Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu du Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko lankidetza protokoloa. Gauza bera egingo du asteazkenean Nafarroako Gobernu Kontseiluak.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu du Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko lankidetza protokoloa. Gauza bera egingo du asteazkenean Nafarroako Gobernu Kontseiluak.
Nafarroako Gobernuak ohar batean zabaldu duenez, Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoak "harreman berezia" dute, eta horren adierazgarri dira "kidetasun historikoa, kulturala, linguistikoa, turistikoa eta soziokulturala". Gobernuak gehitu du administrazioen jardueren koordinazioa hobetzen lagunduko duela akordioak.
Akordio horrek eguneratu du 2009ko uztailean bi administrazioek sinatu zuten testua. Testu horrek Abiadura Handiko Trena, Nafarroako ETB ikusteko lege-emisioak eta euskararen sustapena soilik biltzen zituen.
Oraingo akordioak 18 arlotako lankidetza barnebiltzen du: gizarte-zerbitzuak, berdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeria, osasuna eta kontsumoa, hezkuntza eta kultura, hizkuntza-politika eta bakea, bizikidetza eta giza eskubideak, besteak beste.
Bi gobernuek asteazkenean aurkeztuko dituzte protokoloaren xehetasunak. Laster sinatuko dute protokoloa Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak eta Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek Kantabriara joan ahalko dute lehenago, Nafarroara, Lapurdira eta Zuberoara baino. Ekainaren 19an irekiko dute EAE eta Kantabria arteko bidea eta aldiz, dena ongi badoa ekainaren 21ean zabalduko da Euskal Herri osoan barrena ibiltzeko... [+]
Euskaraz aritzeko gaitasuna neurtzen duten titulazioak baliokidetuko dira ikasketa mailaren arabera. Eusko Jaurlaritzak 2012an indarrean jarritako dekretuaren ildotik doa Nafarroako Gobernuaren ideia.
Etxebizitzen prezioaren iruzur erraldoiak jaioterritik (Donostiatik) bota baninduen ere, orain arte, beti, Gipuzkoan erroldatuta eta lan egin dut. Halere, oraindik arrotz dut EAE delako eremua. Pais Vasco; EAE; Comunidad Autonoma... horiek guztiak ez ditut atsegin.
Ez da bi erkidego autonomoetako bi lehendakari biltzen diren lehen aldia, hainbatetan bildu izan dira azken 30 urteotan, baina ostiralekoak arreta berezi erakarri du.