Pantailak Euskaraz ekimena eta Filmin streaming plataforma espainiarra lankidetzan aritu dira azken hilabetetan, eta horri esker euskarazko 100 azpititulutik gora gehitu ditu plataformak katalogoan bere katalogoan. Zenbait iturritako azpidatziak dira, tartean boluntarioek Azpitituluak Euskaraz webgunerako sortuak.
Hemen dago Filminen euskarazko edukien katalogoa (interfazea gaztelaniaz dago). 256 edukizko zerrenda horretan, 100 gehikuntzak azpidatzien bidezkoak dira. Horren aurretik, bazituen euskarazko audio eta azpidatziekin beste hainbat eduki Filminek, euskal ekoizpenak gehienbat.
Gehikuntzaren ondoren, Filmin da gaur egun euskarazko eduki gehien eskaintzen dituen plataforma. Beste streaming plataformetatik, Amazon Prime Videok eta Netflixek egiten dute euskarazko bikoizketa eta azpidatziz banaketa dexente, adibidez, orain ematen ari diren The Boys telesail interesgarriaren 4. denboraldia Prime Videon. Disney Plus eta Max-ek (izen hori hartu du HBO edo HBO Max gisa ezagutzen zenak) muzin egiten diote guztiz euskarazko edukiei. Gero euskal plataforma publikoak daude, EITBren ekimenez sortuak, Primeran eduki orokorrentzat eta Makusi haurrentzako edukiekin, zeinetan praktikan dena dagoen euskaraz.
Filminen euskara gehitu zaien filmetako azpidatzi asko Azpitituluak Euskaraz webgunean zeuden eta daude. Esate baterako, Back to the Future trilogia, Estiu 1993 katalana, Ida Pawel Pawlikowskirena Maialen Sobrinok eta Ander Gortazarrek boluntarioki euskaratua, edo Josu Goikoetxea idazlearen ekarpen parea, Vertigo Hitchcockena eta In the Mood for Love Wong Kar-Wairena (2000. urteko film horretakoa da goiko irudia).
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.
Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.
Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.