Euskarazko eredua orokortzea adostu dute EAEko hezkuntza eragile nagusiek

  • Eusko Legebiltzarrak 2021eko urriaren 14an egindako osoko bilkuran erabaki zuen Euskal Eskola Publikoari buruzko 1/1993 Legea aldatu eta hurrengo hamarkadetako hezkuntza-sistemaren oinarriak ezartzeko prozedura hastea. Ondorioz, legebiltzarrak Hezkuntza Batzordearen esparruan ponentzia bat eratzeari ekin zion.


2021eko abenduaren 16an - 16:37
Azken eguneraketa: 17:54
Argazkia: Kontseilua

Gasteizko Europa Jauregian gaur egindako prentsaurrekoan, hezkuntzako eragile nagusiek, euskalgintzak eta gehiengo sindikalak EAEko hezkuntza-hitzarmenari lotuta euskararen eremuan jaso beharrekoa zehazteko ekarpena egin nahi izan dute, eta euskarazko eredua orokortzearen aldeko adostasun historikoa bultzatu dute, Euskaraz hezi, berdintasunean hazi izeneko adierazpenean jasotakoa. 

Bertan izan dira hezkuntzako eragile nagusietako ordezkariak: Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Lurdes Imaz EHIGE gurasoen elkarteko koordinatzailea, Arantza Jaka Kristau Eskolako arduraduna eta Uxue Ugartemendia HikHasi-ko kidea. Halaber, gehiengo sindikala ordezkatuz, Uxue Mingo ELAko irakaskuntza arduraduna, Irati Tobar LAB Irakaskuntzako arduraduna eta Ainhoa Astigarraga STEILASeko kidea izan dira. HEIZE eskola publikoetako zuzendarien elkarteak ere adierazpenarekin bat egin du, nahiz eta, prentsaurrekoaren unean elkarteko Batzar Nagusia egiten zebiltzanez, ordezkaririk ez duten bidali. Azkenik, euskalgintza ordezkatuz, euskararen normalizazioaren aldeko eragileen bilgune nagusia den Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi eta adostasunaren bultzatzaile Paul Bilbao izan da, eragile guztiek adostutako adierazpena irakurtzeaz arduratu dena. 

Bilbaok “inflexio puntu” gisa definitu du gaurko agerraldia. “Hezkuntza-hitzarmenaren inguruko eztabaidan, euskarazko ereduaren aldekoa da adostasunik zabalena lortu duen gaia” adierazi du Kontseiluko eledunak.

Hemen adostatuko adierazpen osoa:

Eusko Legebiltzarrak 2021eko urriaren 14an egindako osoko bilkuran egun indarrean dagoen Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea aldatzeko prozedura abiatu zuen. Hurrengo hamarkadetako hezkuntza-sistemaren oinarriak ezarriko dituen legearen eztabaidari zein onarpenari ekin zaio.

Hezkuntza ardatza da egoera gutxituan dagoen edozein hizkuntzaren berreskurapen-prozesuan, belaunaldi berriek hizkuntza gutxituaren gaitasun egokia bermatzen duelako, bai eta gizarte-kohesioa zein bizikidetza bermatzeko giltzarria ere badelako.

Azken hamarkadotan hezkuntza-sistemak egin duen ekarpenari aitortza egin behar zaio: milaka eta milaka herritar euskaldundu dira. Halere, oraindik ezagutzaren unibertsalizaziotik urrun gaude. Datuek erakusten dute egungo ereduen sistemak arrakalak dituela. Badakigu zein den eredurik arrakastatsuena eta zein den desegokiena, baina sistema bera berrikusi behar da. Gaur-gaurkoz ikasle askori ez baitzaio euskarazko gaitasun egokia eskuratzeko eskubidea bermatzen. Eta gogora dezagun, Euskararen Legean jasotzen den bezala, administrazioak gaitasun hori bermatzeko betebeharra duela, betetzen ari ez den betebeharra.

Horrek zuzenean eragiten die gizarte kohesioari, eta belaunaldi berrien aukera-berdintasunari. Izan ere, gizarte bizitzan zein garapen profesionalean aurrera egiteko oinarrizko baita hizkuntza-gaitasun egokia eskuratzea, euskaraz eroso aritzeko gaitasuna eskuratzea. Horregatik diogu, hori bermatzea ezinbestekoa dela gizarte kohesioan eta berdintasunean aurrera egiteko.

Berdintasun-printzipioari jarraiki, jatorriak, egoera sozioekonomikoak, egoera soziolinguistikoak edota bestelako irizpideek ezin dituzte baldintzatu ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak –ez hizkuntzaren arloan, ez eta beste ezagutza arloetan ere–. Aitzitik, herritarren arteko bereizkeria handia litzateke jatorria, eremu soziolinguistikoa, egoera soziala edo bestelako irizpideren bat baliatzea ikasleei euskara-gaitasun egokia eskuratzea ukatzeko. Beste gai edo esparruetan bezala, kasu honetan ere berdintasuna bermatzeko oinarrizko bidea izan behar du gutxien duenari gehiago ematea. Horregatik diogu, oinarrizko euskara-gaitasuna belaunaldi berri guztiei bermatuko dien eredu berri orokortua ezartzea dela aukerarik justuena eta berdinzaleena.

Horregatik guztiarengatik, argi dugu orain dela aurrera egin eta ereduen sistema segregatzailetik, eredu orokortu inklusibora jauzia egiteko unea.

2021eko ekainaren 19an ehundik gora askotariko eragilek Batuz Aldatu adierazpena aurkeztu genuen Donostiako Kursäal jauregian. Batuz Aldatu adierazpenak etorkizuneko hizkuntza-politiken norabidetzeak zehaztu zituen. Horrela, politikek bi ardatzi jarraitu beharra adostu genuen eragileok: ezagutzaren unibertsalizazioa eta euskararen erabilera erosorako espazioak. Eta, horrekin batera hezkuntza-sistemak zein norabideri jarraitu beharko dion adostu genuen: Euskaraz eroso arituko diren ikasleak hezteko […] ikasteredu orokortua ezarri behar da. Inor bazterrean utziko ez duen eredua izan beharko du, eta gutxien duenari gehiago emango diona.

Horrexegatik,

Hemen bildu garen eragileok eskatzen dugu hezkuntza-hitzarmenean berariaz jaso dadila hurrengo legeak ereduen sistema baztertzailea gainditu eta ikasle guztiei euskara gaitasun egokia bermatuko dien eredu orokortua ezarriko dela.

Eta horretarako, konpromisoa hartzen dugu:

Eskaera hori gure egiteko, eta hezkuntza legearen inguruan parte hartzen dugun foroetan edota egiten ditugun harremanetan eskaera hori defendatzeko.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Goiatz Urkijo, Euskaraldiaren koordinatzailea
“Ez dira kontraesankorrak ahalegina eta Euskaraldian ilusioz parte hartzea”

Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Ireki dute Euskaraldian izen emateko epea

Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]


Crowfunding kanpaina abian, Korrika eta euskararen etorkizuna ardatz dituen dokumentala egiteko

Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]


Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Eguneraketa berriak daude