Gasteizko Udalak abenduan ukatu zion Subillako Armentia-2 putzuan zundaketa egiteko baimena SHESA hidrokarburoen sozietateari. Putzuan gasik ba ote dagoen ikertu nahi du Eusko Jaurlaritzaren sozietateak. Gorka Urtaran alkateak adierazi du udalaren erabakia defendatuko duela.
SHESAk 2020ko azaroan aurkeztu zuen Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko eskaera. Abenduan Gasteizko Udaleko alorreko teknikariek ebatzi zuten Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea, eta eskaerari ezezkoa eman zion udalak. Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak egun berean adierazi zuen ez zuela baztertzen epaitegietara joatea udalaren erabakiaren aurka. Gaur jakin da egin egingo duela. SHESAk helegitea “berehala” aurkeztu duela iragarri du El Correo-k. “Ez da hitz egiten ari gas putzuak ustiatzeaz, baizik eta esploratzeaz, baliabide hori badagoen, zer kopurutan dagoen eta etorkizunean bertara jotzea posible izango litzatekeen jakiteko. Ezinbestekoa da lurpean zer dagoen jakitea, erauziko den ala ez alde batera utzita”, adierazi du Tapiak.
EAJ eta Gorka Urtaran
Gasaren erauzketaren defentsan bakarrik geratu zen abenduan EAJ. Erabaki historiko batean, Arabako Batzar Nagusiek gas putzua ustiatzearen aurka azaldu ziren. EAJk mozioaren aurka bozkatu zuen, beste talde guztiak, PSE barne, alde. Egun batzuk geroago heldu zen udalaren erabakia. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ados ez zegoela adierazi zuen, herritarrek gasa dagoen ala ez jakiteko “eskubidea” dutela argudiatuta, baina erabakia errespetatuko zuela esan zuen.
Asteazkenean elkarrizketa egin diote Gasteizko alkateari Radio Euskadin, eta Udalaren erabakia defendatzen jarraituko duela ziurtatu du: “Udalak ez du jarrera aldatuko, eta Gasteizko on gorena defendatzen jarraituko du, hau da hiri-antolamenduko plan orokorra, eta horrek gasaren ustiapena debekatzen du".
Gure bizitzan zehar, jaberik gabeko zenbat ibaitan bainatu gara? Senarrik gabeko zenbat baratzetatik elikatu gara? Zenbat hazi kreole lorarazi ditugu aitarengandik, osabarengandik edo anaia ezkongabearengandik heredatu ez ditugun lurretan? Azken batean, zenbat emakume ezagutzen... [+]
COP26 biltzarraren bezperan, planeta osoko laborarien bozgorailu izan nahi duen Via Campesina saiatu da klima are gehiago zora ez dadin bere proposamena zabaltzen Hararetik (Zimbabwe): “Aldarrikatzen dugu aitortua izan dadila nekazaritza agroekologikoak, basogintza... [+]
Epizentroa Eguesibarren izan du eta gaueko 22:45etan dardarazi du lurra. Ordu erdiko tartean bi erreplika gertatu dira, 3,2 eta 2,7 gradukoak.
Ekainaren erdialdean hasita, ezohiko uholdeek txikizio galantak eragin dituzte Europako hainbat eskualdetan. Udan barrena eurite eta uholde izugarriak errepikatu dira munduko lau muturretan, Txinan bezala Afrikako Sahelen, Pakistanen edo Amerikako Estatu Batuetan, beroketa... [+]
XX. mendean zehar basoen hedapena larre eta nekazal lurren kaltetan izan da. Euskal paisaiaren eraldaketa hau nabarmenagoa izan da isurialde kantauriarrean. Hain zuzen ere, isurialde horretan dago ekosistemarekiko integritate gutxiko baso lurren presentzia handiena.
Duela lau urte sortu zuen Oñatiko Udalak ingurumen beka. Oñati inguruko anfibioen eta narrastien azterketa egin zuten lehen deialdi hartan, herriko ekosistema ezberdinetan zein egoeratan zeuden ikertzeko. Duela bi urte, energia berriztagarrien inguruko lanari... [+]
Insignis pinuari eraso dioten onddoek hankaz gora jarri dute Bizkaiko eta Gipuzkoako basogintza. Azken ia mende batean gorabehera handirik gabe moldatu den basogintza osoa kolokan jarri dute onddo xixtrin batzuek. Xixtrin baino gehiago, ziztrin esan beharko dugu, izan ere, a zer... [+]
Erromatar garaiko herrixka txiki baten arrastoak aurkitu dituzte Atiaga ondoan, Arabako Haranak ureztatzeko obrak egiten ari zirela.
Aizkorri-Aratz Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE), Zerain eta Oñati udalerrietan, Gipuzkoako Aldundia lau baso pista eraikitzeko proiektua tramitatzen ari da, bertako herri onurako mendi batean eta lursail pribatu batzuetan, hurrenez hurren. Natura 2000... [+]
Europako Batzordearen zientzia eta ezagutza zerbitzua den Ikerketa Zentroak argitaratu berri du desertifikazioaren munduko Atlasaren edizio berria, lekuan lekuko erabakiak hartu behar dituzten arduradunei eskaintzeko tresnak lurzoruen galera eta hondatzeari erantzun egokiak har... [+]