Euskaraz ikastea eta irakastea eskubide bat dela aldarrikatuz 1.000 lagun inguru elkartu dira Baionan. Antolakuntzak adierazi du ondorengo egunetan mobilizazio gehiago egongo direla.
Emaitza ezin hobea izan duela adierazi dute Euskal Konfederazioa, Biga Bai, Erakasleak, Euskal Haziak, Euskara Geroan, Ikas-bi eta Seaska elkarteek antolatutako giza katean parte hartzeko eragileek egin zuten deialdiak. 1.000 lagunetik gora elkartu dira Baionan.
Elkarretaratzean Hiriburuko Baste-Quieta eskola publikoaren erabakia babestu nahi izan dute eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarena gaitzetsi. Baste-Quieta eskolan irakaskuntza euskara hutsean ematea debekatu du Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministroak. Erabaki honek haustura bat ekarri duela salatu nahi dute euskararen irakaskuntza sustatzearen alde lan egiten duten eragileek.
Baionako mobilizazioak bat egin du Frantziako Estatuan hizkuntzak gutxituak defendatzeko egin diren 21 mobilizazioekin. "Gure hizkuntzak bizi daitezen" lelopean, derrigorrezko irakaskuntza ez dela zertan frantsesez egin aldarrikatu dute eta hizkuntza gutxituak errespetatu behar direla defendatu.
Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia eta Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria ere bertan izan dira. Gaubekak honela adierazi du: "Euskarazko murgiltze eredua debekatzeak argi erakusten digu gutxitutako hizkuntzen aitortza eta babesik ez dagoela frantziar estatuan, gure kasuan, euskara babestea eta sustatzea ezinezkoa da frantsesa oinarri eta ardatz ez den eredu guztiak debekatzen dituelako. Frantziar Konstituzioa bera oinarrizko giza eskubideen zapaltzaile bihurtzen da. Beraz, ez du herritarren aniztasuna errespetatzen eta etorkizuneko herritarren hizkuntza eta kultura homogeneizatu nahian jarraitzen dute".
Jean-Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Elkargoko lehendakariak honela erakutsi du bere atsekabea: "Kexu gara. Ez dut entelegatzen Frantziako Gobernuaren postura: gibelatzea da, Euskal Herriaren aitzinamendu adierazgarriekiko. Politikoki ere, ez dut ikusten zer interes duen gobernuak horrelako erabaki dogmatikoen hartzeko; ez du bat egiten gobernuaren irudiarekin. Eskatzen dut aterabide bat atzeman dezaten lehenbailehen”.
Antolakuntzak adirazi du erantzun ezin hobea izan duela deialdiak eta azaldu du ondorengo egunetan mobilizazioak egongo direla.
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.
Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]
Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]
Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]
Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.
Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]