“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

  • Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


2025eko otsailaren 19an - 07:27
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Datorren ikasturtean D-PAI hezkuntza eredua ezarrita duten ikastetxeek ingelerazko ordu bat gehiago eman beharko dute, euskarazko ikas orduetatik kenduta. Erabakia Hezkuntza Departamentuak hartu du PAI programako ereduak berdintzeko. Bitxia bada ere, gaztelerazko ereduei ingelerazko orduak kentzen zaizkien bitartean, euskarazkoei gehitzen zaizkie.

STEILAS sindikatuak erabaki hau salatu eta helegitea aurkeztu du haren kontra, Nafarroako hizkuntza ereduak ezartzen dituen 1988ko Foru Dekretuaren kontra egiten duelako. “Eredu horiek definitzeko euskara eta gaztelania baino ez ziren aintzat hartu, ingelesa aipatu ere ez zen egiten. D ereduari buruz honako hau dio: ´D ereduan irakaskuntza euskaraz da erabat, gaztelania arloa izan ezik, maila eta ziklo guztietan´.

D-PAI eredua ezarrita duten eskolei ere erreparatu die STEILAS-ek. “D-PAI duten ikastetxe gehien-gehienetan euskararen presentzia ahul samarra da eskolatik kanpo, beraz euskaraz ongi ikastea are nekezagoa da ingeleseko ordu kopurua handitzen bada. Murgiltzea ataka larrian jartzen da, euskarazko gaitasun nahikorik ez baita erdiesten gainerako hizkuntzei transferitzeko. Hori gutxi balitz, ingelesez emandako arloetan maila akademikoa nabarmen jaisten da”.

PAI bezalako ereduen porrota agerian utzi nahi izan du STEILAS-ek. “Ikasle gehienentzat kaltegarria da eta horregatik jaitsiko dituzte gaztelaniazko ereduetako ingelera orduak, euskaraz murgiltze eredua egiten dela kontutan hartu gabe, atzerriko hizkuntzako klase ordu horiek igotzen diren une berean”.

STEILAS-ek Madrilgo Unibertsitateak egindako txostena azaldu du PAIren ereduaren eragin txarraz ikasleen mailan, “Hori gaztelera bezalako hizkuntza baten ondoan, beraz pentsa ze ondorio izan dezake euskara bezalako murgiltze eredu batean”. Hezkuntza sindikatuak gogoratu du Txibitek berak PAI ereduaren kontra sinatu zuela bere senatari garaian, “Non eta Balearetan, Catalanaren kaltetan joaten zelako…zergatik ez Nafarroan euskararekin?”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


Garikoitz Torregrosa
“Eredu mistoak ez du elkarbizitza sustatzen eta azkenean haur eskola horietan gaztelera nagusitzen da”

Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Nafarroako zubiak betetzera deitu du Sorionekuak mugimenduak maiatzaren 10erako, euskararen alde

"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


Euskara sustatzeko planaren oinarriak aurkeztu ditu Iruñeko Udalak

Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak


2024-12-13 | ARGIA
Euskarabideak 13,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, iaz baino %9,7 gehiago

Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.


Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


Eguneraketa berriak daude