Azken hamarkadan euskeraren jatorriaren ikerketan inoiz baino emaitza gehiago ematen ari direlakoan gaude: artikuluak, liburuak, eztabaidak… Adibidez, Pariseko unibertsitate batek Hector Iglesiasen Iruña-Veleiari buruzko liburua argitaratu du. Edo L’Harmattan argitaletxe famatuak Eñaut Etxamendi, Dominique eta Fina Davant eta Roger Courtoisen L´Origine de la lengua basque liburua plazaratu du. Argitaletxe horrek liburu bat argitaratzea tesi bat egitea bezainbeste garrantzia du frantziar estatuan.
Hegoaldean gai horri buruz egile askoren liburuak ere argitaratu dira: Josu Naberan, Javier Goitiaren 20 liburu (ADN eta arlokako hiztegi etimologikoak), Felix Zubiagaren beste 20 liburu, Kapanagaren berredizioa, Antonio Mendizabal, Jose Mari Ugalde, Jesus Zugatzaga, Jon Goitia interneten, Miguel Garai, Jon Nikolas, Mikel Urkola… Gainera, Pamielak gainerako argitaletxeetan orain arte ikusi ez den jarrera irekia erakutsi eta Elexpururen bi liburu (Sardiniako toponimiaz eta Iruña-Veleiaz), Eduardo Aznarren Errioxako euskerari buruzko bi liburu eta Juan Miguel Munarrizen Euskararen genesia plazaratu ditu. Horiek guztiek gai honetan sakontzeko inoiz baino aukera gehiago dugula erakutsi digute.
Apurka-apurka aire berriak datoz euskeraren jatorriaren langintzara. Hori bultzatu duten faktore asko dago, hala nola Interneten bidez errazago komunikatu ahal izatea, toponimia ikertzeko baliabide berri oso onak egotea, ikerle gehiago gai honetan aritzea eta Iruña-Veleia.
Azken gai hori, adibidez, euskeraren jatorriaren ikerketan mugarria izan da, grafitoak datatzeko arkeometriari ez zaiolako aukerarik eman nahi izan. Zergatik? Ba orain arte irakatsi den euskal filologian hutsune handiak omen daudelako. Grafitoak egiazkoak ziren ala ez zalantzarik bazegoen datatzea aski zen. Baina horren ordez eta antzekorik agertu ez zedin, hondeamakina 3 aldiz sartu dute indusketan eta orain, Eliseo Gil eta Oskar Escribano espetxera sartzeko prest daude. Euskal filologia, historia eta arkeologia ofizialak, dataziorik eta froga zientifikorik gabe, errugabe bi espetxeratuko ditu? Noraino heldu gara?
Iruña-Veleiak euskeraren jatorriaren ikerketa beste bide batzuetatik eraman behar dela erakutsi digu. Horrela, berriz ere, begirada atzera eraman dugu eta orain arte euskeraren ikerketan aritu diren lanak ezagutu behar direla ikusten dugu.
Akatsak akats, Larramendik, Hervasek, Humboldtek eta guztira 21 ikerlek egindako lanak ezagutzeko ordua da. Izan ere, bakoitzaren baliabideak eta garaia kontuan hartuta, eta baztertu beharrekoak kendu ondoren, gure hizkuntzari ekarpen interesgarriak egin zizkiotela konturatu gara.
Apurka-apurka aire berriak datoz euskeraren jatorriaren langintzara. Hori bultzatu duten faktore asko dago, hala nola Interneten bidez errazago komunikatu ahal izatea, toponimia ikertzeko baliabide berri oso onak egotea, ikerle gehiago
gai honetan aritzea
eta Iruña-Veleia
Etxabe eta Pozari esker, iberiar penintsulan euskal toponimo asko dagoela jakin izan genuen: Uria, Iria, Urbi, Atekoa…. eta batzuk oso ezagunak: Granada=Iliberri, Guadalajara=Arriaka… Larramendik Euskal Herriaren lehenengo aldarrikapena egin zuen subjektu politiko gisa; Gipuzkoako historia, foru, gizarte, kultura… aztertu zituen; Hernaniko burdinola edo aingura-sutegien hondamenditik atera zituen eta lehenengo kooperatiba sortu zuen bere iloba emakumea bertako arduradun ipiniz. Eta, jakina, bere bizitzako lanik nagusiena euskera izan zen, bere garaira eguneratu zuelako gramatikarekin eta hiztegi hirukoitzarekin, euskeraren galbidean inflexio ikaragarria ekarri zutenak. Tamalez, apologista, garbizalea eta neologista zela esanda, askok bere ekarpenak baztertzen dituzte baina Xabier Kintanak, proportzioz, neologismo gehiago sartu zituen “Hiztegi modernoan”, baita Euskaltermek ere, hiztegiak gaur egungo terminologiara egokitzean.
Bestalde, Lorenzo Hervasek hizkuntzalaritza konparatua sortu zuen eta hor euskeraren garrantziaz berehala konturatu zen, nahiz eta hemengoa ez izan. Mogelek herri jakintzaren garrantzia nabarmendu zuen, Basarte unibertsitatea deituta, eta, horrez gain, hizkuntzaren hainbat toponimo azaldu zigun (Calpe…). Astarloak, berriz, hizkuntza nagusiak sakon aztertu ondoren (latina, greziera, hizkuntza erromanikoak, hebraiera, arabiera…), euskeraren gauza miresgarriak inork baino hobeto azaldu zituen. Eta konturatu zenez euskeran hitzen esanahia ez omen dela arbitrarioa, naturak iradokia baizik, toponimian ikusten dugun bezala.
Wilheim von Humboltek, adibidez, euskaliberismoa zabaldu zuen, iberiar penintsulako toponimia zaharrena euskeraren bidez azaldu daitekeela frogatu ondoren. Pedro Novia Salcedok lehenengo hiztegi etimologikoa egin zuen. Agosti Xahok euskal hitzen sorrerari buruzko liburu epikoa izkiriatu zuen. Sabino Aranak, euskal nazionalismoa berpizteaz gain, etimologia asko landu zituen jatorriaren garrantzia ikusita. Jose Ramon Rementeriak euskera Europako eta agian beste lekuetako toponimia ulertzeko ezinbesteko tresna dela aldarrikatu zuen. Imanol Mujikak hainbat hitz naturaren bibrazioa kontuan hartuta osatu zirela proposatu zuen.
Beste aldetik, Juan Migel Sansineneak munduan ditugun ur errodun hidronimoak jasotzeko 3 liburu behar izan zituen. Imanol Agirrek, Astarloak bezala, munduko hizkuntza nagusiak aztertu ondoren eta munduan erabiltzen diren 500 idazkera jaso ostean, Siberian desagertu zen eta inguruko hizkuntzekin loturarik ez zuen ket mintzaira eta euskera antzekoak zirela ikusita, gure hizkuntza munduko beste hizkuntzekin dituen loturak agerian jarri zituen. Juan Goitiak gaztelerazko berba asko euskeratik datozela proposatu zuen. Jorge Oteitza gure hizkuntzak gorde duen aurreindoeuroparraren ikuspegia agerian jarri zuen. Patxi Aginagaldek, Jesus Segurolak, Bittor Kapanagak, Antonio Mendizabalek ere gure hizkuntzaren jatorriaren puzzle handia osatzeko beste pieza interesgarriak eman zizkiguten.
Baina, zergatik urteetan zehar izan ditugun hizkuntzalariak arretaz aztertu beharrean, gehienak lurpean daude? Zergatik ez da ulertu nahi munduan proportzioz hizkuntzalari gehien garen herria zerbaitengatik izan behar dela? Zergatik ez da ikusi nahi toponimian milaka antzekotasun ezin direla kasualitateak izan?
Ekainaren 1ean Euskeraren Jatorriaren 13. Biltzarraren barruan, Bermeon, gure hizkuntzaren jatorriaren ikerle historikoei eta belaunaldiz belaunaldi euskeraren sugarra eraman duten emakumeei omenaldia egingo diegu, hizkuntzalaritza askea behar dugulako. Bai, egunen batean euskeralaritza mundu mailako 1. filologien artean kokatuko dugu, gure burua deskolonizatzen dugunean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]
Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.
Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]
Harea-erloju baten bidez irudikatu ohi da denboraren joana. Ospatu berri dugu Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 49 urte bete dituela iragan den otsailaren 27an. Urte hauetan guztietan, harearen pisuak ez du oraino estali Saharako populuaren askatasun-nahia eta... [+]
Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]
UEMAk Telegram bidez banatzen duen “Euskararen Hemeroteka” kanalean honoko titularrak irakurri ditut bata bestearen atzetik: “Gipuzkoak euskararen aldeko bide-urratzaile izateko ardura hartu du”, eta jarraian “Udaltzainen hizkuntza eskakizunen... [+]
Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]
Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]
Ongi etorria eman digu Unai Mendizabalek A eredutik D eredura aldaketa egitea erabaki dugulako Judimendi auzo eskolan. Bidea malkartsua izango dela ere ohartarazi digu Armentia Ikastolako guraso eta Arabako Ikastoletako lehendakariak. Gure esker ona adierazi nahi diogu eman... [+]
Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.
Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]
Bost urte igaro dira pandemiaren hasieratik. Pandemia horrek ekarri zuen denok zaintza eredua ezagutzea, inondik inora ere behar bezala ez zebilena. Egoitzetako kutsatzeen eta hildakoen datuak, batez ere pribatuetan, zifra hutsak baino askoz gehiago izan ziren.
2020ko... [+]
Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]
Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]