2024, 2025 eta 2026ean ere aipatu diru kantitatea jasoko du Elizak. Hala adostu dute Osakidetzako lehendakari Rosa Pérezek, Bilboko apezpiku Joseba Segurak eta Eusko Jaurlaritzak.
Aurten egin bezala hurrengo hiru urteetan ere 581.616,85 euro ordainduko dizkio Eusko Jaurlaritzak Eliza Katolikoari, ospitale publikoetan “arreta erlijiosoa eta espirituala” egon dadin. Hala erabaki dute Rosa Pérez Osakidetzako lehendakariak eta Joseba Segura Bilboko apezpikuak. “Arreta espirituala geroz eta esangura handiagoa lortzen ari da, osasun zerbitzua geroz eta zentratuagoa baitago pertsona bakoitzaren ongizate eta autonomian”, azaldu dute Jaurlaritzako iturriek.
El Diario hedabideak azaldu duenez, Espainiako Estatuak eta Vatikanoak 1979an onartu eta 2018an eguneratu zuten akordioaren baitakoa da erabakia. Bi aldeek hala erabakitzen badute, lau urtez luzatuko da aipatu akordioa, eta izan beharreko harreman erlijiosoaz arduratuko da. Zehazki, Eliza Katolikoari baimena ematen dio bere jarduna instalazio publikoetan egin dezan, besteak beste, jaunartzeak, bataioak eta ezkontzak.
Adostutako puntuen artean zehazten da, zerbitzua “iraunkorra” izango dela eta “presentzia egonkorra” izango duela Elizak ospitaleetan. Hortaz, Osakidetzaren eginbeharra izango da kaperak, otoizlekuak eta bulegoak prestatzeaz gain, eskaintza katolikoaren berri ere ematea.
Ateoagoak ala ez?
Osakidetzak berak onartu du geroz eta harreman gutxiago dagoela Eliza Katolikoarekin, eta gizartea geroz eta “heterogeneo eta pluralagoa” dela. Hain justu, 2021ean egindako inkesta batean herritarren %30ak aitortu zuen katolizismoarekin ez zuela inolako loturarik.
88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.
Iruñeko artzapezpiku Florencio Rosello eta Tuterako gotzain Joseba Segura Nafarroako Elizak immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest azaldu dira epaitegiek hala aginduz gero, baina inmatrikulazioak legezkoak izan direla defendatu dute.
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]
Biarnoko Lestelle-Betharramgo ikastetxe katolikoan ikasleek urtetan sufrituriko indarkeria fisikoa eta sexu-abusuak argitara eman ostean, biktimen eta Betharramgo kongregazioko ordezkarien lehen topaketa lotu dute, biktimei entzutea helburu. "Betharram ez da libratuko... [+]
Bermeon jaioa, frantziskotar eginik Hego Korean egin zuen bizimodurik gehiena, 40 urte. Sasoi batean mutil-koskorretan askok egin zuena egin zuen, komentura bidea hartu. Gero, handik mundura jauzi egin zuen Uriagerekak, bestelako hizkuntza eta kultura arrotzetara.
"Ez dut ezer musulmanen kontra"... baina mezetara gero eta fededun gutxiago joatea immigrazioarekin lotu du Cascanteko apaiz Jesús Planillo Bartosek, herriko festetan emandako sermoian. Esandakoek eliztarren artean marmarra eragin du, eta abadeak barkamena... [+]
Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.
Indarkeria fisikoa eta sexuala jasan izana salatua duten Betharramgo Notre Dame ikastetxeko kasik ehun ikasleei beste 26 salaketa batu berri zaizkie. Horien artean, oraindik ikastetxean lanean ari den begirale baten kontrakoa dago: 12 urteko mutikoa bortxatu zuela frogatu... [+]
Espainiako Gotzainen Batzarrak asteartean egindako bilkuran onartu du abusuak jasan dituzten biktimei kalte-ordain ekonomikoak ordaintzea, baina elizbarruti eta kongregazioek ez dute nahitaez bete behar izango. Espainiako Gobernuak gogor kritikatu du plana,... [+]