Astearte gauez Euskarazko Wikipediak 400.000 artikuluen langa gainditu zuen. Mugarrirako azken egunetan prestaturiko Justizia klimatikoa artikulua prestatu zen; zenbait wikilarik landu dutena, eta estatistiketan une zehatzean argitaratzeko prestatu zena. Hizkuntza bertsioen artean, 34. wikipedia gara (zerrendari azken eguneraketa falta zaio gaur gaurkoz). Baina ez da bakarrik kantitate kontua, Wikipediaren kalitatea neurtzeko zenbait parametrotan ere goraka ari da euskarazkoa.
Kalitatearen neurketan, Wikipediek izan beharko lituzketen "10.000 artikulu inportanteenen zerrenda" dago, eta hor ez bakarrik neurtzen da artikulua eduki daukagun ala ez, baita ere bere luzera, erreferentzia eta irudi kopurua, osotasuna neurtzeko. Zerrenda horretan, katalaknek ospatu berri dute 10. posiziora iritsi direla, eta euskararena ere ez da txarra: 25. gara une honetan, non eta 30etik behera geunden iaz.
Koadro honek erakusten du Hamar Mila horietan nola joan den gure eboluzioa, artikulu labur, luze eta inexisteen arteko erlazioa... eta marra beltza, nola gure puntuazioa joan den Wikipediako kalitate kalkuluan.
Hamar Milakoa osatzeko, "soilik" 557 artikulu falta zitzaizkigun joan den asteko datuen arabera. Eta horien artean lana osatu nahi izanez gero, hemen falta direnen artean 200 inportanteenak.
400.000. artikuluari dagokionez, justizia klimatikoa apropos aukeratu zen, ez da izan kasualitatea. Kontzeptu inportantea da orain, eta beroketa globalaren eta krisi klimatikoaren garaian, etorkizunean ere hala izango da. 300.000 artikulura hurbildu ginenean ere, 2018ko uztailean, artikulu berezi bat prestatu zen, Euskararen jatorriarena. Horrela jaso genuen Sustatun orduan.
Kalkulu hau ere zabaldu du Wikipediak: "Zenbat okupatzen dute gure 400.000 artikuluek? Lur Entziklopediaren 13 liburuek duten formatu berberean inprimatuta, 274 liburu izango lirateke." Lur Entziklopediaren edukiak, izatez, integratu ziren Wikipedian duela urte batzuk lankidetza ekimen bati esker.
Eta 400.000.a gaindituta, aurrera goaz: estatistika orri honek erakusten du kontaketa zuzenean. 400k orriak dira edukidunak, baina 800k-tik gora dira desbideraketak, eztabaida-orri, erabiltzaile-testak eta abarrak kontuan hartuta. Eta beste datu bat, banakako edizioena: duela gutxi 9 milioi edizio gainditu ziren. 10 milioitara iristean, beste mugarri bat.
Lagundu Wikipedia editatzen eta zenbaki hauek are hobetzen, eta inplikatu zuzenean Euskal Wikilarien Kultur Elkartearekin bat eginez.
Euskarazko Wikipediak ekimen interesgarri bati ekin dio 2024 honetan. Euskal Herriko Historia 100 objektutan. Ideia hartu zuten wikilari euskaldunek antzeko motiboarekin apailatutako liburu batzuekin. BBC-k eta British Museum Londreskoak Munduaren Historia bat egin zuten 100... [+]
Euskarazko Wikipediak 433.000 artikuluen muga gainditu berri du (ikus estatistikak), eta horrekin batera 33. postua eskuratu du artikulu kopuruan, Wikipedia guztien ranking edo zerrenda honetan. Lorpena ospatzeko, diseinu berritzailea estreinatu du gaur gure Wikipediak, eta... [+]
Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.
Euskarazko Wikipediak 2023an egindako lorpenez jardun genuen hemen lehengoan, eta beste alor bat aipatuko dugu orain, zelako aurrerakada egin den emakumezkoen biografiak osatzen, genero desoreka (oraindik nabarmena) konpontzen saiatzeko.
Euskarazko Wikipediak 2023 urtea bikain amaitu zuen. Azken egunetan bere Twitter eta Mastodon kontuetatik zabaldu dituen datu eta grafikoekin osatu dugu artikulu hau, hori demostratzeko. Kantitatean, 8.5 milioi hitz gehiago izan dira 2023an Wikipediara gehituak, eta artikuluen... [+]
Puntueus fundazioak uztailean salatu zuen Google bilaketek euskara diskriminatzen zutela, bilaketen erdietan baino ez baitzen agertzen euskara lehen tokian. Irailean, berriz, emaitzen %73ak euskara lehenetsi du.
Euskarazko Wikipediaren jardunaz eta adimen artifizialaz idatzi du Luistxo Fernandezek Sustatun.
Urte hasieran aipatu genuen, euskarazko Wikipediaren erronka, Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda osatzekoa. Ba lortu dute wikilariek: Euskara 4. hizkuntza bilakatu da Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000... [+]
Filosofia, ekonomia, historia, matematika eta beste hainbat arlori lotutako bideo pedagogikoak zabalduko ditu Ikusgela proiektuak, euskaraz eta modu askean partekatzeko. Jakintza “narratiba berrietara” egokitzea helburu, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak... [+]
Wikipediaren kalitate eta interes orokorra bermatzeko (edo kalibratzeko) tresna bat Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda da. Jakintzaren hainbat alorretan "funtsezko" artikuluak zerrendatu dituzte (ikusi azalpena galegoz,... [+]
Astelehenean aurkeztu zen ofizialki Txikipedia aplikazioa, eskola-umeentzat egokitutako Euskarazko Wikipediaren proiektuaren mugikorretarako bertsioa. Txikipediak egun dituen 3.000 artikulu baino gehiagoetara sarbidea ematen du aplikazioak, iOS eta Android... [+]
Gaur betetzen dira 20 urte Wikipedia sortu zela. Ingelesezko produktu bat zen orduan, baina urte berean, 2001eko abenduaren 6an, sortu zen euskarazko lehen ekarpena. Euskarazko azala eta bertsio beregaina, nolabait, 2003ko azaroan sortu zen. Gaur egunean, hizkuntz... [+]
Interneteko entziklopedia askera igo dituzte azken hilabeteetan ekialdeko nafar euskalki horren inguruko eduki, erreferentzia eta iturri nagusiak.
Euskarazko Wikipediaren zenbaki onak ezagunak dira aspalditik.