Eusko Jaurlaritzaren 2022ko aurrekontua, sailez sail

  • 13.107,8 milioi euroko aurrekontua onartu du Gobernu Kontseiluak, eta 1.605 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du. Susperraldi ekonomikoa izango du erronka. Hona sail bakoitzera eta sail horietako zein arloetara bideratuko den dirua.


2021eko urriaren 26an - 15:18
Azken eguneraketa: 17:23
Irekia.eus
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aurrekontu proiektuari lotuta, lau puntu nabarmendu ditu Jaurlaritzak: inbertsio publikoa %50 gehituko duela 2021arekin alderatuta, I+G arloarekin “konpromiso irmoa” duela (%10 gehiago bideratuko du arlo honetara, gutxi gorabehera), 10 eurotik ia 8 jarriko direla gastu sozialetarako (proiektuaren %77 gizarte politikei dagokiela, alegia), eta Covid-programa hartzen duela bere baitan, 349 milioi eurorekin.

Bestalde, aurrekontuak erantzungo die “hiru trantsizio nagusiei: trantsizio teknologiko eta digitalari, trantsizio energetiko eta klimatikoari eta trantsizio sozial eta sanitarioari. Eusko Jaurlaritzak aurre egin behar die Covid-19ak eragindako krisialdiari eta krisialdi horren ondorio ekonomiko eta sozialei, baita gobernu-ekintzaren helburu nagusiei ere”.

EAEko defizita %0,9 izango dela eta zorpetzea 1.122,8 milioi eurotan murriztea aurreikusten dela ere jakinarazi du Jaurlaritzak.

Aurrekontu proiektua abenduaren 23an onartzea aurreikusten da.

Osakidetza, EHU, AHT, DSBE, EITB…

Sail bakoitzera bideratuko den diru publikoa honakoa izango da:

Osasuna: 4.352 milioi euro. Horietatik 3.333 milioi euro Osakidetzara bideratuko dira (116,6 milioi euro gehiago, Jaurlaritzaren esanetan).

Hezkuntza: 3.235 milioi euro. Langileen eta funtzionamenduaren gastuak 1.738 milioi eurokoak dira. 0 eta 3 urte arteko hezkuntzak eutsi egiten dio 30 milioi euroko aurrekontuari, Haurreskolak partzuergoak 59 milioi euroko aurrekontua du eta Euskal Herriko Unibertsitateak 356 milioi eurokoa.

Lana eta enplegua: 936,2 milioi euro. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentako zenbatekoak %3 gehituko direla eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria %10 gehitu dela azpimarratu du Jaurlaritzak.

Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena: 777,4 milioi euro. “Aurrekontua gehitu da industria-garapenean (41 milioi euro), teknologian (19 milioi euro), eraldaketa digitalean (10 milioi euro), portuetan (7,6 milioi euro), nekazaritzan (8,6 milioi euro) eta ingurumenean (7,7 milioi euro). Era berean, gehitu egin dira SPRI, SPRILUR eta Parke Teknologikoetako inbertsioak, ia 58 milioi eurora arte (40 milioi euro gehiago).

Segurtasuna: 725,1 milioi euro.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa: 564,4 milioi euro.  Euskal Y-rako eta Hego Saihesbiderako 56,4 milioi euroko zenbatekoa aurreikusten da. (2021ean baino 57,6 milioi euro gehiago, dio Jaurlaritzak).

Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak: 528,6 milioi euro. Emakundek 7,4 milioi euroko aurrekontua izango du, eta Garapenerako Lankidetzaren Agentziak 50,2 milioi eurokoa. Gizarte Larrialdietarako Laguntzarako eta pobrezia energetikoari aurre egiteko 42,5 milioi euro izango ditu. Barnean hartzen du Espetxeetako Programa berria, 70 milioi euro izango dituena.

Kultura eta Hizkuntza Politika: 322,4 milioi euro. 161,5 milioi euro EITBri dagozkio eta HABEk 46 milioi euro inguruko aurrekontua izango du.

Gobernantza Publikoa eta Autogobernua: 139,2 milioi euro. HAEEk 20,8 milioi euroko aurrekontuari eutsiko dio.

Ekonomia eta Ogasuna: 128,6 milioi euro. “Sail honetan deigarriena da Finkatuz funtsari Finantzen Euskal Institutuaren bidez egiten zaion 50 milioi euroko ekarpena, baita finantza-gastuak ordaintzeko 7 milioi euroko zenbatekoa ere”, azpimarratu du erakunde publikoak.

Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa: 52,1 milioi euro. 22,4 milioi euro bideratuko dira Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara, 19,9 milioi euro Merkataritzara eta ia 6 milioi euro Kontsumobidera.

Lehendakaritza: 35,5 milioi euro. Berritasuna da EAEko ordezkaritza bat irekiko dela Parisen, eta horretarako inbertsioa 1,1 milioi euro ingurukoa izango da.

 

 

 

Irekia.eus

 

 

 

Aurreikuspen ekonomikoak

2021erako EAEn espero den hazkundea % 6,7an mantenduko dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak, “nahiz eta zuhurtziaz jokatzera behartzen duten zenbait ziurgabetasun dauden, hala nola energiaren prezioa eta industria-hornigaien gabezia”. 2022rako aurreikuspenak hobetu egin dira: % 6,4ko hazkundea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aurrekontuak
6.355 milioi euroko aurrekontua lantzen ari da Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua: 6.355 milioi euro. Horietatik 520 milioi finantza gastuetara bideratuko dira (%8,18). Orain arteko aurrekontu handienak dira.


EAEko aurrekontuak onartu dituzte EAJk eta PSEk, oposizioaren zuzenketa bakar bat ere kontuan hartu gabe

EAJko ordezkari Alaitz Zabalak adierazi du oposizioak ez duela konfiantzarik bere zuzenketetan.


2023-01-09 | Mati Iturralde
Zenbakiak

2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―,  eta... [+]


2022-12-22 | Ahotsa.info
Nafarroako 2023rako aurrekontuek ez diote gizartearen pobretzeari aurre egiten, Eskubide Sozialen Kartak salatu duenez

Eskutitza osatzen duten erakundeek kontzentrazioa egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Aurrekontu hauei ez! Pobretzearen aurrean, erreforma fiskala lelopean.


Nafarroako inoizko aurrekonturik handienek ia erabateko adostasunez pasa dute zuzenketa fasea

Abenduaren 22an onartuko dituzte Nafarroako Gobernuko 2023ko aurrekontuak. Navarra Sumak izan ezik, gainerako alderdiek elkar zoriondu dute Legebiltzarrean erakutsitako adostasunagatik. Historiako aurrekonturik handienak izango dira Foru Erkidegoan: 5.749 milioi euro, 2022an... [+]


2022-11-22 | ARGIA
EH Bilduk ituna egin du Espainiako Gobernuarekin, 2023ko aurrekontuetarako

Asteartean iragarri dute "jendearen bizitzak hobetzeko aurrerapenak" jaso dituztela akordioan. Besteak beste, trafiko eskumena Nafarroari emango diote, eta euskal ogasunek kudeatuko dituzte banku eta argindar enpresen ezohiko irabazien zergak. Aranzadi elkartearen... [+]


Inoizko aurrekontu handiena aurkeztu du Nafarroako Gobernuak: 5.748 milioi euro

Nafarroako Gobernuaren 2023ko aurrekontuen aurreikuspena aurkeztu zuen asteazkenez foru gobernuak: 5.748 milioi euro, iaz baino %9,9 gehiago. Horietatik, 5.238 milioi izango dira ohiko gastuetarako, 510 milioi finantza gastuei bideratuko baitzaie. Albistearen amaieran zehazten... [+]


2022-10-04 | ARGIA
3 urte arteko haur bakoitzeko hilean 100 euroko laguntza aurreikusi dute Espainiako Aurrekontu Orokorretan

PSOEren eta Unidas Podemosen gobernu koalizioak 2023ko aurrekontuen aurreakordioa adostu dute, eta “inoizko gastu sozialik handiena” dutela iragarri. Besteak beste, trenak doan izatea hitzartu dute. UPk eskatzen zuen Etxebizitza Legea ez dute aurrekontuetan sartuko.


Analisia
Zaindu gaitezen, baina aurrekonturik gabe

EAJk Espainiako Senatuko bozketaren unerako utzi omen ditu AHTrako diru gehiago ekartzeko negoziazioak. Oraingoan, trena hiriburuetan sartzeko izango omen da dirutza, Donostian herritarrek behar ez duten metroarekin batera, Bilbo inguruan inork gutxik erabiltzen duen... [+]


2021-12-02 | ARGIA
Aurrekontuen gaineko akordioa sinatu dute lehen aldiz Jaurlaritzak eta EH Bilduk

Abenduaren 23ko bozketan abstenitu egingo da EH Bildu. Akordioa medio, 253 milioi euroko partida eskatuko duten zuzenketak egingo dira aurrekontuetan, eta koalizioak proposatutako sei neurri politikoetatik hiru onartu dira.


EH Bilduk ez die osoko zuzenketarik jarriko Jaurlaritzaren 2022ko aurrekontuei

Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak iragarri du berria ostiral honetan, Eusko Legebiltzarreko gobernuaren kontrol saioan, “ez dira herri honek behar dituen aurrekontuak, ez dira gure aurrekontuak. Baina horiek hobetzeko lanean ari gara”.


2021-11-18 | Leire Artola Arin
Amiantoaren biktimentzako 25 milioi euroko funtsa adostu dute EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak

2022ko aurrekontuen negoziaketetan PSOEren eta Unidas Podemosen koalizioak konpromisoa hartu du amiantoaren biktimei kalte ordainak emateko. Espainiako aurrekontuen gaineko eztabaidetan EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin eskuratu duen lehen akordioa da.


“Inoizko aurrekonturik handienak”

Jaurlaritzak 2022 urterako prestatuko egitasmoa “inoizko aurrekonturik handienak” direla esanez aurkeztu du. Hala da bai, zenbakiei bakarrik begiratuz gero. Baina handiak izanagatik, ez dute zertan nahikoak eta egin daitezkeen handienak izan beharrik. Ezberdina... [+]


2021-10-15 | Leire Artola Arin
AHTra bideratuta daude Hego Euskal Herrirako Espainiako aurrekontuen erdia baino gehiago

Madrilgo Gobernuko aurrekontu proiektuan 662,9 milioi euro Hego Euskal Herrirako gorde dituzte, horietatik 388,4 milioi AHTarentzat, alegia, erdia baino gehiago.


Parlamentu Sozialak aurrekontu sozialak aldarrikatu ditu Nafarroako Gobernuaren aurrean

Astelehen eguerdian Nafarroako hainbat sindikatu eta eragile sozialen 40 bat ordezkari bildu dira Nafarroako Gobernuaren aurrean, Karlos III.ena etorbidean, aurrekontu sozialak aldarrikatzeko eta argiaren salneurriaren gorakada salatzeko.


Eguneraketa berriak daude