaldibarko zabortegian azaleratu den hondakinen kudeaketa moduarekin eskandalizatuta dagoenean eta kontrola eskatzen ari denean dator Agindua, eta neurri zorrotzak planteatzen dituela dirudi, lehen irakurraldian.

2,2 milioi tona hondakin ez arriskutsuekin zer egin?

Urtean 2,2 milioi tona hondakin ez arriskutsu botatzen dira EAEko zabortegietan. Jaurlaritzak datu hori ematen du 1556 Aginduan. 2018an 2,5 milioi tona hondakin izan ziren zabortegietara heldu zirenak (legea betez gero, zabortegietan hondakin tona hauek guztiak birziklatzeko azken esfortzua egin behar zuten). Izan ere, ARGIAk eskuratu ditu 2018an EAEko zabortegi guztietan bota ziren hondakinen datu ofizialak, Jaurlaritzaren datuak: zerrenda horretan ageri dira zehazki zein hondakin mota jaso zen zabortegi bakoitzean, eta hauen kilo kopuru zehatzak. Hondakin mota definitzeko LER kode europarra erabiltzen da, hondakin mota bakoitzari zenbaki zehatz bat ematen diona, katalogazio estandar moduan.

Jaurlaritzak 1556 Aginduaren bidez arau hauek jarri dizkie hondakin ez arriskutsuen ekoizleei eta hauek hartzeko baimendutako zabortegiei. Agindua gutxienez 12 hilabetez egongo da indarrean, eta bere helburua da zabortegira botatzen den hondakin kopurua murriztea. Hauek dira ezarri dituen neurriak:

EAE-ko zabortegietan bertako hondakinak hartzea. EAEtik kanpo sortutako hondakinak bertako zabortegietara bota ahal izateko Ingurumen Sailaren baimen berezia beharko da.

Paper industriaren lohiak erretzera behartzen du Aginduak. 2018an 102.500 tona izan ziren horiek, urtero erraustegientzat. Hauek dira zehazki erretzea planteatzen duen hondakin motak: papera  ekoizteko  tinta-kentzearen lohiak (LER 030305), efluenteen arazketako lohiak (LER 030311) eta hondakin-papera baztertzea (LER: 030307). Paper lohiek kloro kontzentrazio handia dute eta hauek erraustean osasunarentzat guztiz kaltegarriak diren dioxinak eragiten dituzte.

– Papergintzarekin lotuta dagoen beste hondakin fluxu bat Kraft orearen ekoizpeneko kareharrizko lohiak (LER 030309) dira, Hauek zementu-fabrikan materialki balorizatu daitezkeela dio, baina egun ez dela posible sortzen den guztia modu honetan kudeatzea, eta Jaurlaritzaren baimen berezia beharko dute hauek zabortegietara bota aurretik. 109.000 tona izan ziren 2018an.

Altzairugintzako zepa zuriak eta beltzak (LER 100201 eta 100202). Zabortegiek ezingo dituzte horrelakoak onartu, ezta eraikuntza lanetarako ere. Altzairugintzako zepa zuri eta beltzak "balorizatzera" behartzen du Aginduak, eta balorizatu ostean geratutako kondarrak eraman ahalko lirateke zabortegira. Aginduak "balorizatu" esaten duen hori praktikan zementeretan hormigoiarekin nahastea da. Zepekin nahastutako zementua errepideak egiterakoan erabiltzen da, lurra berdintzeko. 2018an zabortegietara botatako hondakinen datuen arabera, neurri hau martxan jartzeak ekarriko luke zabortegietan urtean altzairugintzako ia 140.000 tona zepa txuri eta beltz gutxiago pilatzea. Bestalde, hondakin horiek kutsatuak dira eta zementuarekin batera kutsadura zabalduko da hango eta hemengo lurretan.

Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak balorizatu ahalko dira instalazio mugikorretan, baina balorizatu gabe geratzen den "baztertze" edo errefusa derrigor baimendutako instalazio finkoetara eraman beharko da, instalazio finkoetan gehiago balorizatzeko. 2018an mota honetako ia 130.000 tona hondakin bota zituzten zabortegietara (LER kodeak 170101, 170102, 170103, 170107, 170904). Igeltsua da eraikuntza eta eraispen hondakinak berrerabilgarri egitea galarazten duen gai toxikoa, eta igeltsua izan edo ez, hondakin horien balorizazio oso altua edo ia ezereza lortzen da.

Hiriko hondakin-uren araztegiko lohiak balorizatu egin beharko dira, eta zabortegian botatzekotan Jaurlaritzaren baimen berezia beharko dute. 7,8 tona izan ziren 2018an.

Burdinazko  galdaketako  hareak  eta  xehekiak  (berdez  moldekatzea)  (LER  100906,  100908, 100910). Hauek ere zementeretan balorizatzea planteatzen du, klinkerra ekoizteko. Hala ere, Aginduak dio EAEko hiru zementu-instalazioek ezin diotela erantzun sortzen diren mota honetako hondakin gehienei. 2018an 111.000 tona izan ziren. Hondakin hauek ere zabortegira eramateko Jaurlaritzaren baimen berezia behar dute.

Ibilgailu xehetuak. Kotxeak autoen hilerrira eramaten ditugunean, berrerabili daitezkeen piezak kentzen dizkiete, eta prentsa moduko batetik pasatu ostean, konpaktatuta zabortegira eramaten dira. Aginduak dioenez, "baimendutako  bigarren  mailako  desmetalizazio-instalazioetatik  datozen  hondakin  horien baztertze-zatiak baino ez dira onartuko zabortegian". Baina baita ere dio ezin dela arau horretan zorrotza izan, EAEn ez dagoelako hondakin mota horiek balorizatzeko adinako ahalmenik. Jaurlaritzaren baimen berezia beharko da era horretako hondakinak zabortegira eramateko. 109 mila tona izan ziren 2018an.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Jaurlaritzako hiru teknikariren deklarazioak bertan behera, epaitegietako lanuzteengatik

Ostegunean ziren deklaratzekoak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko hiru teknikariak, baina justizia auzitegietako lanuzteen ondorioz ezin izan dute egin. Verter Recycling enpresari Ingurumen Baimen Bateratua nolatan eman zioten azaldu beharko dute.


Eusko Jaurlaritzako hiru teknikarik deklaratuko dute ostegunean, istriputik hiru urtera

Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko hiru teknikarik deklaratuko dute, Zaldibarko zabortegian ingurumenaren kontrako delituak ikertzen dituen auzian. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak elkarretaratzera deitu dute Durangoko epaitegi aurrean.


2023-02-14 | Ula Iruretagoiena
Estoldak

Hirien hondakinak bildu eta txikitzen diren lekuetara bisitaldia egitea eskoletako derrigorrezko txangoa izan beharko litzateke. Gaileta paketetxo bat ireki barneko bi gaileta irensteko, eta pakete azalaren ibilbidea mentalki eraiki. Helmugan paratzen da giza aktibitatearen... [+]


Zaldibargo zabortegia ez da oraindik zigilatuko

Hondamenditik hiru urte bete direnean prentsaren aurrean aitortu du Tapia sailburuak "ikuskapen teknikoak" egiten ari direla, zabortegia "egonkor eta seguru" dagoela, baina oraindik ez dela zigilatuko horretarako baimena eduki arren. Izan ere, Verter... [+]


2023-02-06 | ARGIA
Zaldibarko auzian ardura politikoak hartzeko eskatu dute, luiziaren hirugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak deituta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak omendu dituzte Eitzaga auzoan, zabortegian harrapatuta geratu zirenetik hiru urtera. Auzia argitzeko beharra berretsi dute eta ardura politikoak hartzeko eskatu.


Bizkaiko hondakinen kudeaketa

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz geroztik hondakinen kudeaketan Bizkaian dauden hutsuneak nabarmendu ditu talde ekologistak txosten batean. Azaldu duenez, hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa oraindik ez da onartu eta 2016koa dago indarrean. Hondakin organiko... [+]


Zaldibar Argitu plataformak Sololuze eta Beltran oroituko ditu zabortegia amildu eta hiru urtera

Datorren igande eguerdian, otsailaren 5ean, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak oroitu eta argipenak eta erantzukizunak eskatuko ditu Zaldibar Argitu plataformak.


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-10-05 | ARGIA
Zaldibar Argitu: “Lakua ez da neutrala izan, auziaren parte izan da”

Europako Batzordeak beste behin adierazi du Eusko Jaurlaritzak legedia bete zuela Zaldibarko zabortegiaren kasuan. Zaldibar Argitu plataformak nabarmendu du Lakuak bidalitako informazioa soilik izan duela kontuan Bruselak.


Bi

Otsailean urte bi bete dira Zaldibarko zabortegia amildu zela. Martxoan pandemiaren bigarren urteurrena dator, bi hilabetez etxean geratu ginenekoa. Katastrofe bi. Bigarrenak lehenengoa estali zuen, baina Eitzagako hondamendiaren gestioak erakutsi zigun izurritea zelan kudeatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude