Errekaleorren poliziaren esku-hartze bat grabatzeagatik Mozal legea ezarri zioten Hala Bediko Mikel Saenz de Buruaga kazetariari eta urtebeteko prozesu administratiboa eta gero “kautelazko” neurriak hartu dituzte.
Ez da behin betiko erabakia, behin behinekoa baizik gutxienez epaiketa bukaera arte, zeina 2019ko apirilean izango da gertakizunetatik bi urtetara. Eusko Jaurlaritzak Mozal legearekin zigortzen duen lehen kazetaria bihurtu daiteke Buruaga.
Informazioaren Askatasunerako Defentsaren plataformak (PDLI, gaztelaniazko sigletan) jakinarazi duenez informazio hau arartekoak helarazi die. 2017ko uztailaren 28an kexa bat aurkeztu zuten erakunde horretan informatzeko eskubidea urratzen duela salatuz.
Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.
Aurten, eguneroko Suelta la Olla, Hizpidea eta Arrosa sareak ekoitzitako Zebrabidea magazinez gain, 42 irratsaio propio izango dira entzungai Hala Bedi irratiaren uhinetan. Euskaraz 14 irratsaio egingo dira, 27 gaztelaniaz eta galizieraz bat.
Hala Bedik Izan Media tailerren edizio berria antolatu du. Tailer hauen helburua herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea da, eta bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea.
Azken urteko diru-sarreren gutxitzeari aurre egiteko kanpaina abiatu du Hala Bedik. Komunikabide independentea izaten jarraitzeko, bere independentzia ekonomikoa bermatu nahi du.
Auzia ixtea erabaki du epaileak Ertzainaren deklarazioa jaso ostean. Hala Bedik aurreratu du helegitea jarriko duela.
Azaroaren 23 goizean kereila aurkeztu dute Hala Bediko kideek, Arabako Justizia Jauregian, Talka espazio feministako desalojoan kazteari baten lana oztopatu zuen polizia agentearen aurka. Hala Bedik informatzen, poliziaren gehiegikerien irudiak zabaltzen eta eskubide urraketak... [+]
Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) ohar irmoa kaleratu dute, informatzeko eskubidearen aurka Gasteizen poliziaren eskutik jazotakoa salatuz.
Martxoaren 2an irekiko da Euskal Udalekuetan izena emateko kanpaina.
Asteazkenetan 20:00etan zuzenean aireratzen da Hala Bedi irratian Bertxoko irratsaioa (hemen orain arteko saioak entzungai) eta Arrosa Sareko beste hainbat irratitan ere entzun daiteke. Umore askeaz eta euskalkiak nahastuz jorratzen dute aktualitatea eta grabatutako bertsoaldiak... [+]
Bi data berri aurkeztu ditu Muinoko Hotsak egitasmoak: urtarrilaren 31a eta martxoaren 14a. Gaztetxeko oholtza gainean, berriz, Lepora, Lisabö, Red Iron Squad eta Sexty Sexers taldeak.
Jon Etxebarria, Hala Bediko kidea: Egin ARGIAkoa hedabide independenteen arteko elkarlana elikatzeko.