EiTBk argitaratu duenez, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegiko epaile batek bertan behera utzi du kontu-hartzaileen eta tokiko idazkarien lan-poltsetarako Jaurlaritzak ezarritako hizkuntza eskakizunak. Hala jakinarazi du Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendik, agerraldi batean, noiz eta dozenaka alkate eta euskalgintzako eragilek prentsaurrekoa egin duten egunean azken aldiko oldarraldi judiziala salatzeko. Azken epai euskarafoboa hartu duen epailea Rosa Esperanza Sanchez Ruiz-Tello da eta onartu egin du Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialak aurkeztutako helegitea.
Sanchez Ruiz-Tellok atzera bota du euskararen 3. eta 4. hizkuntz eskakizunak exijitzea lan poltsa horiek eratzeko prozesuan. Zehatz adierazteko, Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Sailaren 2021eko apirilaren 22ko Aginduari eragingo dio erabakiak. Horren bidez, EAEk toki administrazioko idazkari-kontu-hartzaileen deialdia egin zuen, Bizkaiko toki-administrazioetan Espainiako estatuko hautagaientzat gordetako lanpostuak betetzeko.
Jaurlaritzak 15 eguneko epea du errekurtsoa jartzeko, eta Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendik iragarri du hala egingo dutela.
Espainiako Justizia sistemaren webgunean jakinarazten dute Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegiko epailea dela Rosa Esperanza Sanchez Ruiz-Tello.
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.