Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua, ate joka


2024ko uztailaren 11n - 09:38

Kohesioaren gaia gobernu, erakunde publiko eta gobernuz kanpoko erakunde askoren lehen ardura da gaur egun. Izan ere, desberdintasun txikiak dituzten gizarteek errazago sortzen dituzte garapen ekonomiko, sozial zein kulturalerako baldintzak, gobernantza ekosistema hobeak eta hobeto egiten diote aurre etorkizuneko erronkei; kohesioa duten herriek bazterkeria gutxiago dute, gizarte kapital sendoagoak eta pertenentzia eta konfiantza sentimendu handiagoak.

2024ko urriaren 2tik 4ra Gasteizko Europa Biltzar Jauregian ospatuko den Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuan, Euskal Herriaren jendartearen eta lurraldearen kohesioa handitzeko eman beharreko pausoen inguruan gogoeta egingo dugu, Euskal Herriaren ongizatea hobetzeko xedearekin. Elkartzen gaituena. Herri ituna(k) jendartearen eta lurraldearen kohesiorako lelopean, herritarren eta lurraldeen arteko kohesioa handitzeko herri itun bat lortzeko proposamenak egingo ditugu.

Minouche Shafik-en Lo que nos debemos unos a otros. Un nuevo contrato social (2022) [Elkarri zor dioguna. Kontratu sozial berri bat] liburuan dioen bezala, “herri itunak dena hartzen du: gure erakunde politikoak, gure lege-egiturak eta egitura juridikoak eta gure baldintza materialak, baita familiaren eta komunitatearen antolaketa, gure ongizatea, gure harremanak eta bizitzari buruz ditugun ikuspegiak ere”.

Hortaz, begirada zabal batekin eta erpin askotarikoetatik helduta, kohesioa xede izanik, alor desberdinetan jarri beharra dago begirada. Batetik, eredu sozio-ekonomiko berri batez hitz egiten hasi behar gara: nolako garapen ekonomikoa behar dugu? Zein da enpleguaren etorkizuna? Zer nolako iraunkortasuna bermatzen dugu? Belaunaldien arteko elkartasuna posible da? Eredu ekonomiko berri batera igarotzeko proposamenak lantzea funtsezkoa da.

Lurraldetasunean fokua jartzea ezinbestekoa da. Ipar eta Hego Euskal Herriaren zein hiri eta landa eremuaren arteko harremanak sendotzeko proposamenak landu; subiranotasun lurralde gatazkak gainditzeko proposamenak bildu...

Bestetik, Euskal Herrian bizi diren pertsonen arteko harremanari erreparatu behar zaio: gizarte berrikuntzak zer onura dakartza? Euskal hezkuntza sistema bateratu batez hitz egin genezake? Nola kokatu euskal nortasuna gizarte plural eta gero eta anitzago batean? Zelan bermatu parte-hartze kulturala gure eskubideak bermatuta? Askotariko galderak eta gure egunerokoan txertatuta dauden errealitateei zuzenean so egiten dietenenak.

Azkenik, lurraldetasunean fokua jartzea ezinbestekoa da, hots, herrien arteko oreka eta mugen inguruan hausnartzea. Zehazki, lurralde guztien arteko elkarrizketaren beharraz hitz egitea, baita harreman berriak sustatzearen inguruan ere. Ipar eta Hego Euskal Herriaren zein hiri eta landa eremuaren arteko harremanak sendotzeko proposamenak landu; baita subiranotasun lurralde-gatazkak gainditzeko proposamenak bildu ere.

Kohesioa, herri itunak, ongizatea, garapena, eredu sozioekonomiko berria, lurralde-gatazkak, hirien eta landa eremuen arteko harremanak... Zalantzarik ez dago Euskal Herriaren etorkizunarentzat garrantzitsuak diren gaiak jorratzeko une aproposean gaudela. Aurrerantzean ere Euskal Herriak izan nahi badu, ezin diegu gai hauei ez ikusiarena egin. Izan ere, “hor konpon” baino hobeki atera zen “zer gerta ere”.

Euskal Herriko kezka eta erronkei erantzuteko elkarte zientifiko-kultural gisa, Eusko Ikaskuntzak kohesioari loturiko hainbat ikerketa burutu ditu 2018tik. XVIII. Kongresutik aurrera, herritar, eragile, aditu eta erakundeak elkartu eta kohesioa hobetzeko gogoetak bultzatzen eta proposamenak egiten aritu da. Urriko Kongresuan ikerketa horien guztien emaitzak ezagutzeko parada izango dugu.

Euskal Herrian gai horien inguruan beste erakunde eta esparru batzuetan egin diren lan eta gogoetak ere ezagutuko ditugu. Eta Euskal Herritik kanpoko erreferentziak ere izango ditugu. Hau da, nazioarte mailako pentsalari ezagunak ere etorriko dira, Euskal Herriko errealitatea mundu mailan kokatzeko. Kanpoko eta barneko begiradak nahasten dituen gogoeta kolektiboa egingo da.

Kongresu hitza entzuten denean, berehala unibertsitatean eta gogoeta akademikoetan pentsatzen dugu. Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresu honetan, akademiako kideek parte hartuko dute, baina horiekin batera, Euskal Herriaren etorkizunarekin arduratuta dauden pertsonak gakoak dira, Eusko Ikaskuntzako bazkideak izan edo ez. Izan ere, benetako ezagutza, estrategiak eta akordioak taldean sortzen dira. Minouche Shafik-en aipatutako liburuan dioen bezala: “(...) gizartea izan behar da herri itunaren helburua erabaki behar duena, eta horretarako, era askotako indikatzaileak izan behar ditu kontuan”.

Hitzaldiak, mahai inguruak, eztabaidak, performance kulturalak...programa erakargarria eta irekia prestatu dugu urriaren 2, 3 eta 4erako, Euskal Herriaren etorkizunari buruz gogoeta egiteko testuinguru interesgarria sortzen du Kongresuak. Beraz, izena eman nahi duen orok, aukera aparta du Euskal Herriko jendartearen eta lurraldearen kohesioan sakontzeko.

Patxi Juaristi, Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren lehendakaria

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Zer esan nahi dute ‘begiratu’, ‘ulertu’ eta ‘pertsona’ hitzek?

Ez da akaso harrotasun seinale nire aurrean dauden pertsonak pertsona izango ez balira bezala begiratzea? Bai, noski baietz. Baina nola espero dugu bestela besteak ulertzea? Ulertu, behatu, begiratu. Besteak ulertu nahi izateak, ez du jarrera harro hau eskatzen? Ni pertsona... [+]


Genozidioaren egunkariak

Urtebete igaro da, diotenez. Ez dut sekula ulertu mendebaldarrok daukagun ohitura harroputz hau: nahiz eta gatazkak ia mende bateko iraunaldia izan, datak nahierara moldatzen ditugu, garrantzia nolanahi oparituz. Azkeneko sasoia ezberdina izan al da beren lurraldean preso... [+]


2024-10-12 | Aitor Kortabarria
Jakin-mina

Badira hogei urte irakasle naizela, eta Bigarren Hezkuntzatik gorako maila guztietan aritu naiz eskolak ematen; halaber, gaur da eguna argi ez dudana zein den irakaslearen betebeharra.

Hezkuntza arautuaren eskailera luzean, maila bakoitzak baditu berezko ezaugarriak. Hala... [+]


Urriaren 12aren beste aldea: erresistentziaren hausnarketak

Ez da kasualitatea Hispanitatearen eguna, Guardia Zibilarena eta Pilarreko amabirjinarena data berean izatea. Hirurek egitura zapaltzaileak irudikatzen dituzte (estatua, armada eta eliza). Bestalde, indigenen erresistentzia eta Espainiako Estatuak bere armada militar eta... [+]


2024ko otsailaren 8an esnatu ginenean dinosauroa besarkatzen ari zinen

Pertsona batzuek kapitalismoa "besarkatzen" dute, konturatu gabe arazoa sistema berean dagoela; planeta mugatu batean hazkundea etengabe bilatzean. Energia intentsiboak ekoizteko modu guztiak mundua irensten ari dira.


Herri txikiak bizirik!

Zenbat txango, irteera edota lagunarteko paseotan entzun izan dugu bide guztiek Erromara eramaten dutela? Nik sarri, eta inoiz, neuk sentitu dut esan behar izana. Egia esan, uste dut beti txarto ulertu izan dudala esaera hori. Izan ere, beti imajinatu izan dut bide zuzen bat,... [+]


2024-10-07 | Joan Mari Beloki
Euskal europarlamentari gehienak guda Europara zabaltzearen alde

Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]


Euskaragatik bazterturiko euskaldunak

Euskal Herriko lurralde batzuetan euskara ofiziala da, besteetan meridianoaren arabera ofiziala ala ukatua eta, aitzitik, ipar aldera bagoaz, toleratua (ez ofiziala).

Azken boladan, epaitegi batzuk ebatzi dute funtzionario publikoek ez dutela euskara ezagutzarik izan behar eta,... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


Eguneraketa berriak daude